Baionako setioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{EH-LA|1}} → {{bandera|Lapurdi}} using AWB
t →‎Aurrekariak: barne lotura zuzenketa
20. lerroa:
 
== Aurrekariak ==
Lehen mailako iturriak ez dira nahikoak Alfontsoren setioaren helburuak ondo azaltzeko<ref name="Nelson, 51"/>, baina historialariek ekintza hau bere mendebaldeko auzokoa zen Alfontso VII.aren, aipatutako ''Chronica''ren heroia zena, aurkako istiluetan sartzea ados daude. Gaztelarrak, [[1127]]an bere alaba zen [[Berengaria Bartzelonakoa|Berengaria]] Alfontsoren ekialdeko auzokoa zen [[Erramun Berenger III.a|Raimundo Berenger III.a Bartzelonakoa]]rekin ezkondu eta ituna sinatu zuen. Honek Alfontsok [[Pirinioak|Pirinioetatik]] iparraldean katalanak zituen aliatuak erasotzera bultzatu zuen, bertan kondearen asmo politikoak zapuzteko asmoarekin. Izan ere, Raimundo [[Akitania]]ko dukearen aliatua zen<ref name="Reilly, 110–11">{{Erreferentzia|izena1=Bernard F.|abizena1=Reilly|izenburua=The Medieval Spains|lekua=[[Cambridge]]|argitaletxea=Cambridge University Press|urtea=[[1993]]|orrialdeak=110–11}}</ref>. Gainera [[Tolosako kondeen zerrenda|Tolosako kondea]] zen [[Alfonso Tolosakoa|Alfontso Jordanek]] [[1126]]an Alfontso VII.ari gorazarre egin zion eta, urte bereko [[martxo]]an, [[Suero Bermudez]]ekin batera, [[León (Espainia)|León]] hiriburua matxinoen eskuetatik kendu eta [[Urraka Gaztelakoa|Urraka erregina]] eta bere maitalea zen [[Pedro Gonzalez Larakoa]]ren semeari eman zion, Alfontso VII.aren sasianaia zena<ref name="Sánchez de Mora, 93–94">{{Erreferentzia|izena1=Antonio|abizena1=Sánchez de Mora|url=http://fondosdigitales.us.es/thesis/thesis_view?oid=271|izenburua=La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara (SS. XI–XIII)|argitaletxea=[[Sevillako Unibertsitatea]]|urtea=[[2003]]|orrialdeak=93–94}}</ref>. Urraka erreginak, bigarrenez, Alfontso Bataiatzailearekin ezkondu bazuen ere, ez zuten seme-alabarik izan. Biek elkarren kontra aritu zuten hamarkada bat baino gehiagoz [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Leongo Erresuma]]k kontrolatzeko [[gerra zibil]]ean. Urraka hil zenean, lehendabiziko ezkontzaren semea zen Alfontso VII.ak ama oinordetu eta nafar erregearen etsai nagusi bilakatu zen. [[Baiona]] setiatzeaz, litekeena da Alfontso Bataiatzaileak Tolosako kondeari aliatuaz aldatzeko limurtzen saiatzea, Gaztelan okzitaniarraren laguntza izateko<ref name="Sánchez de Mora, 93–94"/>.
 
Historialari gehienek bertsio honetan ados badaude ere, [[abertzaletasun|abertzale]] ikuspegi batetik, badaude Gaztela aldean arazorik ez zuenez, [[Gilen X.a Akitaniakoa|Gilen X.a]] Akitaniako dukeak zapaldurik zeuzkan euskaldunak askatzeko Baiona setiatu zuela uste dutenak<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Alfontsoborrok|izenburua=Alfontso I.a Borrokalaria|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>.