[[File:Jardines de Yolanda González (28 de junio de 2015, Madrid) 02.JPG|thumb|Lorategiak plaka Yolanda Gonzalez Madrilen.]]
'''Yolanda González Martín''' ([[Bilbo]], [[1961]]eko [[urtarrilaren 1820]]a - [[Madril]], [[1980]]ko [[otsailaren 1]]a) espainiar [[eskuin mutur|eskuin-muturreko]] [[terrorismo]]ak eraildako ikasle eta militante komunista izan zen. [[Deustu]]koa jatorriz, Madrila joan zen elektronika ikastera. Han ikasten zuen lanbide heziketako ikastetxeko ikasleen ordezkaria bilakatu zen. [[Trotskismo|Trotskista]] joerako [[Partido Socialista de los Trabajadores]] alderdiko militantea ere bazen. 1980ko otsailaren batean, [[Fuerza Nueva]]ko zenbait kidek bahitu, torturatu eta erail zuten. Bere gorpua Madril ondoko errepide bazter batean aurkitu zuten. Erailketa [[Batallón Vasco Español]] erakundeak hartu zuen beregain. Erailketaren egile moduan, [[Emilio Hellín]] eta [[Ignacio Abad Velázquez]] atxilotu eta kartzela-zigorrak ezarri zitzaizkien. Hellini 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion eta horietatik 14 bakarrik bete zituen. 2013ko otsailean, Hellinek, izen faltsu batez, espainiar segurtasun-indarrentzat komunikazio-teknologian lanean ziharduela zabaldu zuen [[El País]] egunkariak.