Aro Modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
176.86.79.93 (eztabaida) wikilariaren 5190278 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
144. lerroa:
Aro Modernoaren hastapenetako hazkunde ekonomikoaren ostean, [[XVII. mendea]]k atzeraldi ekonomikoa du bereizgarri. Egitura [[feudalismo|feudal]] sakonagoa eta antzinakoagoa izanda, [[Gaztela]]k, [[Portugal]]ek edo [[Frantzia]]k gehiago pairatu zuten krisia. [[Ingalaterra]]k edo [[Herbehereak|Herbehereek]], ordea, XVII. mendean ongi sartu arte ez zituzten lehendabiziko zantzuak sumatu.
 
[[Europa]]ko populazio hazkundea eten egin zen Europa tomtosoanosoan zehar gertatutako [[izurri|epidemiak]] eta [[gerra]]k zirela eta. Gainera, nekazaritza jarduera ekonomiko nagusia zeukaten lurraldeetan, eguraldiaren gorabeherek ere nekazaritza ekoizpenaren krisia eragin zuten, lurra lantzeko teknikak deus gutxi aldatu baitziren [[Erdi Aroa|Erdi Aroz]] geroztik. Gosetea etengabeko mehatxua izan zen. Konparazio baterako, Frantzian [[1629]] eta [[1710]] bitartean sei gosete handi zenbatzen dira. Krisialdiak merkataritza eta [[industria]]-ekoizpena ere eragin zituen: prezioen ezegonkortasunak garapen ekonomikoa uzkurtu zuen.
 
XVII. mendearen bigarren erditik aurrera, bi zutabe nagusi zituen ekonomia [[merkantilismo|merkantilista]] burutuko zen. Haietako lehenak dio [[Estatu]] baten aberastasuna honek duen [[metal preziatu]] kopuruaren arabera neurtzen dela. Bigarren zutabeak dio, beste aldetik, metal preziatu horiek eskuratzeko beste herrialdeekiko sal-erosketak bultzatu behar direla beti ere ordainketan balantza positiboa edukita. Gauzak horrela, Europako Estatu askok ekoizpen industriala garatzeko neurriak hartu zituzten: zerga-salbuespenak, lehentasunak lehengaien horniketan, etab. Neurri hauen xedea [[esportazio]]a sustatzea eta [[inportazio]]a murriztea zen. Itsasoz haratagoko merkataritzak garrantzi handia hartu zuen, eta monopolio pribatuen bidez bideratzen zen: Indietako Konpainiak, lehendabizi Herbehereetan sortuak.