FC St. Pauli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t clean up, replaced: {{DEU}} → {{banderaikur|Alemania}} (3) using AWB
2. lerroa:
| berezko izena = FC St. Pauli
| irudia =
| ezizenak = Die Freibeuter der Liga</br />(''Ligako Piratak'')
| hiria = {{DEUbanderaikur|Alemania}} [[Hanburgo]] ([[Alemania]])
| sorrera urtea = [[1910]]eko [[maiatzaren 15]]a
| zelaia = [[Millerntor-Stadion]]
| zelai inaugurazioa = [[1993]]
| zelai edukiera = 29.063
| presidentea = {{DEUbanderaikur|Alemania}} [[Oke Göttlich]]
| entrenatzailea = {{DEUbanderaikur|Alemania}} [[Ewald Lienen]]
| liga = [[2. Bundesliga]]
| denboraldia = 2014-15
33. lerroa:
| webgunea = [http://www.fcstpauli.com/ www.fcstpauli.com]
}}
'''Fußball-Club St. Pauli von 1910 e.V.''', askoz ere ezagunagoa '''FC St. Pauli''' izenez soilik, [[Alemania]]ko [[Hanburgo]] hiriko [[futbol]] talde bat da. Nahiz eta futbol taldea sail guztietan ospetsuena izan arren, beste kirol sail gehiago ere baditu, tartean [[errugbi]], [[amerikar futbol]], [[txirrindularitza]], [[eskubaloi]], [[xake]], [[bolo-joko]], [[boxeo]], [[ping-pong]] eta [[softball]] taldeak dauzkalarik. Hiri honetako talde nagusia den [[Hamburg SV]] futbol taldearekin usadiozko lehia izan eta biek hiriko derbia jokatu izan ohi dute.
 
Gaur egun [[2. Bundesliga]]n jokatu ohi du. [[1910]]eko [[maiatzaren 15]]an sortua izan zen, jokolekua eta egoitza Hanburgoko [[Sankt Pauli]] barrutian dagoen [[Millerntor-Stadion]] estadioan du, Europa osoko auzo gorri ospetsuenetakoa dena.
 
== Bitxikeriak ==
Taldea apala izan arren Alemanian nahiz nazioartean ospe handia du, kirolatik at [[ezker iraultzaile|ezker muturreko]] ideologiekin estuki lotua baitago. Alemanian jarraitzaile eta babes handienetakoa duen futbol taldea delarik, denera 200 zaletu taldetik gora dituelarik, horietako asko atzerrian. [[1980ko hamarkada]]n bere urrezko aroa bizi izan zuen, garai hartan [[Bundesliga]]n jokatzeaz gain kultuzko futbol taldea bilakatu zen. Alemanian futbol partiduetan ikur [[nazionalsozialismo|naziak]] debekatzen lehenbiziko taldea izan zen, garai hartan gaur egun dituen joera [[komunismo|komunista]], [[sozialismo|sozialista]] eta [[anarkismo|anarkiste]]ra lotuz, ''Die Freibeuter der Liga'' (''Ligako Piratak'') ezizena bereganatu zuelarik.
 
Talde honetako etxeko partiduen hasieran [[AC/DC]] australiar rock musika taldeko ''[[Hells Bells (abestia)|Hells Bells]]'' abestia jarri ohi dute.
 
Hiri honetako talde nagusia den [[Hamburg SV]] futbol taldearekin usadiozko lehia du, eta futbol talde hark duen [[eskuin mutur]]reko talde txiki baina nabarmeneko zaletuekin zer esanik ez. Talde hark bere estadioa hiriaren kanpokaldean duenez eta FC St. Pauliko estadioa hiriaren erdigunean dagoenez, St. Pauliko zaletuek bere taldea hiriko "benetazko" taldetzat dute, maiz Hamburgo SV taldeko zaletueei “Amburgo, Amburgo: Vaffanculo!” ("Hanburgo, Hanburgo: popatik hartzera!) italiar ezker muturreko abestia abestu ohi dietelarik, futbol talde horren egoitza Hanburgotik kanpo dagoela azpimarratu nahizik.
 
Halere, ezinikusi handiena [[1990eko hamarkada|1990ko hamarkadan]] [[F.C. Hansa Rostock]] futbol taldeko zaletuekin izan zuten, maiz bi taldeen arteko zaletuen arteko liskar edo istilu larriak izan zirelarik. Halere, talde hartako zuzendaritzak ultraeskuindar zaletu horiek kontrolpean jarri eta debekatu eta bi futbol taldeak mailaz jeitsi edo aldatzearen ondorioz lehia hura gaur egun amaitua dago.