Rodney King: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{AEB}} → {{banderaikur|AEB}}
9. lerroa:
| jaiotza data = [[1965]]eko [[apirilaren 2]]a
| jaiotza hiria = [[Sacramento]]
| jaiotza herrialdea = {{banderaikur|AEB}}
| heriotza data = [[2012]]ko [[ekainaren 17]]a {{adina|1965|4|2|2012|6|17}}
| heriotza hiria = Rialto (Kalifornia)
25. lerroa:
== Biografia ==
Rodney Glen King [[1965]]eko [[apirilaren 2]]an jaio zen [[Sacramento]]n, baina Altadenan hezi zen. Aita Ronald izan zen, baina [[1984]]an hil zitzaion, 42 urte besterik ez zuenean
<ref>{{erreferentzia|data=1993-2-21|egunkaria=[[The Independent]]|url= http://www.independent.co.uk/voices/profile-an-icon-anxious-and-shy-rodney-king-as-he-awaits-a-new-trial-of-the-police-who-beat-him-1474406.html|izenburua=Profile: An icon, anxious and shy: Rodney King - As he awaits a new trial of the police who beat him, Rodney King has become a hero, a demon, and a gold mine}}</ref>.
 
Crystal Watersekin ezkondu zen aurrena eta Danettarekin gero. Azken bikotekidea Cynthia Kelly izan zuen. Hiru alaba izan zituen.
 
[[1989]]ko azaroan, Kingek [[Monterey Park (Kalifornia)|Monterey Parkeko]] denda batean egin zuen lapurreta, jabea batez jo zuelarik. Errudun egin zuten eta 2 urteko kartzela-zigorra esleitu zioten.
 
=== Gertaerak ===
[[1991]]ko [[martxoaren 3]]an, taxilari lanean ari zela, poliziak jazarri zion [[autobide]]an zehar eta abiadura handian. Argiek eta sirenek horrela eskatzen bazioten ere, ez zuen geratu nahi eta semaforo eta seinale batzuk saltatu zituen, Lake View Terrace barrutian geratu zen arte. Alkohola edanda gidatzeagatik aurrekari penalak zituen eta badirudi [[fentziklidina]] kontsumituta zuela; ez zuen amore eman eta lurrera bota zuten, geldiarazi eta, esposatuta, 4 polizien artean egurtu zuten erabat.
 
Poliziei arma lapurtzen saiatzeaz salatu zuten, baina eszena hau ez da dena grabatuta geratu zen bideoan agertzen. Gero egin zioten elkarrizketan, Kingek baldintzapeko askatasunean zegoela esan zuen eta kartzelara itzultzeko beldur.
 
George Hollidayk grabatutako bideoa mundu guztian zabaldu zen, behin eta berriro ere, komunikabideetan agertzen zutelarik.
 
[[Los Angeles]]ko barrutiko fiskalak gehiegikeriaz salatu zituen 4 poliziak. Istilu galanta piztu zenez, epaiketa Simi Valleyra eramatea erabaki zen, gehiengo zuria zuen Ventura Countyko auzoa. Ustearen kontra, Simi Valleyko inor ez zen zinpeko izan, Los Angelesetik ekarri baitzituzten eta San Fernando haranetik, gehiengo zuria zirelarik. [[1992]]ko [[apirilaren 29]]an, zinpekoek salaketa gehienak bota zituzten atzera.
 
Absoluzioak haserrea piztu zuen eta azken 30 urteetan izandako istilu larrienak izan ziren AEB-n arrazen artean. [[1992]]ko [[apirilaren 29]]an hasi ziren eta 53 pertsonek galdu zuten bizia, 2.000 zaurituta geratu zirelarik. Milaka milioi dolarretan baloratutako kalteak eragin zituzten.
 
[[2012]]ko [[ekainaren 17]]an, hilda aurkitu zuten bere igerilekuan, bera bakarrik itota. [[Alkohol]], [[marihuana]] eta [[kokaina]] hartuta zegoela adierazi zuten gero.
51. lerroa:
 
{{bizialdia|1965eko|2012ko|Rodney, King}}
 
[[Kategoria:Kaliforniarrak]]
[[Kategoria:Afroamerikarrak]]