Henry Cavendish: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Ikerketak: barne lotura zuzenketa: James Clerk Maxwell
t clean up, replaced: {{FRA}} → {{banderaikur|Frantzia}}
4. lerroa:
| arloa = [[fisika]], [[kimika]]
| jaiotza data = [[1731]]ko [[urriaren 10]]a
| jaiotza hiria = {{FRAbanderaikur|Frantzia}} [[Niza]]
| jaiotza herrialdea = [[Frantzia]]
| heriotza data = [[1810]]eko [[otsailaren 24]]a {{adina|1731|10|10|1810|02|24}}
28. lerroa:
{{aipu|''Cavendish probably uttered fewer words in the course of his life than any man who lived to fourscore years''}}
 
40 urte bete arte, aitak ematen zion diruarekin bizi izan zen, baina, orduan, diru mordoa etorri zitzaion eskura. Jean-Baptiste Biot zientzialaria frantsesak esaten zuenez, ''jakintsuen artean aberatsena zen eta, ziurrenik, aberatsen artean jakintsuena''.
 
Diru iturri oparoak ez zuen bere bizitza aldatu. Diruzainak zerbaitetan inbertitzeko aholkua eman zion, baina berak ez zuen neurri hori ulertzen. Diru gehiena liburu eta zientzia materialean zihoakion eta liburutegi eder bat osatu zuen aparteko etxe batean. Zientzialaria lagunak etorritakoan irekitzen zuen eta txukun-txukun apuntatzen zuen zein liburu ateratzen zen handik -berak ateratzen zituenak ere bai-.
 
Ez zuen beste harremanik izan, familia bakarrik. Lord George Cavendish izan zen bere oinordeko nagusia eta urtean minutu batzuk besterik ez zuten elkar ikusten. Ez zen sekula ezkondu eta seme-alabarik ere ez zuen izan. Bere neskameek bere begi-bistatik alde egiteko ordena omen zuten, despedituak izango ziren mehatxupean. Ohar idatziak uzten zizkien aginduak emateko eta ez zen zuzenean egoten haiekin.
 
Soinean modaz pasatutako janzki morea eramaten omen zuen ia beti eta aurreko mendean eraman ohi zen 3 puntako kapelua. Hitz egite motela omen zuen eta zientziaren inguruko bileretara bakarrik joaten omen zen.
 
[[1803]]an, Royal Societyko sozio egin zen.
 
Garaikoentzat misogino eta arraroa izan zen, bakartia eta uzkurra. Ez zuen apenas inorekin hitz egiten eta 30 urtez txapela bera eraman omen zuen buruan. Gizartearekiko zuen harreman bakarra Birminghameko Lunar Societyko kide egitea izan zen, Ilargi betea zegoen gauetan biltzen ziren zientzialaria lagunak -etxeratzeko orduan, bidean argia izateko egiten zuten ilargi beteko gauetan-. Tartean zeuden bere lagun mina zen Joseph Priestley, [[James Watt]] ([[lurrun-makina]]ren asmatzailea), William Herschel astronomoa edo Erasmus Darwin, beste batzuen artean. Gutxitan galduko zuen Cavendishek bilera hura.
 
[[Oliver Sacks]]ek ''Cavendish'' izeneko artikuluan 1851n biografia bat argitaratu zuen George Wilson doktorearen zita egiten du: {{aipu|''... ez zuen maite; ezta gorroto ere; ez zuen itxaropenik; ez beldurrik ... Zerebro intelektual bat pentsatzen, begi parea behatzen, esku trebeak esperimentatzen eta erregistroak egiten. Hori da bere idatzietan ikus daitekeena...''}}
47. lerroa:
Ura eta airearen inguruan eginiko ikerketak, [[Lurraren dentsitatea]]ren kalkulua bezala, arrakastatsuak izango dira.
 
Lehen lanak substantzien [[bero espezifiko]]aren inguruan egin zituen. [[1766]]an, [[hidrogeno]]aren propietateak aurkitu zituen eta berehala eskuratuko zuen [[ur]]aren konposizioa.
 
[[1789]]an argitaratutako ''Experiences to determine the density of the Earth'' lanean, ''Cavendishen esperimentua'' deituko zaiona deskribatu zuen, [[Lurra]]ren dentsitatea urarena baino 5,45 aldiz handiagoa dela esanez. Gaurko datuak oso hurbil uzten dute iritzi hau: 5,5268 alditan.
53. lerroa:
Era berean, Cavendishek [[atmosfera]]ren dentsitatea ere ezarri zuen eta [[intentsitate elektriko|korronte elektrikoaren]] inguruan ikerketa garrantzitsuak egin ere bai.
 
Cavendishek [[Newton]]en [[grabitazio|grabitatearen]] legea edozein gorputzetan betetzen zela frogatu zuen esperimentalki. Horretarako, tortsio balantza bat erabili zuen ''Cavendishen esperimentua'' deritzonean eta Lurraren dentsitatea kalkulatu. Hemendik aurrera, XIX. mendean, g [[Grabitazio unibertsalaren konstantea]] kalkulatuko zuten. Cavendishek ez zuen kalkulu honen beharrik izan, baina askotan esleitzen zaio berari aurkikuntza hau.
 
Bere lanak mende bateko atzerapenarekin ezagutu baditugu ere, [[argindar|elektrizitatearen]] zientzia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Karga elektrikoen arteko erakargarritasuna proposatu zuen ([[Coulomb]] legea) eta [[potentzial elektriko]]aren kontzeptua erabili ere bai. Ez zuen tresna egokirik eskura eta bere ikerketetan korronte elektrikoa erabiltzen zuen zuzenean, bere burua tresna moduan jarriz eta minaren intentsitatea kalkulatuz.
 
== Heriotza eta ondorengoa ==
[[1810]]eko [[otsailaren 24]]an hil zen [[Londres]]en, 80 urte zituenean. Ez zaio beste gaixotasunik ezagutzen eta Derbyko katedralean ehortzita dago.
 
Ezin konta ahala ohar geratu zitzaizkigun eta esperimentuz lepo zeuden kutxak, elektrizitatearen inguruan asko eta asko.
 
Aberats jaio eta aberats hil zen, [[Ingalaterra]]ko bankuen akzioen jabe handienetakoa izan baitzen. Ez zion zientziari ezer utzi, baina, [[1871]]n, bere ondorengoa izango zen William Cavendishek [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgeko unibertsitateko]] [[Cavendish Laboratory]] delakoa egin zuten. [[1874]]an sortu zen eta hantxe garatuko zen gaur egungo fisika modernoaren zati handi bat.
 
{{commonskat}}
 
{{DEFAULTSORT:Cavendish, Henry}}
 
[[Kategoria:1731ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1810eko heriotzak]]