Francis Lopez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up, replaced: {{FRA}} → {{banderaikur|Frantzia}} (2)
8. lerroa:
| jaiotza data = [[1916]]ko [[ekainaren 15]]a
| jaiotza hiria = [[Montbéliard]]
| jaiotza herrialdea = {{FRAbanderaikur|Frantzia}} [[Doubs (argipena)|Doubs]], [[Frantzia]]
| heriotza data = [[1995]]eko [[urtarrilaren 5]]a
| heriotza hiria = [[Paris]]
| heriotza herrialdea = {{FRAbanderaikur|Frantzia}} [[Frantzia]]
}}
'''Francis Lopez''', izen osoaz '''Francisco López''' ([[Montbéliard]], [[Frantzia]] [[1916]]ko [[ekainaren 15]]a - [[Paris]] [[1995]]eko [[urtarrilaren 5]]a) musikagile bat zen. Kanpoan jaio eta hil bazen ere, [[Hendaia]]rtzat jo ohi da. [[Luis Mariano]]ren [[opereta|opereten]] egilea izateagatik lortu zuen ospea, besteak beste.
28. lerroa:
Parisko [[euskal diaspora]]n [[André Dassary]] kantaria ezagutu zuen, orduan [[Raymond Legrand]] orkestraburu eta moldatzailearekin lanean zebilena. [[1942]]an aipatzeko moduko arrakasta lortu zuen Legranden orkestrak interpretatu zituen lau kantarekin: ''Le Rat des villes et le rat des champs'', ''Perrette'', ''Jim'' eta ''Refrain sauvage''; azken honek beranduago "Diskoaren Sari Nagusia" erdietsi zuen.
 
Hortik aurrera '''Lopez''' arrakastaz arrakasta ibiliko da, ospe handiko interprete batzuen eskutik: [[Lucienne Delyle]], [[Léo Marjane]], [[Maurice Chevalier]], [[Tino Rossi]]; baita orduan ''variété'' delakoan hasi berria zen [[Georges Guétary]] ere. Azken honen arrakastan ekarpen handia egin zion hendaiarrak ''Caballero'', ''Robin des Bois'' edo ''A Honolulu'' kantekin, urte horietan guztion ahotan egon zirenak. Lopez bera kantuan ere ibili zen, berak konposatu eta aukerarako letrak idatzitako abesti batzuekin (''Ma midinette'', ''Heureux comme un roi'') eta ''Le Parnasse'' [[kabaret]]aren zuzendaritza artisktikoa ere hartu zuen denbora batez.
 
=== 1945-1970: ospearen urteak ===
[[1945]]eko amaieran kanta arrakastasuen konpositore gisa jadanik ospetsua zela, [[Raymond Vincy]]ren [[libreto]] bat oinarritzat hartuta ''[[La Belle de Cadix]]'' bere lehen [[opereta]] aste gutxitan idazteko mandatua jaso zuen. Lanaren izarra garai horretan ia erabat ezezaguna zen kantari bat zen, [[Luis Mariano]]. Oso bitarteko gutxirekin antolatu zen ikuskizun honek ''Casino Montparnasse'' delakoan ikusi zuen argia [[1945]]eko [[abenduaren 22]]an. Berrogeita hamar bat antzezpen ematea pentsatuta bazegoen ere, bi urtez mantendu zen karteldegian.
 
''La Belle de Cadix'' hirukote baten elkarlanaren hasiera izango da: [[Raymond Vincy]], '''Francis Lopez''' eta [[Luis Mariano]]; taldea operetaren munduan jaun eta jabe izango da hogei urte baino gehiago. Hurrengo lana musikalki zailtasun handiagokoa egin nahi izan zuen, ''Andalousie''; ''Gaîté Lyrique'' antzokian [[1947]]ko [[urriaren 25]]ean eman zen, Luis Marianorekin ostera ere.
 
Lopezen ospea oso finkatuta zegoen dagoeneko eta opereta ugari ekoitzi zuen beti Vincyren (batzuetan bakarrik, beste batzuetan elkarlanean) [[libreto]]etan oinarrituta eta batez beste urtean bana egiten zuelarik; batzuk [[komedia]] musikal motatakoak (''Quatre jours à Paris'', [[1948]]; ''Monsieur Bourgogne'', [[1949]]), beste batzuek dimentsio handiagoak hartu zituzten eta genero hau bere goreneko mailan kokatu zuten (''Pour Don Carlos'', [[1950]], [[Georges Guétary]]rekin; ''[[Le Chanteur de Mexico]]'', [[1951]], [[Luis Mariano]]rekin). ''Châtelet'' antzokian ekoiztutako azken bi hauekin '''Lopez''' bere ospearen gailurrera heldu zen; 35 urte zituen.
 
Hamar bat urtez beste arrakasta batzuk kateatu zituen: ''La Route Fleurie'' (''ABC'', [[1952]], Georges Guétary, [[Bourvil]] eta [[Annie Cordy]]rekin); ''À la Jamaïque'' (''Porte-Saint-Martin'', [[1954]], [[Jeanne Sourza]] eta [[Christian Selva]]rekin); ''La Toison d’Or'', (''Châtelet'', [[1954]], [[André Dassary]]rekin); ''Méditerranée'' (''Châtelet'', [[1955]], [[Tino Rossi]]k interpretatutako lehen opereta); ''Tête de Linotte'' (''ABC'', [[1957]], Annie Cordy eta [[Jean Richard]]ekin).
 
[[1960ko hamarkada]] ez zen hain distiratsua izan.[[Yéyé]] musika (melodikoa baino erritmikoa) modan jarri eta ''variétéren'' munduan nagusitasuna hartu zuen. '''Francis Lopezek''' hurbilpen bat burutu zuen estilo berri honekiko, [[twist (argipena)|twist]] erritmoa opereta berrietan sartuz: ''Visa pour l’amour'' (Luis Mariano eta Annie Cordyrekin, [[1961]]) eta batez ere ''Le Temps des guitares'' ([[1963]]an [[Tino Rossi]]rentzat idatzita), non erritmo berrien eragina are handiagoa den eta belaunaldi berriaren kantari bat ere, [[Josy Andrieu]], agertzen den.
 
Hala ere ikuskizun handiko operetak ez ziren erabat bazterrean geratu. [[Maurice Lamy]], ''Châtelet'' antzokiaren zuzendaritzan [[Maurice Lehmann]]en ondorengoa zenak ''Le Prince de Madrid'' enkargatu zuen; [[1967]]ko martxoan sortua eta Luis Mariano izarra zela bi urtez mantendu zen. [[1968]]ko maiatzean [[Raymond Vincy]] bere kolaboratzailea hil zen. ''Châteleten'' [[1969]]ko abendurako ekoiztu behar zen ''La Caravelle d’Or'' ikuskizunerako [[libreto]]a egiteko [[Jean Valmy]] eta hitzetarako [[Jacques Plante]] deitu zituzten. [[Luis Mariano]], gaixorik, zenbait astetan agerraldiak eman eta gero utzi behar izan zuen. [[1970]]eko [[uztailaren 14]]an hil zen [[Paris]]en.
 
[[1950eko hamarkada]]n frantses operetan arrakasta itzela lortu zuen hirukotean '''Lopez''' konpositorea baino ez zen geratzen. Hala ere beste arrakasta batzuk lortu zituen: Parisetik kanpo [[Rudy Hirigoien|Rudy Hirigoyenek]] ''Viva Napoli!'' opereta arrakastatsu bihurtu zuen [[1969]] eta [[1970]]eko irailean hiriburuan ere eman zen, ''Mogador'' antzokian.
 
=== 1970-1994: zailtasunak ===
[[1970eko hamarkada]]n opereta krisialdian sartuta dago ezbairik gabe: [[rock]]a gailentzen ari zen eta gazte jendeak [[komedia musikal]] estatubatuarraren alde jotzen zuen. ''Gaîté-Lyrique'' itxita, ''Mogador'' beste estilo batzuen bila zebilen eta ''Châtelet'' porrot ekonomikoan zegoen [[Marcel Lamy]] hil eta gero. Bere itxiera ekiditeko '''Lopezi''' deitu zioten; hendaiarrak zuzendaritza artistikoa hartu zuen. Larrialdiak jota ''Gipsy'' ([[Paris]]en aretorik egon ezean [[Lille]]n [[1971]]ko abenduan taularatutako opereta) ekoitzi zuen, [[José Todaro]] hasiberria izar zuela. [[1972]]ko otsailetik lan horrek arratsaldero arrakasta jaso zuen aipatu antzokian<ref>600 aldiz baino gehiagotan emana.</ref>; [[André Martial]] orkestraburuak zuzenduta zegoen.
 
''Les Trois Mousquetaires'', [[Alexandre Dumas]]en liburuari oso egokitzapen librea eginiko ''opereta-western'' dei litekeena izan zen hurrengoa, [[1974]]ko otsailetik hasita; [[Mario Brunini]] tenorearekin kontatzen zuten baina hau denbora laburra pasatu eta gero hil egin zen.
52. lerroa:
''Volga'', ''Châteleten'' [[1976]]ko azaroan ekoitzia José Todaro eta Maria Candidorekin '''Lopezen''' neurri handiko azken opereta izan zen; 19 hilabetez mantentzea lortu zuen. Bien bitartean antzokia kudeatzen zuen elkartearekin desadostasun batzuk izan zituen eta bere zuzendaritza utzi zuen<ref>[[1979]]an [[Paris]]ko Hiriko Etxeak bere kudeaketa hartu eta bere [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] bokaziora itzulita ''Théâtre Musical de Paris'' izenpean batez ere kontzertu-areto moduan erabiltzen da.</ref>.
 
''Mogador'' ere antzean zebilenez Lopezek ez zeukan neurri handiko opereta bat egiterik. Areto txikigoetan (''Renaissance'', ''Elysée-Montmartre'', ''Eldorado'') aritu behar izan zuen. Halakoetan orkestra kabitu ezinik, kantariak sintetizatzaile baten laguntza zuten musika tresna bakan batzuekin baino ezin ziren aritu.
 
Bitarteko mugatuekin bazen ere temati ibili zen Lopez: [[1979]]tik [[1994]]rako bere lanen katalogoak hogei titulu ditu (opereta bana urtero batez beste), hori bai garai bateko arrakasta ezin bilduz. Gainera azken urteetan zaila da jakitea zein den '''Lopezen''' ekarpena ekoizpen hauetan, Anja emaztearen eta gero Rodrigo semearen doinuak ere sartu zirelako. Azken obretarako [[Gésip Légitimus]] hartu zuen zuzendaritza artistikorako eta ordurako zaharrak ziren izar handiak izandako [[Georges Guétary]], [[Rudy Hirigoien|Rudy Hirigoyen]], [[Maria Candido]], [[Josy Andrieu]]...eta antzeko arrakasta mailarik lortu ez zuten gazteagoak: [[José Villamor]], [[Katia Tchenko]], [[Ricardo Garcia]], [[Tony Gama]], [[Richard Finell]], Chris Keller.
 
'''Francis Lopez''' [[Paris]]en hil zen [[1995]]eko [[urtarrilaren 5]]ean. [[Frantzia|Frantses estatu]] mailan [[XX. mendea|XX. mendeko]] [[melodia]] egilerik handienetakoa da [[Vincent Scotto]]rekin batera. [[Paris]]en ez honenbeste<ref>[[2006]]an ''[[Chanteur de Mexico]]'' obraren emanaldi berriek ez zuten arrakasta handirik erdietsi.</ref> baina bera hil eta gero oraindik ere probintzietako antzokietan sarritan ematen dira bere operetak: ''La Belle de Cadix'', ''Andalousie'', ''Quatre jours à Paris''...Pasa den mendeko musikagilerik herrikoienetako gisa gogoratzen da<ref> Jean-Claude Fournier, "Un mélodiste exceptionnel : Francis Lopez", ''Opérette'' aldizkaria, 95 alea, [[1995]]eko apirila-uztaila, 22.or.</ref>.
 
[[Euskal Herria]]n ere bere kantarik famatuenak bertsio ezagun bat ezagutu du: ''[[Mejiko (kanta)|Mejiko]]'' [[Egan]]ek kantatua<ref>[http://www.badok.info/diskoa.php?id_disko=197&id_artista=28 Datuak badok.infon.]</ref>.
 
== Lanak ==
Utzi digun obra kopurua munta handikoa da: 50 bat [[opereta]], 1000 bat kanta eta 50 bat filmen musika.
 
=== Operetak ===
136. lerroa:
 
{{DEFAULTSORT:Lopez, Francis}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko musikagileak|L]]
[[Kategoria:Frantziako musikagileak|L]]