Soylent Green: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up, replaced: {{USA|1}} → {{bandera|AEB}}
6. lerroa:
| estreinaldia = [[1973]]ko [[apirilaren 19]]a
| generoa = [[Zientzia-fikzio|Zientzia fikzioa]]
| herrialdea = {{USAbandera|1AEB}}
| iraupena = 97 minutu
| aurrekontua =
| banatzailea = [[Metro-Goldwyn-Mayer]]
| zuzendaria = [[Richard Fleischer]]
| ekoizleak = Walter Seltzer</br />Russell Thacher
| gidoilariak = Stanley R. Greenberg</br />[[Harry Harrison]] idazlearen ''[[Make Room! Make Room!]]'' eleberrian oinarritua
| aktoreak = [[Charlton Heston]]</br />[[Leigh Taylor-Young]]</br />[[Edward G. Robinson]]</br />[[Joseph Cotten]]
| musikagileak = Fred Myrow
| argazkilariak = Richard H. Kline
32. lerroa:
Robert Thorn ([[Charlton Heston]]) New Yorkeko polizia, "Sol" Roth ([[Edward G. Robinson]]) izeneko irakasle ohi zahar batekin bizi da, laguntzaile bezala berarekin lan egiten duena. Solek gogoko du garai zaharrak gogora ekartzea, [[Lurra|Lur]] planetan mundu guztiarentzako janaria zenean. Orduan ere jende gaiztoa egon arren, mundua ederragoa omen zen. Thorn, hondamendi [[ekologismo|ekologikoa]] jazo ondorengo belaunaldikoa denez, ez die Solen kontu zaharrei jaramonik egiten. Sinestezinak iruditzen zaizkio.
 
Egun batean, Thorni ustekabean egokituko zaio William R. Simonson ([[Joseph Cotten]]), ''Soylent''-eko akziodun inportanteenetako baten hilketa kasua ikertzea, hau bere apartamentuan hilik aurkitzen dutenean. Thornek Simonsonen gorpua odol putzu baten erdian topatuko du, buruan hainbat kolpe dituela. Lapur batek hil omen du, baina ez dirudi etxetik ezer eraman dutenik, eta Thornek susmo txarra hartzen dio. Gainera, halabeharrez-edo, lapurra sartu zenean Simonsonen bizkartzaina kanpoan zen eta eraikineko segurtasun-sistema hondatua zegoen.
 
Etxean, jende gehienarentzat eskuraezinak diren gutizi eta zerbitzuak daude: idi-okela, barazkiak, fruta, whiskya, [[ur]] beroa eta xaboia, aire girotua,... Thornek, horrelako egoeretan poliziek egin ohi duten moduan, ahal duen guztia beretzat hartzen du. Bi liburuki handi ere topatuko ditu, ikerketa ozeanografiko baten ingurukoak.
 
Thornek, Tab Fielding ([[Chuck Connors]]) bizkartzainari galdeketa egin ondoren, Shirl ([[Leigh Taylor-Young]]) neskarekin segitzen du, etxeko "hornigaia" edo "altzaria", hau da, nagusiaren neskame sexual moduko bat.
40. lerroa:
Hurrengo egunean, Thornek etxean harrapatutako jan-edana Solekin elkarbanatuko du. Orduan, Thorn adiskidearen istorioak antzikotzat hartzen hasiko da.
 
Thornek jakiten duenean Simonsonen bizkartzaina etxebizitza duin batean bizi dela "hornigai" beltz eder batekin, eta marrubi-marmelada bezalako gai izugarri garestiak erosteko nahiko diru baduela, bere susmoak areagotu egingo dira.
 
Thornek ikerketak bere aldetik daramatzan bitartean, Sol bi liburuki handi horiek zer informazio dakarten jakiten ahalegintzen da. Biblioteka batera doa bere adineko lagun batzuei galdetzera. Haiei esker, egia beldurgarri batez ohartuko da. Nekatua eta atsekabetua, eta dagoeneko luzaroegi bizi izan dela iritzita, Sol Rothek ''Etxea'' izeneko lekura joatea erabakitzen du, bere bizitzari amaiera ematera. ''Etxea'' da hiriko leku bat, non bezeroaren eskakizunei jarraituz, gaztaroko mundu ederraren irudiak jarri eta zaharrei bertan lasai hiltzeko modua eskaintzen zaien.
 
Thornek Solen agur-gutuna aurkitzen du etxean eta lasterka doa laguna salbatzera, baina berandu iristen da, orduko Solek edabea hartua baitu. Hala ere, lagun zaharrarekin azken hitz batzuk trukatzen ditu. Hil baino lehen, hiriko eraikin batera joatea eskatzen dio Solek, handik frogak jaso eta jendeak egia jakin dezan. Thornek, Solen gorpuaren ibilbidea segituz, azkenean, hiriko giza-gorpu guztien azken patua zein den ikusiko du: gorpuak soylent berdea ekoizteko prozesatzen dira. Simonsonen etxean aurkitutako bi liburukiek salatzen zutenez, ozeanoak lehortzen ari dira eta ez dago elikagaiak ekoizteko plaktonik.
 
Thornek, Soylenteko langileak atzetik dituela, haietako batzuk hil eta lantegitik ihes egitea lortzen du, hiriko gorpuak jasotzen dituen kamioi batera igoz.
 
Bere eraikinaren atarira hurbiltzen ari delarik, gizon batzuk zain dituela ohartzen da. Telefono kabina batetik poliziaburuari laguntza eskatzen dio, baina kaleaz beste aldetik gizonak tiroka hasten zaizkio. Tiroketa luze batean, Thornek Simonsonen bizkartzaina eta honen kideak banan banan hiltzen ditu. Azken agerraldia jendez betetako eliza batean da. Zaurituta, poliziaburuari eta bertan dagoen jende guztiari Soylent enpresaren sekretua jakinarazten die. "Gizateria salbatu behar da!" dio oihuka, esku-ohe batean daramaten bitartean.