«Magnum (telesaila)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up, replaced: {{USA}} → {{banderaikur|AEB}}
t (clean up, replaced: {{USA}} → {{banderaikur|AEB}})
|-
! Ekoizlea
| {{USAbanderaikur|AEB}} [[CBS]]
|-
! Partehartzaileak
| [[Tom Selleck]]</br />John Hillerman</br />Roger E. Mosley</br />Larry Manetti
|-
! Sailaren EEBBetako jatorrizko emanaldi datak
[[Fitxategi:Magnum scene.jpg|left|250px|thumb|[[Tom Selleck]] eta [[Sharon Stone]] aktoreak [[1984]]ko [[apiril]]ean [[Hawaii|Hawaiko]] Kahala Hilton Hotelean ''Magnum'' telesaileko grabaketa batean zehar.]]
 
Telesaila honek [[Hawaii|Hawaien]] bizi den Thomas Sullivan Magnum ([[Tom Selleck]]) izeneko ikertzaile pribatu baten abenturak azaltzen ditu. Batzutan bertako erdi-ipurdiko kasuak ikertzen aritzen da, bestetan aldiz Tanaka komisarioak (Kwan Hi Lim) hala eskatuta krimen kasu garrantzitsuagoak ere ikertu izan ditu. Magnum ikertzailea Robin Masters izeneko nagusi aberats eta misteriotsu baten etxaldean bizi eta harentzat lan egiten du, bidebatez haren jabetzakoa den [[Ferrari]] 308 GTS auto bat ere gidatu ohi duelarik. Masters jauna ez da Magnumen babeslea soilik, Magnumek aurretik lagundu izanaren truke ikertzaileak aberatsaren etxaldeko gonbidatuen etxea eta autoa erabiltzeko askatasun handiaz gozatzen du.
 
Aldiz, etxaldean Jonathan Quayle Higgins III izeneko [[Ingalaterra|ingeles]] maiordomo edo etxezain zorrotz bat ere badago (John Hillerman, ironikoki aktore hau [[Texas]]ekoa zen, nahiz eta telesailan ingeles azentuaz mintzatu). Etxezain honek beti Magnum eta bere gonbidatuak izutu ohi dituzten Zeus eta Apollo izeneko bi [[doberman]] txakurren jabe ere bada. Higginsek Mastersen etxaldea mantendu eta zaintzeaz gain haren erabilerarako erabateko askatasuna du, honen ondorioz telesailaren lehenbiziko ataletan Magnumek Higgins etxezaina Masters jauna bera dela uste du. Elementu honek telesailaren lehenbiziko atalei bixitasun handia ematen die, nahiz eta gerora Higgins eta Masters jauna pertsona ezberdinak direla nehin ere ez oso argi gelditu izan.