Saipan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up, replaced: {{USA}} → {{banderaikur|AEB}}
16. lerroa:
| punturik garaiena= [[Ogso Tagpochau]]<ref>[[Ingeles]]ez ''Mount Ta(g)pochau'' izenaz ere ezaguna. Ikus [http://gaebler.info/sonstiges/marianen.htm#saipan webgune hau].</ref>
| altuera = (474 m)
| herrialde = {{USAbanderaikur|AEB}} [[Ameriketako Estatu Batuak]]
| herrialde banaketa admin titulua =
| herrialde banaketa admin =
50. lerroa:
| info gehiago =
}}
'''Saipan''', bertako hizkuntza den [[chamorro]]z '''Sa'ipan''' [[Ipar Marianak|Iparraldeko Marianetako]] uharte nagusi eta handiena da; autonomia zabala duen lurralde honetako hiriburutzat ere jotzen da.
 
== Datu nagusiak ==
[[2000]]. urteko biztanleria 62.392 zen eta 115.4 &nbsp;km² ditu.
 
[[Marianak]] iparralde-hegoalde zentzuan doan uharte kate bat dira. Horien artean Saipan garrantzitsuenetakoa da; [[uhartedi]]aren hegoaldean, [[Tinian|Tini'an]] (hurbilen duen uhartea eta berarekin harreman estua duena), [[Aguijan|Aguiguan]], [[Luta]] edo Rota eta Guåhån edo [[Guam]] besterik ez ditu hegoalderantz.
73. lerroa:
[[1941]]ean 30000 bat biztanle zegoen uhartean eta horietako 4000 besterik ez ziren bertakoak; populazioa handituz joan zen eta [[2000]]ko erroldan 62392 biztanle zituen eta dagoeneko 12000 ziren bertako chamorroak eta beste herri ozeanikoetakoak. Kontuan izan azken hamarkadetan kanpotar ([[Txinako Herri Errepublika|Txina]], [[Bangladesh]], [[Filipinak]], [[Thailandia]], [[Vietnam]], [[Kanbodia|Kanputxea]] eta abarretik) ugari joan dela hara bizi izatera, langile kontratatu bezala. Fenomeno horrekin loturik biztanleriaren ehuneko handia [[Japonia]], Txina, Korea eta [[Mikronesia]]ko beste leku batzuetatiko lehen belaunaldiko etorkinek osatzen dute.
 
Sexu-banaketa hauxe da: % 54,8 emakumezkoak dira eta % 45.2 gizonezkoak. Batez besteko adina 29,2 urte dira, [[Ozeano Barea]]n dauden eskualde gehienen gainetik, beste behin aipatu den immigrazio fenomenoagatik<ref>[https://perfdata.hrsa.gov/MCHB/MCHReports/documents/NeedsAssessments/2006/MP-NeedsAssessment.pdf 2000ko erroldako datuak.]</ref>.
 
Gehien hitz egiten den hizkuntza [[ingeles]]a da; tokikoa den [[chamorro]]z egun % 20k egiten du. Biak dira ofizialak. Beste hainbeste hizkuntza ere hitz egiten dira.
207. lerroa:
[[Fitxategi:Barracks at Garment Factory Saipan.JPG|thumb|left|300px|Ehungintza lantegia Saipanen.]]
== Ekonomia ==
[[1980ko hamarkada|1980eko hamarkadatik]] motore ekonomiko nagusia (eta uhartearen demografiaren eboluzioaren arrazoia) jantzien ekoizpena izan da baina egun batetik bestera dena aldatu egin da. [[2007]]an 19 lantegi zeuden; Gap, Levi Strauss, Phillips-Van Heusen, Abercrombie & Fitch, Ralph Lauren, Lord & Taylor, Tommy Hilfiger edo Wal-mart zeuden haien artean. Batez ere oso lan baldintza gogorretan lan egiten zuten<ref>[http://www.webster.edu/~woolflm/sweatshops.html ''Women and Global Human Rights'' webgunea.]</ref> kanpotarrak aritzen ziren bertan eta hori polemika oso mikatzen iturri izan da<ref>Ikus esaterako ingelesezko wikipediako [http://en.wikipedia.org/wiki/Tan_Holdings_Corporation artikulu hau].</ref>. Aldiz, denak itxi egin dituzte, azkena [[2009]]ko otsailean eta horrek sekulako krisialdia sortu du uhartean. Urte bereko azaroan gobernu federalak immigrazioaren gaineko kontrola hartu zuen eta ezin da kalkulatu zein eragin izango duen kontratupeko kanpotar langileen artean; gogoan izan behar da [[Ipar Marianak|Iparraldeko Marianetako]] populazioaren % 60a kontratupeko langileek osatzen dutela; ez dute bozkatzeko eskubiderik eta lana galduz gero deporta ditzakete.
 
[[Turismo]]a ere beste aktibitate ekonomiko inportantea da baina [[1990eko hamarkada]]ko [[Asia]]ko krisialdia eta kudeaketa eskasagatik azken urteetan sektorea gainbehera doa.