Sigmund Freud: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 176.12.82.142 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Syum90 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
7. lerroa:
Medikuntzan doktore titulua eskuratu ondoren, neurologia lanetan hasi zen Vienan (1886). [[Jean Martin Charcot|Charcot]]en (Paris, 1885) eta [[Bernheim]]en eraginez (1889), histeriaren etiologiari eta hipnosia sendabide gisa erabiltzeari buruzko lehen lanak idatzi zituen (''Studien über Hysterie'', 1895, ''Histeriari buruzko ikerketak''). Breuer-ekin batera psikismoaren eta kontzientearen arteko bereizketa azpimarratu zuen, eta inkontzientea aztertzeko metodo berri bat aurkitu zuen. 1895az geroztik, ideien eta oroimenen irudien elkarketa librea oinarri duen psikoanalisi teknika zabaldu eta hipnosia bazterrera utzi zuen. Teknika berri horrek, Freuden ustez, kontzientearen logikara makur ezin daitezkeen esanahi inkontzienteak ikertzeko bidea ematen du, eta ametsak, ekintza okerrak (huts egiteak, ahaztutako gauzak) edo sintoma neurotikoak (antsiak, fobiak, beldurrak, etab.), argi ditzake, gizartearen edo moralaren arauak zapaldu eta ezkutarazi dituen ordezko zeinu baitira. 1905ean ''Drei Abhandlungen zur Sexualtheorie (Hiru saio sexualitatearen teoriaz)'' idatzi zuen eta haur sexualitateaz egindako ikerketak aurkeztu zituen bertan; [[garapen psikosexual]]aren aldiak (aho aldia, uzki aldia, falikoa eta genitala), eta Ediporen konplexua. ''ik.'' Edipo, konplexua. Okerreko sexu jokaerak ere ikertu zituen (bereziki ''sadismoa'' eta ''masokismoa''); ''narzisismoa'' definitu zuen, eta bulkaden eta psikearen teoria zaharra eraberritu zuen. Psikoanalisia neurosietarako sendabidetzat hartzen zen hasieran, baina 1913tik aurrera, Freudek bere aurkikuntzak talde psikologiako gertaera ilunak argitzeko erabili zituen (Ediporen konplexuaren eta gizarte totemikoetako intzestuaren debekuaren artean dauden harremanak, adibidez); eta kulturarenak (erlijioa, artea, etab.) gizartearentzat erabilgarriak ez diren bulkaden ordez hartu beharreko baliotzat zituen. Hasieran jakitun asko azaldu zen psikoanalisiaren kontra, oso moral estukoa baitzen garai hartako gizartea, baina 1903tik aurrera, jarraitzaile asko izan zituen eta gaur egun ere baditu (K. Abraham, A. Adler, Bleuler, M. Bonaparte, S. Ferenczi, Anna Freud, E. Jones, C. G. Jung, M. Klein, O. Rank, W. Reich, W. Steckel). Naziek debekatu egin zituzten Freuden teoriak. Haren beste zenbait lan: ''Die Traumdeutung ''(''Ametsen ulerpidea,'' 1900), ''Totem und Tabu ''(''Totema eta Tabua, ''1913), ''Das Ich und das Es ''(''Ni-a eta Zera,'' 1923).
 
[[Nazionalsozialismo|Nazien]] jazarpenagatik, [[1938]]an ihes egin behar zuen [[Frantzia]]ra, eta hortik [[Ingalaterra]]ra. [[1939]]ko [[irailaren 23]]an hil zen [[Londres|Londonen]], [[minbizi]] prozesu baten ondorioz. FUK YOU
 
== Bibliografia ==