Thomas Sankara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up, replaced: {{BFA}} → {{banderaikur|Burkina Faso}} (2) using AWB
18. lerroa:
| ondorengoa2 = [[Blaise Compaoré]]
| jaiodata = [[1949]]ko [[abenduaren 21]]a
| jaiolekua = [[Yako]], [[Iparraldeko eskualdea (Burkina Faso)|Nord]] ({{BFAbanderaikur|Burkina Faso}} [[Burkina Faso]])
| hildata = [[1987]]ko [[urriaren 15]]a
| hillekua = [[Uagadugu]] ({{BFAbanderaikur|Burkina Faso}} [[Burkina Faso]])
| ezkontidea = Mariam Serme Sankara
| lanbidea = Militarra, politikoa
| web = http://thomassankara.net
}}
'''Thomas Isidore Noël Sankara''' ([[Yako]], orduan [[Volta Garaia]], [[1949]]ko [[abenduaren 21]]a-[[Uagadugu]], [[Burkina Faso]], [[1987]]ko [[urriaren 15]]a) [[Burkina Faso]]ko liderra izan zen. Haren gobernupean, [[1960]]an, [[Volta Garaia]] izen [[Kolonialismo|koloniala]] utzi eta "Burkina Faso" izena hartu zuen.
 
Volta Garaia zeritzonak [[independentzia]] formala eskuratu bai, baina oraindik [[metropoli]]aren eraginpean segitzen zuen. [[Afrika]]ko [[deskolonizazio]]aren buruzagi erreferentzialenetakoa izanik, xarma pertsonal handia [[demokrazia partehartzailea]]ren ikutua zuen politikarekin konbinatu zuen. [[Ustelkeria]]ren kontrako borroka, hezkuntza eta nekazaritzaren garapena eta emakumeen egoeraren hobekuntza bultzatu zituen haren ekimen iraultzaileak. Horregatik, zenbaitek "Afrikako [[Che Guevara]]" ezizena jarri zioten<ref>[http://static.rnw.nl/migratie/www.radionetherlands.nl/currentaffairs/071015-Burkina-Faso-Sankara-redirected Thomas Sankara, "Afrikako Che Guevara"] ''[[Radio Netherlands Worldwide]]'' irratian, [[2007]]ko [[urriaren 15]]a.</ref><ref>[http://www.socialistunity.com/?p=893 ''Africa's Che Guevara''], Andy Newman, ''Socialist Unity'', 2007ko [[urriaren 23]]a.</ref><ref>[http://sarahgoyens.blogspot.com/2009/01/africas-che-guevara.html ''Africa's Che Guevara''], ''Sarah in Burkina Faso''.</ref>. '''Sankara''' [[Frantzia]] aginte kolonial ohiak eta herrialdeko zenbait sektore tradizionalen oposizioak bere kontra bultzatutako [[estatu-kolpe]]an hil zen, [[1987]]ko [[urriaren 15]]n.
38. lerroa:
[[1966]]an [[Bigarren hezkuntza]]n oinarrizko prestakuntza [[gudari|militarra]] jaso eta gero, 19 urterekin karrera militarra hasi zuen. Urtebete geroago [[Madagaskar]]rera bidali zuten [[Antsirabe]] hirian ofizial izateko ikasketak egin zitzan. Han, [[1971]] eta [[1972]]ko herri-[[matxinada]]k ikusi zituen. Azken urte honetan Volta Garaira itzuli eta [[1974]]an [[Mali]]rekiko gerran parte hartu zuen. Bi estatu hauek Frantziarekiko independentzia formala [[1960]]an eskuratu zuten.
 
[[Uagadugu]] hiriburuan ezagun egin zen. Jendartean ospea izaten lagundu zioten, alde batetik [[gitarra]] jotzaile ona izateak (''Tout-à-Coup Jazz'' taldean jotzen zuen) eta bestetik [[motozikleta]]k gustuko izateak.
 
[[1976]]an [[Pô]]n kokatuta zegoen militarren trebatzeko zentroaren [[komandante]] bilakatu zen. Urte berean, [[Maroko]]n [[Blaise Compaoré]] ezagutu zuen. [[Saye Zerbo]] [[koronel]]aren presidentzian ofizial gazte talde batek "Ofizial komunisten taldea" (''Regroupement des officiers communistes'', [[ROC]]) erakunde sekretua eratu zuen. '''Sankara''' eta Compaorérekin batera, kiderik ezagunenak [[Henri Zongo]] eta [[Jean-Baptiste Boukary Lingani]] ziren. Taldearen arabera independentzia formalak ez zien herritarrei garapen eta aldaketarik ekarri, eta funtsean herria egoera [[Neokolonialismo|neokolonialean]] zegoen.
45. lerroa:
[[Blaise Compaoré]]k antolatutako [[estatu-kolpe]]ari esker, '''Sankara''' [[1983]]ko [[abuztuaren 4]]an, 33 urterekin beraz, [[lehendakari|presidente]] bihurtu zuen. Sankarak [[iraultza]]ile eta [[Antiinperialismo|antiinperialista]] definitzen zuen bere burua, eta [[Kuba]]ko eta [[Ghana]]ko gobernuek bezala, "iraultza demokratiko eta popularra" bultzatu zuen, [[Jerry Rawlings]]en eraginpean. [[Polizia]]ren lana [[ustelkeria]]ren, [[basogabetze|baso-soiltzearen]] eta [[gose]]aren kontra bideratu zuen eta [[hezkuntza]] eta [[osasun]]gintza publikoak sustatu zituen. Herrietako buruzagi tradizionalen pribilegioak ezeztatu zituen.
 
[[1984]]an iraultzatik urtebetera, estatuari izen berria ipini zioten: "[[Burkina Faso]]" ("gizaki zintzoen lurraldea" [[mossiera]] eta [[diulera]]z); [[bandera]] eta [[ereserki]]a ere aldatu zituzten. Sankarak bere gobernuan andrazko batzuk sartu zituen eta emakumeen estatusa hobetzen aitzindaria izan zen; [[ablazio (argipena)|ablazioa]] eta [[poligamia]] ilegal bihurtu zituen eta kontinenteko lehen gobernuburua izan zen [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESa]] [[Afrika]]rentzako mehatxu larria zela salatzen. Gobernuaren [[Mercedes-Benz|Mercedes]] ibilgailuak saldu eta [[ministro]]entzako auto ofizialak izateko [[Renault 5]]ak (herrialdeko auto merkeenak) hartu zituzten. Sankararen zaintza pertsonala motozikletadun emakumeek osatzen zuten. [[Uagadugu]]ko [[armada]]ren [[armategi]]a estatuko lehen [[supermerkatu]] bilakatu zen.
 
Horrek guztiak oso popular bihurtu zuen herritarren artean eta nazioartearen arreta erakarri zuen. Munduan [[Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua|Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren]] buruetakoa izan zen; bere hitzaldietan batez ere Frantziaren kolonialismo eta neokolonialismoa salatzen zuen eta baita frantses gobernuarekin interes-loturak zituzten [[Boli Kosta]] eta [[Mali]]ko gobernuak ere. [[Nazio Batuen Erakundea|NBEn]] bertan herrien jateko, edateko eta hezkuntza jasotzeko duten eskubideaz hitz egin zuen.
54. lerroa:
[[1987]]ko [[urriaren 15]]ean [[Blaise Compaoré]] buru zuten 12 ofizialek osatutako taldeak eman zuten [[estatu-kolpe]]an '''Sankara''' hil zuten, nahiz eta mediku militar batek "heriotza naturala" izan zela idatzi zuen. Kolpearen arrazoitzat inguruko herrialde batzuekiko harreman txarrak zituelako aipatu bazen ere, [[kanpo zorra]] ez ordaintzeko zuen asmoak eragindako erreakzio kontzertatua (interesak zituzten kanpokoen eta burkinafasoarrena) izan zelako hipotesiak indar handia du.
 
[[2006]]an [[Nazio Batuen Erakundea|NBEren]] Giza eskubideetako komiteak kolpearen ostean osatutako gobernuak inolako ikerketa abiatu ez izanak kondenatu zuen. Beste aldetik, orduko [[Frantzia]]ko gobernuak ([[Jacques Chirac]] eta [[François Mitterrand]]en arteko "[[kohabitazio]]ak") eta frantses gobernuaren interesekin bat egiten zuten gobernu afrikar batzuek hilketa honetan zerikusi zuzena izan zutelako, hau da ''[[Françafrique]]'' kontzeptuaren barruko ekimena izan zelako susmoa dago. [[Inpunitate]]aren kontrako borrokan ikerketarik egon ez zelako, kondena hori nazioartean aitzindaria bada ere, ez zen nahikoa izan pertsona zehatzen ardurak epaiketetara eramateko<ref>[http://www.thomassankara.net/spip.php?article803&lang=fr ''Thomas Sankara, un homme assassiné pour ses idées, par ceux (du nord comme au sud) qui voulaient profiter d’une Afrique en retard''], Farougou Mo Hadja Bintou.</ref>.
 
[[2006]]ko [[Bamako]]ko Afrikako foro sozialean eta [[2007]]ko [[Nairobi]]ko mundukoan '''Sankara''' "afrikar gazteriarentzat eredu" izendatu zuten. 2007an, hilketaren 20. urteurrenean Mariam Serme Sankara bere alargunak lehen aldiz Thomasen ustezko hilobia bisitatu ahal izan zuen.
 
== Baionan gogoan ==
[[Fitxategi:Sankara Ostatua Baiona 2010.jpg|thumb|right|280px|'''Sankara''' Ostatua [[Baiona Ttipia]]n.]]
[[Baiona Ttipia|Baiona Ttipiko]] [[Agosti Xaho]] kaian "[[Sankara Ostatua]]" izeneko taberna-biltokia dago; urte batzuetako iraupena izan duen kolektiboaren proiektu ekologiko eta sozialaren barruan dago eta [[Euskal Herria|Euskal Herri]] mailan zein munduarekiko elkartasun lanerako egitasmoak bultzatzeko pentsatua da. Hori dela eta burkinafasoarraren izena aukeratu zuten eta '''Sankararen''' ideia nagusiekin (emakumeen eskubideak, [[kanpo zor]]ra, arlo sozialak...) bat egiten dute. Azken denboretan tokiko [[Bizi!]] bezalako kolektiboak eta objektu erabiliak konpartitzeko [[kooperatiba]] baten modukoa suspertzen ari da<ref>[http://www.sudouest.fr/2010/10/07/un-cafe-une-perceuse-et-l-addition-s-il-vous-plait-205777-4018.php ''Sankara : Un café, une perceuse et l'addition s'il vous plaît'' artikulua] [[Sud Ouest]]en, [[2010]]eko [[urriaren 10]]a.</ref><ref>[http://www.thomassankara.net/spip.php?article274&lang=fr ''Le bar Sankara à Bayonne (France)''] ''Thomassankara.net'' webgunean.</ref>.
 
== Bibliografia ==
86. lerroa:
 
{{DEFAULTSORT:Sankara, Thomas}}
 
[[Kategoria:Burkina Fasoko politikariak]]
[[Kategoria:Iraultzaileak]]