«Sirusho»: berrikuspenen arteko aldeak

173 bytes removed ,  Duela 4 urte
t
clean up, replaced: {{ARM|1}} → {{bandera|Armenia}} using AWB
t (clean up, replaced: {{ARM|1}} → {{bandera|Armenia}} using AWB)
| irudi testua = Sirusho 2008. urtean
| irudi zabalera = 200px
| jaiotza herria = [[Erevan]], [[Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista|Armeniako SES]], [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]]<br/>(gaur egun, {{ARMbandera|1Armenia}})
| jaiotza data = [[1987]]ko [[urtarrilaren 7]]a {{adina|1987|01|07}}
| heriotza herria =
| webgunea = [http://www.sirusho.am www.sirusho.am]
}}
'''Siranux Harutiunian'''<ref>{{Web erref|izenburua=163. araua - Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0163.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2014.05.15}}</ref> ([[armeniera]]z, Սիրանուշ Հարությունյան; [[Erevan]], [[Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista|Armeniako SES]], [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]], {{data|1987|01|7}}), '''Sirusho''' (Սիրուշո; euskal grafiaz, ''Siruxo'') ezizenaz ezagunagoa, [[armeniar]] abeslari, musikagile eta pianista da<ref name=Bibliografia1>[http://www.avproduction.am/?ln=am&page=person&id=506 "Սիրուշո Sirusho" (armenieraz)] AV Production. 2014.05.13</ref>.
 
Artista artean hazia, umetatik arrakasta lortu zuen jaioterrian eta armeniar herriaren diaspora zabalean. Hala ere, [[eurovision Abesti Lehiaketa|2008ko Eurovision]] txapelketan parte hartu zuenetik, Ekialdeko Europan ere entzute handia izan duen abeslaria da. Arrakasta handien izan duten abestiak grezierazko "[[Sirusho|Erotas]]", Eurovisionen aurkeztu zuen "[[Sirusho|Qélé, Qélé]]", "Havatum Em" balada, eta, batez ere, azken urtean sekulako salmenta ona izan duen eta armeniar herriaren aldeko aldarria den "[[Sirusho|PreGomesh]]" single dantzagarria dira. Azken abesti honek izan duen harrera onari esker, hain zuzen, Sirusho Monte-Carlon ospatu zen 2014ko [[World Music Awards]]eko hiru sari jasotzeko izendatua izan zen: abesti onena, musika bideo onena eta emakumezko abeslari onena<ref>[http://www.armenianpulse.com/2012/12/sirusho-pregomesh-song-and-video-premiere/ "Sirusho PreGomesh song and video premiere"] ArmenianPulse.com 2014.05.17</ref><ref name=Bibliografia3>[http://www.worldmusicawards.com/ World Music Awards (2014)] 2014.05.18</ref>.
 
== Biografia ==
=== Hastapenak ===
Siranux Harutiunian 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Siuzan Margarian, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hratxia Harutiunian aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna<ref name=Bibliografia1>< /ref><ref>[http://www.armstar.am/am/news/?n=371 "Այսօր Սիրուշոյի ծննդյան օրն է" (armenieraz)] ArmStar. 2014.05.13</ref>.
 
Umetatik erakutsi zuen Sirushok musikarako talentu berezia; hala nola, zazpi urte zituela hasi zen musika propioa idazten, armenieraz eta ingelesez; zortzi urterekin, berriz, lehen aldiz oholtza gainera igo eta jendaurrean abestu zuen; hurrengo urtean, bederatzi urte baino ez zituela, berak konposatutako abesti bati esker talentu berrientzako sari bat irabazi zuen; eta hamar urterekin, azkenik, herrialdean sona handia duen hogeita bi urte azpiko abeslari gazteentzako txapelketa bat irabazi zuen. Urte guzti horietan liruratutako zaleen bultzadaz, lehen albuma hamahiru urte baino ez zituela kaleratu zuen, 2000. urtean; izenburua, ''Sirusho''<ref name=Bibliografia1>< /ref><ref name=Bibliografia2>[https://web.archive.org/web/20110531154212/http://www.sirusho.am/pages.php?al=bio "Biografia"] Sirushoren webgune ofiziala. 2014.05.13</ref>.
 
Lehenbiziko albumari esker, Armeniako abeslari ospetsuenak biltzen dituzten kontzertuetan agertzen hasi zen, eta armeniar musikagileek begiz jo zuten unea izan zen. Herrialdean ez ezik, nazioartean ere arrakasta lortu zuen. Hain zuzen, armeniar herriaren diaspora zabalean bira luzea egin zuen, besteak beste, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan, Kanadan eta AEBetan, Grezian, Libanon, Sirian eta Egipton, eta Errusia, Turkia eta Georgia bizilagunetan<ref name=Bibliografia2>< /ref>.
 
=== 2005-2007: ''Sheram'' eta ''Hima'' ===
[[Soul]] eta [[pop]] musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, [[Xeram|Gusan Xeram]] autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen ''Sheram'' (euskal grafiaz, ''Xeram'') izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" ("Xorora") abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen<ref name=Bibliografia1>< /ref>.
 
Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanian abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanian herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Mez Votxintx Txi Bazhani"; euskaraz, "Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen ''Hima'' hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak<ref name=Bibliografia1 /><ref>[http://www.armenianow.com/news/6735/tragic_sunday_pop_singer_dies_in_c "Tragic Sunday: Pop singer dies in car wreck" (ArmeniaNow)] 2014.05.15</ref><ref name=Bibliografia1></ref>.
[[Fitxategi:Sirusho Harutyunyan at Eurovision 2008 8.jpg|300px|right|thumb|Sirusho 2008ko Eurovision txapelketan abesten.]]
Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta [[Rhythm and blues|R&B musika]], Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, [[duduk]], [[dhol]] eta [[zurna]] tresnekin. Gainera, Sofi Mkhejan pop abeslariarekin eginiko "Arjani E" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean<ref>[http://www.el.am/en/Sofi-Mkheyan Sofi Mkheyan] Bio. 2014.05.15</ref>.
 
=== 2008-2009: Eurovision ===
Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion [[Armenia 1|Armeniako Telebista Publikoa]]k: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea [[Eurovision Abesti Lehiaketa|Eurovision Abesti Txapelketan]], hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "[[Sirusho|Qélé, Qélé]]" ("Kele, Kele"; euskaraz, "Goazen, Goazen")<ref name=Bibliografia2>< /ref><ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>.
 
[[eurovision Abesti Lehiaketa|2008ko Eurovision]] Belgrad hirian ospatu zen. Sirusho, maiatzaren 20an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 24ko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hemeretzi herrialdetatik bigarrena izan zen Armenia, eta, guztira, 139 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita bost abestiren artean laugarren postua lortu zuen Sirushok, denera, 199 puntu. Arrakasta handia izan zen Armeniarentzat, inoiz Eurovision txapelketan lortu duen posturik altuena izan baitzen. Gainera, 12 puntu gehien jaso zituen abestia izan zen Sirushorena, Belgikatik, Errusiatik, Frantziatik, Georgiatik, Greziatik, Herbehereetatik, Poloniatik eta Txekiar Errepublikatik iritsi ziren puntuak. Garaikurra, baina, Errusiako [[Dima Bilan]] abeslariak irabazi zuen<ref>[http://www.eurovision.tv/page/history/by-year/contest?event=1469 Eurovision Song Contest 2008] eurovision.tv. 2014.05.15</ref>.
 
Musika lehiaketan nabarmendu ostean, grezierazko abesti bat kaleratu zuen 2009ko apirilean, "[[Sirusho|Erotas]]" edo "Erotas Ksafnikos" (euskaraz, "Ustekabezko maitasuna"). Erritmo azkarreko abestia Greziako [[laïko]] herri musika tradizionalean oinarrituta dago, eta Armenian ez ezik, Grezia eta Zipren ere entzute handia izan zuen. Gainera, maiatzan, Sirushok [[Boaz Mauda]] eta [[Jelena Tomasevic]] 2008ko Eurovisioneko lehiakideekin batera "Time To Pray" abestia grabatu zuen. Hala ere, urte hura arrakasta musikalek baino gehiago, abeslariaren bizitza pribatuak markatu zuen<ref>[http://www.esctoday.com/multimedia/showVid.php?id=tT3hhG_xJv0 Sirusho - Erotas Ksafnikos (Tashir Armenian Awards 2009)] ''ESCToday''</ref>.
 
Sirusho bera protagonista bihurtu zen gatazka politiko batek berriz eraman zuen abeslaria lehen planora [[eurovision Abesti Lehiaketa|2009ko Eurovisionen]]. Moskun ospatu zen txapelketan, agerraldi bakoitzaren osteko tartean, bideo txiki bat agertzen zen herrialde bakoitzaren monumentu ezagunenekin. Errusiar errealizadoreek armeniar herriaren bideoan [[Stepanakert]]eko [[Gu geure mendiak gara]] monumentua sartu zuten, eta eraikuntza hau armeniar herriaren ikur garrantzitsua den arren, [[Karabakh Garaia|Karabakh Garaia]] lurraldean dago, ''[[De iure|de jure]]'' [[Azerbaijan|Azerbaijango Errepublikan]] dagoen lurraldea. Hala, Azerbaijanek eginiko kexuen ondoren, errealizadoreek irudia bideotik kendu zuten. Dena den, urte hartan Sirusho Armeniako botoen bozeramaile aukeratu zuten, eta botoak emateko unea iritsi zenean, armeniar abeslariak eraikinaren irudia erakutsi zuen behin eta berriz karpeta baten atzealdean. Ekintza horrek tentsio etniko ugari ekarri zituen<ref name=Bibliografia1>< /ref><ref>[http://frontlineclub.com/blogs/onnikkrikorian/2009/05/festering-wounds-overshadow-eurovision-in-the-south-caucasus.html Ethnic rivalry wins over kitsch in the Caucasus] Frontlineclub. 2009.05.16</ref>.
 
2009. urteko ekainaren 6an, Sirusho Levon Kotxarianekin ezkondu zen, Armeniako bigarren presidentearen, [[Robert Kotxarian]]en, semearekin<ref>[http://www.reporter.am/go/article/2009-06-12-in-a-fairytale-wedding-a-talented-pop-singer-marries-a-president-s-son "In a fairytale wedding, a talented pop singer marries a president’s son" Reporter] 2014.05.16</ref>.
Hurrengo urtean, 2011n, Sirushok single berri bat argitaratu zuen iTunesen, "I Like It" izenekoa, ingelesez. Abesti dantzagarri honek entzute handia izan zuen Ekialdeko Europan eta azaroaren 11n kaleratu zen musika bideoak, gainera, bi milioi ikus-entzule inguru izan ditu<ref>[http://www.youtube.com/watch?v=lxeclRZfYJU SIRUSHO NEW ! - I Like It (Official Music Video) HD 2011] YouTube. 2011.11.11</ref>.
 
Hala ere, 2012ko gabonetan -abenduaren 10an, zehazki- argitara eman zen Sirushoren gaur egun arteko arrakasta handiena: "[[Sirusho|PreGomesh]]" ("ՊռեԳոմեշ"; euskal grafiaz, "PreGomex"; euskaraz, "ArreBufalo"). Egun bat lehenago, abeslariak Facebookeko horman [[Komitas]] artistak XX. mendearen hasieran bildutako "Lorva gutanerg" armeniar folk abestiaren eragina zuen kanta bat grabatu zuela jakinarazi zuen. Sortutako jakinmina ondorengo esaldiak jarraitu zion<ref>[http://www.1in.am/arm/armenia_arts_142020.html|accessdate=28 Սիրուշոն ներկայացրեց "ՊռեԳոմեշ" երգի տեսահոլովակը] ''1in.am''. 2012.12.15</ref>: "Bizitzak inspirazio aukerak eskaintzen dizkigu ematen dugun urrats bakoitzeko, gutxi behar da hauek antzemateko."
 
Poparen eta armeniar folk musikaren arteko emaitza den abestiak arrakasta itzela izan du. Single dantzagarria armeniar herriaren aldeko aldarria da, eta bufalo animalia hain zuzen ere, etnia honen irudikapena da. Musika bideoak ere zabalkunde handia izan du eta nazioartean gehien ikusi den armenierazko bideoetako bat da; guztira, hiru milioi bisita baino gehiago izan du YouTuben. "PreGomesh" abestiak izan duen harrera onari esker, Sirusho Monte-Carlon ospatu zen 2014ko [[World Music Awards]]eko hiru sari jasotzeko izendatua izan zen: abesti onena, musika bideo onena eta emakumezko abeslari onena<ref name=Bibliografia3>< /ref>. Nazioarteko sariak eskuratu ez bazituen ere, Armeniar Abeslari Onenaren, Armeniar Abesti Onenaren eta Armeniar Musika Bideo Onenaren garaikurrak lortu zituen.
 
Azken urtean, "PreGomesh" ondoren, beste hiru single argitaratu ditu Sirushok. Bata, [[Sákis Rouvás]] greziar artistarekin kolaborazioan eginiko "See", Grezian, Turkian, Zipren eta Armenian entzuna izan dena, eta iaz kaleratutako "Antarber Ashkharh" ("Անտարբեր Աշխարհ") balada eta "Tariner", [[Harout Pamboukjian]] musikariarekin batera<ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber Ashkharh"] Wiwibloggs. 2014.05.16</ref>.
 
=== Gaur egun ===
Aurten, [[Armeniar genozidioa]]ren mendeurrenean, Sirushok, beste hainbat armeniar abeslarik bezala, sarraskiaren oroitzapena egin nahi izan du. Urteurrenaren egunean bertan, "Kga Mi Or" (armenieraz) edo "Where Were You" (ingelesez) abestia kaleratu zuen. Bideoak eta abestiak harrera oso ona izan dute herrialdean eta nazioartean, eta hainbat kritikarik aipatu dute abesti berrian "PreGromesh"-en estiloak arrakasta handiz biziraun duela<ref>[http://wiwibloggs.com/2015/05/08/sirusho-new-where-were-you/93119/ "Things are tense in Sirusho's new song ''Where Were You?''" Bloggs]. 2015.07.13</ref><ref>[http://eurofied.com/2015/04/25/sirusho-where-were-you/ "Sirusho releases “Where Were You / Կգա մի օր”"]. Eurofied. 2015.07.13</ref><ref>[http://www.armradio.am/en/2015/04/24/where-were-you-sirushos-new-song-dedicated-to-armenian-genocide/ "Where were you: Sirusho’s new song dedicated to Armenian Genocide"] Armradio. 2015.07.13</ref>.
 
== Diskografia ==
* 2007 - "Arjani E" (feat. Sofi Mkhejan)
* 2007 - "Mez Vochinch Chi Bajani"
* 2008 - "[[Sirusho|Qélé, Qélé]]"
|
* 2009 - "[[Sirusho|Erotas]]"
* 2009 - "Time to Pray" (feat. Boaz Mauda eta Jelena Tomasevic)
* 2010 - "Havatum Em"
* 2011 - "Oror" (feat. Siuzan Margarian)
* 2011 - "I Like It"
* 2012 - "[[Sirusho|PreGomesh]]"
* 2013 - "See" (feat. Sákis Rouvás)
* 2014 - "Antarber Ashkharh"
== Ikus, gainera ==
* [[eurovision Abesti Lehiaketa|2008ko Eurovision Abesti Txapelketa]]
* [[Sirusho|Qélé, Qélé]]
 
== Kanpo loturak ==
{{oinordekotza kutxa
| titulua = [[Fitxategi:EuroArmenia.svg|25px|center]][[Eurovision Abesti Lehiaketa|Armenia]] [[eurovision Abesti Lehiaketa|2008ko Eurovision Abesti Txapelketan]]
| epea = '''''[[Sirusho|Qélé, Qélé]] abestiarekin'''''
| aurrekoa = [[Hayko]] [[eurovision Abesti Lehiaketa|2007an]]<br/>''[[Anytime You Need]] abestiarekin''
| ondorengoa = [[Inga & Anush]] [[eurovision Abesti Lehiaketa|2009an]]<br/>''[[Jan Jan]] abestiarekin''
{{kutxa amaiera}}
 
{{bizialdia|1987ko||Sirusho}}
 
[[Kategoria:Armeniako musikariak]]
 
[[Kategoria:Armeniako musikariak]][[Kategoria:Armeniako musikagileak]][[Kategoria:Erevandarrak]]
[[Kategoria:Erevandarrak]]
{{bizialdia|1987ko||Sirusho}}