«Wilhelm Conrad Roentgen»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up, replaced: {{DEU}} → {{banderaikur|Alemania}} (2) using AWB
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (clean up, replaced: {{DEU}} → {{banderaikur|Alemania}} (2) using AWB)
| arloa = [[fisika]]
| jaiotza data = [[1845]]eko [[martxoaren 27]]a
| jaiotza hiria = {{DEUbanderaikur|Alemania}} Lennep/[[Remscheid]]
| jaiotza herrialdea = [[Prusia]], egungo [[Alemania]]
| heriotza data = [[1923]]ko [[otsailaren 10]]a
| heriotza hiria = {{DEUbanderaikur|Alemania}} [[Munich]]
| heriotza herrialdea = [[Alemania]]
| erakunde nagusia =
 
== Biografia eta lana ==
Wilhelm Conrad Röntgen [[1845]]eko [[martxoaren 27]]an jaio zen Lennep herrian ([[Prusia]]). Gurasoak Friederich Conrad Roentgen eta Charlotte Constance Frowein izan zituen. Aita ehule aberatsa zen eta familia [[Herbehereak|Herbeheretara]] joan zen bizitzera Wilhelmek 3 urte besterik ez zituenean, hangoa baitzen ama.
 
Bere lehen ikasketak Martinus Herman van Doorneko institutuan jaso zituen eta, ondoren, Utrechteko Eskola Teknikoan jarraitu zituen bere ikasketak, baina bidali egin zuten hemendik, berak uko egin bazuen ere, irakasleen karikaturak egin zituela-eta.
 
[[1872]]ko [[uztailaren 7]]an, Wilhelm Anna Roentgenekin ezkondu zen Apeldooren, Herbeherean. [[Zürich|Zurichen]] ezagutu zuten elkar, Roentgen Físikako irakasle zenean. 1869az geroztik bikotea konprometituta zegoen, baina arazoak izan zituzten ezkontza burutzeko. Anna Wilhelm baino 6 urte zaharragoa zen eta hori ez zegoen ondo ikusia. Gainera, Roentgenen aitak ez zuen Anna nahi, seme bakar hura aberatsago zen norbaitekin ezkontzea nahi baitzuen. Senar-emazteen lehen urteak ez ziren batere errazak izan, aitak zigortu egin baitzituen eta diru iturria moztu. Bikoteak ezin izan zuen seme-alabarik izan, baina ezbehar batek aldatu zuen hori. 1887an, Annaren anaia bakarra hil zen bere 6 urteko alaba Josephine Bertha Ludwig umezurtz utziz. Wilhelm eta Annak hiloba adoptatzea erabaki zuten.
 
[[1874]]an, Estrasburgoko Unibertsitatean hitzaldiak ematen hasi zen eta, [[1875]]ean, Hohenheimeko Nekazaritza Akademian (Wurtemberg) irakasle lanetan hasi zen. [[1876]]an, [[Estrasburgo]]ra itzuli zen Fisikako irakasle gisa eta hortik urte gutxira, [[1879]]an, Giesseneko Unibertsitateko Fisikako departamentuko buru izatea lortu zuen. [[1888]]an, Wurzburgoko Unibertsitateko buru bihurtu zen eta, ondoren, [[1900]]ean, fisika arloan beti ere, [[Bavaria]]ko gobernuak horrela eskatuta, Municheko Unibertsitateko buru egin zuten.
[[1895]]eko [[azaroaren 8]]an, erradiazio elektromagnetikoa eragin zuen, gaur egun [[X izpi]]ak izenarekin ezagutzen dugun luzeran. Ondorengo urteetan, Röntgen ''izpi berriei'' buruzko ikerketak argitaratzen joan zen eta ingelesez, frantsesez, italieraz eta errusieraz irakur zitezkeen. Izpi katodikoekin ari zen lanean eta [[X izpi]]en aurkikuntzak [[1901]]ean Fisikako [[Nobel Sariak|Nobel Saria]] lortzera eraman zuen. Sariak ekarri zion dirua unibertsitateari eman zion eta, gerora Pierre Curiek egingo zuen bezala, arrazoi etikoak zirela-eta, ez zuen bere aurkikuntza patentatzerik nahi izan. Era berean, ez zuen izpi haiei bere izena jartzerik nahi, baina [[Alemania]]n, ''Röntgenstrahlen'' deritze, Röntgen izpiak.
 
Wurzburgoko unibertsitateak Doktore egin zuen Medikuntzan.
 
[[1928]]an, [[Erradiazio elektromagnetiko|erradiazioa]] neurtzeko unitateari bere izena jarri zitzaion.
 
[[1919]]an hiz zitzaion emaztea eta Wilhelm [[Munich]]en hil zen [[1923]]ko [[otsailaren 10]]ean, 77 urte zituenean.
 
== Bitxikeriak ==
[[X izpi]]ei buruzko esamesak bukaezinak ziren eta barra-barra ari zen jendea hartaz. Ezjakin askok debekatzeko arrazoiak aurkitu zituzten -emakumeak bilutsik ikusten omen ziren haiekin- eta espabilatu ugarik ezjakintasunaz baliatu zen negozioa egiteko: [[X izpi]]en aurkako barruko arropa salgai zegoen. Legeek ere inozokerian erori behar izan zuten eta [[New Jersey]]ko antzokietan [[X izpi]]ak instalatzeko debekua ezarri zen, antzeslarien intimitatea babestu behar zela-eta.
 
[[Thomas Alva Edison|Thomas Edison]] asmatzaile eta industrialari amerikarrak izan zuen aurkikuntzaren berri eta Roentgenekin harremanetan jarri zen, patentea erosi nahi ziola-eta, baina honen ezetza jaso zuen. Hala ere, Edisonek zerbait prestatu zuen 1896ko [[New York]]eko Erakusketa Elektrikorako: txanpon batzuen truke, eskua [[X izpi]]ak proiektatzen zituen makina batean sar zitekeen eta hezurrak agertzen ziren pantaila batean. Aste batzuen ondoren, zaintzaileak erredura larriak zituen eskuan eta infekzioak hil zuen. Erradiazioaren lehen biktima izango zen.
 
== Ikus, gainera ==
 
{{DEFAULTSORT:Rontgen, Wilhelm Conrad}}
 
[[Kategoria:Alemaniako fisikariak]]
[[Kategoria:Diagnosi medikoak]]