Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
barne lotura zuzenketa: Grigori Zinoviev
[[Fitxategi:1918 Lev Kamenev.jpg|thumb|Kamenev]]
(Jaiotza-izena: Rosenfeld) [[Politikari]] sobietarra ([[Mosku]], 1883 - Mosku, 1936). 1901ean [[Alderdi Sozialdemokrata]]ko ezkerreko taldeetan sartu zen. Askotan hartu zuten preso. Genevan [[Vladimir Lenin|Lenin]] eta [[Grigori Zinoviev|Zinoviev]]ekin elkarturik, 1913an San Petersburgora itzuli zenean, ''Pravda'' egunkariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Atxilotu, eta 1917an [[Iraultza]] gailendu zen arte ez zuten aske utzi. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]] Alderdi Komunistan eta Gobernuan hainbat kargu izan zituen. Lenin hil zenean, Kamenev Zinovievekin elkartu zen [[Iosif Stalin|Stalinen]] aurka. Stalinek karguetatik kendu zuen, Alderdi Komunistatik kanpora egotzi, auzitara eraman eta lehenik bost urteko kartzela-zigorra emanarazi zion; gero [[traizio]]z salaturik berriro epaitu, hiltzera kondenatu eta hilarazi zuen.
 
Gartzelan tratu txarrak, mehatxuak eta ziuraski [[tortura]]k jazo eta gero, bere erruduntasuna aldarrikatu zuen epaitu zuten prozesuan. Bera, beste milaka errusiar komunisten antzera, [[Purga Handia]] deitzen zaion errepresioaren biktima ezagun bat izan zen. Ez da ahaztu behar Leninekin hainbat alditan egona zela, buruzagi garrantzitsua zela eta Leninen hilkutza besteak beste, berak eraman zuela.