«Alonso Salazar»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up, replaced: {{EH-BI}} Bizkaia → {{bandera|Bizkaia}} using AWB
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (clean up, replaced: {{EH-BI}} Bizkaia → {{bandera|Bizkaia}} using AWB)
| jaiotza data = [[XV. mendea]]
| jaiotza hiria = ?, [[Enkarterri]]?
| jaiotza herrialdea = {{EH-BIbandera|Bizkaia}} [[Bizkaia]]
| heriotza data = [[1526]]ko [[irailaren 15]]a
| heriotza hiria = ?
 
== Biografia ==
Bere bizitzaz ez da datu askorik ezagutzen. [[Enkarterri]]n jaio zela uste da, zehaztasun handiagorik gabe. Salazar abizena eskualdean familia inportanteenetako batek daramana dela gehitu daiteke<ref>Ikus, adibidez [[Lope Gartzia Salazar]] artikulua.</ref>; familia honen eskuetan zeuden bai [[Portugalete]]ko dorretxe bat bai [[Muskiz]]go [[Muñatoizko San Martin gaztelua|Muñatoiz]] baina ez dago Alonso de Salazarrek familia honekin zein lotura izan zezakeen esaterik. [[XV. mendea]]n itsasoak erakarri eta famatu bihurtu zituen euskaldun horietakoa da, bere ospeak denbora laburra iraun bazuen ere.
 
[[Fernando Magallanes|Magalhães]] eta [[Juan Sebastian Elkano|Elkanoren]] espedizioan esku hartu omen zuen, nahiz eta ez agertu getariarrarekin heldu ziren 18 gizonen artean<ref>[http://www.armada15001900.net/tripulantesmagallanes.htm Espedizioaren kide askoren zerrenda bat], non '''Salazar''' ageri den.</ref> eta ez dagoen informazio gehigarririk.
Bere karreraren ekintzarik aipagarriena [[García Jofre de Loaísa]] buru zuen espedizioarekin suertatu zen. [[1525]]eko [[uztailaren 24]]an zazpi itsasontzi eta 450 bat lagun [[Coruña|A Coruñatik]] abiatu ziren; [[Juan Sebastian Elkano]] eta [[Andres Urdaneta]]<ref>[[Andres Urdaneta|Urdaneta]] izan zen bere idazkiekin espedizioaren berririk gehien eman zuena.</ref> oso gazte bat ere kideak izan zituen. [[Fernando Magallanes|Fernão de Magalhães]] eta Elkanorenak munduari estreinakoz bira eman eta gero antolatutakoa izan zen. ''San Lesmes'' itsasontziko diruzain izendatu zuten.
 
Espedizioa arazoz betetakoa izan zen<ref> [[Juan José Altzugarai Agirre]]: ''Vascos universales del siglo XVI'', Ediciones Encuentro, [[Madril]], [[1988]].</ref>; itsasoa eta haizearen indarrak ontziei eragindako arazoei eskifaiaren barne gatazkak gehitu behar izan zitzaizkien. [[Afrika]]tik [[Brasil]]era eta hortik hegoalderantz jo zuten. [[Patagonia]]ko kostaldera [[1526]]ko urtarrilean heldu ziren; [[Magallaes itsasartea|Magallanes itsasartea]] pasa eta [[Ozeano Barea|Pazifikora]] heldu zirenerako lau ontzi besterik ez ziren geratzen eta laurak besteekiko galdu eta bide guztiz desberdinak hartu zituzten.
 
=== Ozeano Barean ===
 
{{DEFAULTSORT:Salazar, Alonso}}
 
[[Kategoria:Marshall Uharteak|S]]
[[Kategoria:Euskaldunak Ozeanian|S]]