Hilobi Santuaren eliza (Torres del Río): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{EH-NA|1}} → {{bandera|Nafarroa}} using AWB
3. lerroa:
| irudia = Santo sepulcro in torres del rio.jpg
| irudi-oina =
| herria = {{EH-NAbandera|1Nafarroa}}, [[Torres del Río]]
| herrialdea = EH
| dn = 42
16. lerroa:
'''Hilobi Santuaren eliza''' ([[gaztelania]]z ''Iglesia del Santo Sepulcro'') [[XII. mendea]]n<ref>[http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/relacionado/3163/ Hilobi Santuaren eliza] turismo.navarra.es webgunean</ref> eraikitako eliza [[arkitektura erromaniko|erromanikoa]] da, [[Torres del Río]] nafar udalerrian. [[Donejakue bidea|Done Jakue Bidearen]] ertzean koaktua, eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edota [[Tenpluko ordena|Tenpluko Ordenaren]] eliza zela uste izan den.
 
Oinplano [[oktogono|oktogonala]] du, eta [[kupula]] eta [[linterna]] oktogonalak ere baditu. Arkitektoa, eta berarekin lan egin zuten eskultoreak, bezero kristauen zerbitzuan aritu ziren [[mudejar]]rak ziren. Eraikinaren diseinuan, [[Kordoba]]ko artearen eragina ikusten da, baina [[zistertar]]ren xehetasunak ere somatzen dira. Tenplarioen eliza izan zela aipatu izan da, batez ere oinplano oktogonal bitxiarengatik, baina ez dago hipotesi hori baieztatzen duen beste daturik. Badakigu, ordea, [[1100]]an eliza eta bertan zegoen monasterioa [[Iratxeko monasterioa|Iratxeko monasterio]] benediktotarrari eman zitzaizkiola, nahiz eta, seguru aski, une horretan aipatzen den eliza ez izan oraingo bera, baizik eta bere aitzindaria. Agiriek erakusten dute, bestalde, eliza hau [[XIII. mendea|XIII. mende]] hasierarako Hilobi Santuaren Ordenako fraideena zela.
 
1932an [[monumentu historiko-artistiko]] sailkatu zuten.
25. lerroa:
Altxaeran erdiko oktogonoa ikus daiteke, baita [[abside]]a eta goiko linterna, bere eskailerekin.
 
Fatxada nagusia hegoaldean dago, eta oso sinplea da. [[Erdi puntuko arku]]a du, ginbela begetalak dituzten bi zutaberen gainean. [[Tinpano (arkitektura)|Tinpanoak]] apaindura urria du eta [[pilastra|pilastren]] gainean doa.
 
Oktogonoaren alde ezberdinak bereiztuz zutabe luzeak daude, eta, gainera, hiru gorputzena banatzen dira, moldura batzuekin bereizturik. Bigarren gorputzean oso irekiak diren [[arku (arkitektura)#Bi zentrotako arkuak|arku zorrotzak]] daude, hormaren bultzadak lurrera eramateko. Gorputz honetan ere ikus daitezke oso apaindurik dauden leihoak, arku lodiekin, [[atezango]] finak eta apaindura begetalez hornitutako ginbela handiekin. Hirugarren gorputzean erdi puntuko zortzi leiho irekitzen dira. Atezangoetan zutabeak dituzte, apaindura begetalezko ginbelekin, eta arku abozelatuak. [[Intrados]]ean leiho bakoitzak badu beste arku bat barruan, ertz biziko pilastra batzuen gainean. Horrela, leiho estuak suertatzen dira, argiztapen gutxi ematen dutenak.
48. lerroa:
=== Kristo gurutziltzatua ===
 
Elizaren presbiterioan, errege-koroa daraman [[Kristo]] gurutziltzatu bat dago. Lau iltze daraman arren (ohikoena hiru izaten da), errealismoa adierazten du irudiak, eta ondorioz [[XIII. mendea|XIII. mende]] hasierakoa dela esan ohi da. Tamaina ertaina du (98 &nbsp;cm) eta kalitate handikoa da.
 
== Erreferentziak ==