«San Zernin eliza»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up, replaced: {{EH-NG}} → {{banderaikur|Nafarroa}} using AWB
t (clean up, replaced: {{EH-NG}} → {{banderaikur|Nafarroa}} using AWB)
{{Euskal Herriko gaztelu infotaula
| izena = San Zernin eliza</br />San Saturnino eliza
| irudia = San Zernin eliza.JPG
| irudi-oina = San Zernin eliza.
| herria = {{EH-NGbanderaikur|Nafarroa}} [[Iruñea]], [[Nafarroa Garaia]]
| herrialdea = [[Euskal Herria]]
| lekua = Iruñea erdigunea
}}
 
'''San Zernin eliza''' (bertako [[frantziar]] biztanleek erabiltzen zuten izena) edo '''San Saturnino eliza''' [[Nafarroa]]ko ([[Euskal Herria]]) [[Iruñea]] hiriburuko [[Alde Zaharra (Iruñea)|Alde Zaharraren]] erdialdean dagoen eliza [[katolizismo|katoliko]] bat da.
 
Izena [[San Zernin Tolosakoa]]ren omenez darama.
[[Erdi Aroa]]n bi funtzio bete zituen: erlijiosoa eta defentsakoa. Garai hartan Iruñea hiru burgu independentetan banaturik zegoen, eta eliza hau gehienbat frantziarren bizilekua zen [[Iruñeko burguak|San Zernin burguaren]] parrokia zen. Burgu haiek euren artean borrokan aritu ohi ziren etengabe, eta horregatik elizaren dorreen goialdeak defentsa almenez beteak zeuden; [[XVIII. mendea|XVIII. mende]] arte mantendu ziren almena haiek.
 
Elizako dorreez gain, ataria ere nabarmentzekoa da; Done Jakueren eta San Saturninoren tailu ederraz apaindurik dago. Barnealdean, seizatikatutako ganga bat duen nabe [[arkitektura gotikoa|gotiko]] bakar eta oso zabal bat du, bai eta kontrahormen arteko kaperak eta koru jaso bat, eta gehitutako kapera [[barrokoa|barroko]] handi bat ere, eta azken horretan [[XVII. mendea|XVII. mende]] arte klaustro bat izan zen. Kapera hori Bideko Ama Birjinaren omenezkoa da —Iruñeko Andre Maria baita—, eta [[barrokoa|barroko]] erakoa da.
 
San Zernin elizako kanpaiak joz iragartzen dute [[Iruñeko Sanferminak|Sanfermin jaien]] hasiera.
 
== Erreferentziak ==
* [http://www.pamplona.es/verPagina.asp?idPag=139&idioma=2 San Zernin elizari buruzko argibidea Iruñeko Udal webgunean] {{eu}}
* [http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=3009 San Saturnino edo San Zernin elizaren argibidea Nafarroako Turismo webgunean] {{eu}}
 
 
[[Kategoria:Iruñeko elizak]]