Ainhoa Garmendia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t clean up, replaced: {{EH-GI|1}} → {{bandera|Gipuzkoa}} using AWB
5. lerroa:
| ezizena =
| jaiotza data = {{data|1974|10|26|adina}}
| jaiotza hiria = {{EH}} [[Legorreta]], [[Goierri]]</br />{{EH-GIbandera|1Gipuzkoa}}
| jaiotza herrialdea = [[Euskal Herria]]
| heriotza data =
18. lerroa:
'''Ainhoa Garmendia''' ([[1974]]ko [[urriaren 26]]a, [[Legorreta]], [[Gipuzkoa]]) [[euskaldun|euskal]] soprano eta [[opera]] abeslari bat da.
 
Kantuaren munduan sartu aurretik, akordeoi- eta piano-ikasketak egin zituen Donostiako Musika-Kontserbatorioan. [[Donostiako Orfeoia|Donostiako Orfeoiaren]]ren partaide izan eta gero, [[Madril|Madrilera]]era joan zen, eta hango Goi-Mailako Kantu-Eskolan Manuel Cid irakaslearekin hobetu zituen kantu-ikasketak. 1977an, Elena Lazarska-rekin eskolak hartu zituen [[Viena|Vienako]]ko Musikako eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean.
 
''Don Pasquale''ren Norina pertsonaia jokatuz debuta egin zuen 1995 urtean, eta, 1999. urteaz geroztik, bi urte eman zituen [[Marseilla|Marseillako]]ko Centre National d’Artistes Lyriques Opera-Eskolan bere errepertorioa prestatzen.
 
2001 urtean, [[Leipzig|Leipzigeko]]eko Operak kontratatu zuen, eta, besteak beste, honako pertsonaia hauek jokatu zituen: Sussana (''Figaroren ezteiak''), Marzelline (''Fidelio''), Änchen (''Frankotiratzailea''), Lisa (''Lo-ibiltaria'') eta Musetta ( ''La Bohème''). Bi urte beranduago, Marseillako Operan debuta egin zuen ''Il turco in Italia''ko Zaide papera antzeztuz.
 
2004 eta 2005 urteetan, beste hiru ekoizpenetan parte hartu zuen (''Txirula magikoa'', ''Fidelio'' eta ''Temistokle''), eta, [[Lausana|Lausanan]]n (Suiza) eta [[Tolosa Okzitania|Tolosan]] (Frantzia), Micaëla (''Carmen'') eta Aspasia (''Temistokle'') antzeztu zituen.
 
2005-2006 aldian, Ivan Fischeren gidaritzapean, Glyndebourneko Jaialdian eta [[Royal Albert Hall|Royal Albert Hallen]]en debuta egin zuen Despina papera (''Così fan tutte'') jokatuz. Halaber, Marzelline (''Fidelio)'' eta Lisa (''Lo-ibiltaria'') paperak antzeztu zituen hurrenez hurren Marseillako Operan eta Berlineko Operan.
 
Leipzigeko Operan zortzi urte egin ondoren, 2009. urteaz geroztik, bere kasa dabil operaren zirkuituan.