«Maria Kristina zubia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up, replaced: {{EH-GI|1}} → {{bandera|Gipuzkoa}} using AWB
t (clean up, replaced: {{EH-GI|1}} → {{bandera|Gipuzkoa}} using AWB)
| helbidea = [[Erdialdea (Donostia)|Erdialdeko]], [[Gernikako Arbolaren pasealekua (Donostia)|Gernikako Arbolaren pasealekua]] eta [[Frantziako etorbidea]] elkarlotzen ditu
| herrialdea = EH
| lurraldea = {{EH-GIbandera|1Gipuzkoa}}
| lekua = Donostia erdigunea
| dn = 43
| se = 41.75
| kokapena = kokapenmapa
| garaia = [[1893]]an aldi baterako zeharbidea</br />[[1905]]ko [[urtarrilaren 20]]an behin-behineko zubia
| webgunea =
}}
[[1893]]an leku honetan aldi batetarako [[zur|egurrezko]] pasabide bat eraiki zen, honen bidez [[Erdialdea (Donostia)|Erdialdea]], [[Iparraldeko geltokia (Donostia)|Iparraldeko geltokia]], zezen plaza eta antzinako belodromoa ([[Atotxako futbol zelaia]]) elkarlotzen zirelarik. Zubiaren diseinua [[Antonio Palacios Ramilo]] arkitektoarena izan zen.
 
[[1905]]eko [[urtarrilaren 19]]an, zubiaren inaugurazio eguna bezperan, egurrezko pasabidearen zeharkako zirkulazio etenarazi zen, geroago pasabidea erausteko asmoz. Azkenik, [[urtarrilaren 20]]an, San Sebastian egunez, zubia behin betiko inauguratu zen. Inaguzario gonbitean garai hartako hizkera erabiliz honako hau adierazi zen:
 
{{aipu|"Urtarrilaren 20ean, arratsaldeko 3etan, Maria Kristina zubiaren inaugurazioko ekitaldi seriora eta ondoren Udaletxean burutuko den te dastaketara... berorri gonbidatzeko ohorea dut. Udal Txit Goreneko alkatea. Lebita edo uniforme."}}
 
Aurrezki Kutxak interesik gabeko ehun urtetarako kredituaz zubiaren eraikitze lanak ordaindu zituen. [[José Eugenio Ribera|Ribera]] eta [[Julio Martínez Zapata|Zapata]] jaunak proiektuaren gauzatzaileak izan ziren, aurrez, proiektuaren egileak Marcelo Sarasola udal ingeniaria eta Jose Goiko udal arkitektoa izan zirelarik.
 
=== Eraikina ===
 
=== Ekitaldia ===
Zubiaren inagurazioa ospakizun handi batentzako aitzakia izan zen. Arratsaldeko hiruetan ''La Unión'' musika bandaren emankizuna hasi zen. Ondoren infanteriako bi musika bandek jo zuten. Jarraian Udal Musika Banda, udalbatza eta kazetariak Arraindegia kaletik abiatu eta zubira etorri ziren, guztien buru eta [[Maria Kristina Austriakoa]] erreginaren ordezkari gisa Jose Elosegi alkatea zihoan. Euren ibilbide guztiko balkoian abagune hartarako espreski apainduak izan zirelarik. Eguraldi txarra egin ezkereoko kasuan, ibilbide hura [[tranbia]] zerbitzu berezi batean burutzea aurreikusia ere izan zen.
 
[[Fitxategi:Puente-Maria Cristina-Recibimiento-Real.png|thumb|left|300px|Maria Kristina zubia [[1905]]eko [[urtarrilaren 20]]an.]]
 
Inguruko kaleetan jendetza handia zegoen eta elizetako kanpai jotzeak elizgionen etorrera iragarri zuen.
 
Gero, [[Donostiako Orfeoia]] eta 110 haurrez osatutako [[Francisco Escudero Kontserbatorioa|Donostiako Udal Musika Akademiako]] abesbatzak [[Jose Juan Satesteban]] maisuak gertakari ekitaldi honetarako espreski konposatutako ereserkia bat jo abestu zuten.
 
Arratsaldeko sei eta erdietan ia auzotar gehienak programatuak zeuden su artifizalak eta suzko zezena ikusteko asmoz Iparraldeko geltoki ingurura bertaratu ziren. Aurretik Udalak sokamuturra ospatzeko debekuaren aurka donostiarrek protesta gisa hiru urtez hiriko jairik ospatu gabe egon ziren, Udalaren arabera sokamuturra "hiri handi batentzat baino herri txiki bateko egokiagoa" omen zen ospakizuna baitzen. Ondorioz, [[1902]]ko [[urtarrilaren 14]]an jende gazteak haserre bizian farola, dendetako erakuslehio, egoitza ofizial eta egunkarietako egoitzei harrika egin zien.
 
Halere, zubiaren inaugurazio egunean halako iskanbilak gertatu ez zitezen poliziak aurrez neurriak hartu zituen. Suzko zezenaren alboan hamar makildun gauzain zihoazen, eta haietatik metro gutxira beste horrenbesteko gauzain kopurua. Guzti honek auzotarren protesta zaratatsua piztu zuen. Modu honetara inaugurazio eguna amaitu zen.
 
[[1984]]an zubia erabat berreraikia izan zen [[1985]]eko [[urtarrilaren 20]]an, San Sebastian egunez, berreinauguratu zelarik, ekitaldi hartako buru [[Carlos Garaikoetxea Urriza|Carlos Garaikoetxea]] [[Lehendakari|lehendakarialehendakari]]a izan zen.
 
== Iruditegia ==