Bizente Sarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t clean up, replaced: {{US-CA}} → {{Banderaikur|Kalifornia}} using AWB
8. lerroa:
| jaiotza data = [[1767]]ko [[urriaren 27]]a
| jaiotza hiria = [[Etxebarri]]
| jaiotza herrialdea = {{EH-BIbandera|Bizkaia}} [[Bizkaia]]
| heriotza data = [[1835]]eko [[maiatzaren 24]]a
| heriotza hiria = [[Nuestra Señora de la Soledad misioa]]
| heriotza herrialdea = {{US-CABandera|Kalifornia}} [[Kalifornia]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]<ref>Egun [[Kalifornia]] [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] dago baina etxebarritarra joan zen garaian [[Espainia]]ren menpean zegoen, ''Nueva España'' [[erregeorderri]]an; hil zenean, ordea, independentzia eskuratua zuen [[Mexiko]]ren barruan.</ref>
}}
'''Bizente Frantzisko Sarria Lezama''' ([[Etxebarri]], [[Bizkaia]] [[1767]]ko [[urriaren 27]] - [[Kalifornia]] [[1835]]eko [[maiatzaren 24]]) euskal [[frantziskotar]] eta sermolaria izan zen. [[Medikuntza]]ren arloan ere ekarpenak egin zituen eta [[Kalifornia]]ko historian leku nabaria du.
18. lerroa:
[[Etxebarri]]n ([[Bizkaia]]) jaio eta herri honetako [[Doneztebe eliza (Etxebarri)|Doneztebe elizan]]<ref>Orduko eliza, izen berekoa izanik ere, ez zen oraingo bera eta beste kokapen batean zegoen.</ref> bataiatua, ama Maria Antonia herri berekoa zuen eta aita Tomas [[Larrabetzu]]koa<ref>''Bizente Sarria (1767-1835) Sermoitegia'' liburuko 11.or.</ref>.
 
[[1792]]an [[Frantziskotar]]ren ordeneko [[fraide]] egin zen. [[Bilbo]]ko San Frantziskoko komentuan sekularren [[Filosofia]] eta erlijiosoen [[Teologia]] irakasle aritu zen [[1794]] eta [[1797]] artean; hor [[Pedro Astarloa]]rekin batera aritu zen.
 
[[1797]] eta [[1800]] artean [[Arantzazuko santutegia|Arantzazun]] Filosofia irakatsi zuen<ref>Op.cit., 16.or.</ref>.
28. lerroa:
* [[1812]]an misioen "komisario prefektu" izendatu zuten eta [[1824]]an Kaliforniako misio guztietako burua bihurtu zen eta postu horretan [[1825]] arte egon zen; garrantzi handiko kargua zen. Denbora politikoki nahastuak ziren, bai Mexikoren independentzia aldeko borrokagatik bai kaliforniar populazioak misiolariak gero eta txarrago ikusten zituelako. Urte horietan bi euskaldunen arteko ika-mikak bizi izan zituen [[Kalifornia]]k: '''Sarria''' misioetako burua jarrera kontserbadorearen defendatzailea izan zen eta [[Pablo Vicente Sola]] [[arrasate]]ar jatorriko gobernadorea liberalena<ref>''Bizente Sarria (1767-1835) Sermoitegia'' liburuko 16-17 or.</ref>.
 
Azken egoera honek bultzatu zuen bururik gabe geratu zen Nuestra Señora de la Soledad<ref>Bertakoek ''Chuttusqelis'' deitzen zuten lekua.</ref> [[Salinas harana|Salinas haraneko]] misioaren lidertza hartzen, inork ez baitzuen ardura hori hartu nahi; Soledad euskaldun misiolarien erreferenteetakoa zen: [[Fermin Lasuen|Fermín Lasuen]] [[gasteiz]]tarrak sortu zuen [[1791]]n eta bertan lurperatu zuten [[1814]]an [[José Joaquín Arrillaga]] gipuzkoarra, orduko Kaliforniako gobernadorea zena<ref>[http://www.athanasius.com/camission/soledad.htm Misioaren historia] ''Athanasius'' webgune kristauan; '''Sarriaren''' portaera "eredugarri" agertzen da, beste batzuenekin kontrajarria.</ref>. Bakarrik egonik ere bere lanarekin segitu zuen; [[1835]]eko maiatzean hilik aurkitu zuten [[aldare]]aren ondoan, gorpua oso argal eta narriatua. Bertako bere azken jarraitzaileek hartu zuten eta San Antonio de Padua<ref>''Telhaya'' bertakoentzat.</ref> misiora eraman zuen; hortxe lurperatu zuten.
 
[[Fitxategi:MissionSoledad-1.jpg|thumb|left|300px|Nuestra Señora de la Soledad misioa, non Sarria hil zen, 2005ean.]]
== Idazlanak ==
Sermoiak dira '''Sarriak''' gehien idatzi zituena; [[Euskal Herria|Euskal Herritik]] Ameriketara eramandakoak dira, gehienak [[1796]] eta [[1802]] artean idatzitakoak<ref>Salbuespenik bitxiena lekua eta datagatik [[1828]]an [[San Antonio de Padua misioa]]n idatzitakoa da.</ref> eta orain dela urte gutxi azaleratutakoak. [[Jon Bilbao]] ikertzaile ezagunak ohartuta, [[Xabier Altzibar]] [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUko]] irakasleak eman zuen egile honen lehen berria eta [[1993]]an ''Frantzisko Abrisketari omenaldia'' liburuan etxebarritarrari buruzko artikulua argitaratu zuen. [[Labayru ikastegia|Labayru]] Ikastegiak izkribuen kopia bat eskatu zion [[Kalifornia]]ko [[Berkeleyko unibertsitatea|Berkeleyko]] Bancroft Liburutegiari eta testuak aztertzen hasi ziren. Horren emaitza da [[2009]]an argitaratutako liburua. Aipatu unibertsitatean daude izkribu guztiak, [[Sacramento]]ko California State Universityn dagoen bat izan ezik.
 
[[Sermoi]]ak 39 dira; euskaraz 33 ([[bizkaiera]]z 32, [[gipuzkera]]z 1) eta [[gaztelania]]z 6. Bakan batzuetan baino ez da adierazten predikazio-lekua: Etxebarri, [[Mungia]], [[Otxandio]], [[Fika]]. '''Sarriaren''' obra interesekoa da garai eta leku horretako euskara idatzia ezagutzeko. [[Nerbioi ibarra|Nerbioi ibarreko]] euskararen testigantza garrantzitsua da eta [[bizkaiera]]ren tradizio klasikoan koka daiteke, [[Joan Antonio Mogel|Mogel]], [[Pedro Antonio Añibarro|Añibarro]] eta abarrekin batera.
 
[[Medikuntza]]ren alorrean ere idatzi zuen; [[1830]]ean [[zesarea|zesartar]] ebakia erditzeko metodoaz idazkia egin zuen<ref>[http://www.oac.cdlib.org/data/13030/ns/tf4m3nbOns/files/tf4m3nb=ns.pdf San Antonio de Padua misioko dokumentazioa] ''Online Archive of California'' webgunean.</ref>. Medikuntzan Kalifornian bizi izan den batek egindako lehen ekarpen dokumentatutzat jotzen da.
 
== Etxebarrin gogoan ==
'''Sarriaren''' jaioterriko udalak bere sermoiak biltzen dituen liburuaren argitalpenean esku hartu zuen. Liburu hori herriaren 5. mendeurrenaren ospakizunaren barruan kokatu zen<ref>[http://www.etxebarri.net/site/SeccionesInternas.asp?IDSeccion=179 Sarriaren liburuaren aurkezpena Etxebarriko 500. urteurrena ospatzeko ekimenen barruan.]</ref>.
 
Beste aldetik, [[Etxebarri]]n ikastola bat eraikitzeko proposamena luzatu duen elkarteak "Bizente Sarria" izena aukeratu du; proposamenak eztabaida sortu du herrian, herrian irakaskuntza eskaintza hori eman behar dela defendatzen dutenen<ref>[http://www.etxebarrikoikastola.net/ Proiektuaren webgunea.]</ref> eta horren premiarik ez dagoela<ref>[http://www.gara.net/paperezkoa/20080206/61416/es/El-alcalde-Etxebarri-rechaza-ceder-suelo-municipal-para-una-ikastola Alkatearen argumentuak].</ref> (proposamena onartu ez duen udala barne) uste dutenen artean.
58. lerroa:
 
{{DEFAULTSORT:Sarria, Bizente}}
 
[[Kategoria:Etxebarritarrak|S]]
[[Kategoria:Frantziskotarrak|S]]