Esperanto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Bot: Parsoid bug phab:T107675
No edit summary
2. lerroa:
| izena = Esperanto
| estatuak = Mundu Osoan
| hiztunak = 100.000 eta 2 milioi artean (Gehienakgehienak bigarren hizkuntzatzat) eta jaiotzezko 200-2.000 hiztun inguru
| iso1 = eo
| iso2 = epo
17. lerroa:
'''Esperantoa''' munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo [[hizkuntza eraikia]] da.
 
[[L. L. Zamenhof|Ludwi Lejzer Zamenhof]] mediku okulista poloniarrak [[1887]]an '''“Lingvo Internacia”''' (Nazioarteko Hizkuntza) izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena '''"Doktoro Esperanto"''' (Doktore Itxaropentsua) hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen.
 
Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zeunzuen tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen eta, horrela, herri guztien arteko elkar ulertzea ekarrita, horrexen ondorioz, bakea ere bai.
 
Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultur trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak eta horien artean, 2.000 inguru jaiotzatiko hiztunak direnak.
53. lerroa:
* [[1975]]: [[Iran]]-en modu azkar eta bitxian zabaldu zen.
* [[1987]]: 100. urteurrena ospatu zuten 6.000 esperantozalek Varsovian.
* 1990: Aitor Arana idazle legazpiarrak ''Esperantoa ikasgai'' argitaratu zuen.
* [[1991]]: lehen biltzar panafrikarra [[Togo]]n.
* [[1999]]: [[William Auld]] esperantozko poeta izendatu zuten Literatur Nobel Sarirako. Urte berean, ''Memoraĵoj de Eŭska Bovino'' argitaratu zuten, [[Bernardo Atxaga]]ren ''Behi euskaldun baten memoriak'' liburuaren itzulpena.
* [[2001]]: ''Vikipedio'' egitasmoa abiatu zen Interneten. Urte berean, ''La Baptofilino'' karrikaratu zuten, [[Jon Mirande]]ren ''Haur Besoetakoa'' lanaren itzulpena.
* 2016: Aitor Aranaren ''Euskara-Esperantoa-Euskara'' hiztegia kaleratu zen.
 
== Hizkuntza ==