Euskalerria irratia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
Irati Lakasta es muy borde tiene las orejas muy pequeñas y no me dice la puta hora del reloj
 
{{Argitzeko|Iruñerriko euskal irrati kateari|Euskal Herria (argipena)}}
'''E'''
'''Euskalerria irratia''' [[Nafarroa]]ko irratia da, [[euskara]]z emititzen duena, (FM 91.4). [[Iruñea|Iruñetik]] eta batez ere [[Iruñerria|Iruñerrirako]] lan egiten du.
 
[[Iruñeko Komunikabideak]] enpresak sortu zuen, eta badu [[Euskalerria Irratia Elkartea]] deritzan bazkide sare bat laguntzaile.
[[1988]]ko [[azaroaren 7]]an egin zituen lehendabiziko emankizunak. Zuzendaria Mikel Bujanda izan da hasieratik, eta gaur egun 12 pertsonak osatzen dute lantaldea, haien artean [[Reyes Ilintxeta]], Juan Kruz Lakasta, Hiart Leitza eta Pello Argiñarena. Bestalde, kolaboratzaile sareak ere laguntzen du herri eta auzoetako berri ematen eta gaiak aurkezten.
 
Nahiz eta sarritan eskatu duen, esleipenak eskaini izan diren guztietan, [[Nafarroako Gobernua]]k ez dio inoiz lizentziarik eman, eta hori dela kausa irratiak egoera irregularrean aritu behar izan du orain artean. Irrati komertziala eta profesionala izateko bidean horrek eragozpen eta traba ugari ekarri dio. Enpresa kudeatzaileak auzitara jo izan du lizentzia esleitzeko lehiaketetan Euskalerria Irratiari lizentzia iruzur bidez ezkutatu zaiolakoan.
 
[[2010]].ean, [[Erreniega]] gainean zuen antena Nafarroako Gobernuak kenarazi zion, hegazkinen hegalaldietako komunikazioetan interferentziak sortzen zituelako argudioa baliatuz. Urte berean, 30.000 euro batzen zuten hiru isun jarri zizkion administrazioak, baimenik gabe emititzeagatik.
 
[[2012]]an, hirugarrenez [[Europako Kontseilua]]k baieztatu zuen, besteak beste, Nafarroan den euskal irrati baten beharra, Euskalerria Irratia izaki aukerarik egokiena. Azaroaren 7an [[Atarrabia]]n egindako galan 25. urte hastea ospatu zuen, euskaltzale, bazkide, kolaboratzaile eta abarren babesa jasoz. ''Aukera on'' izeneko kanpaina udaberrian abiatu izanik, 100en bat bazkide berri lortu zituen urte horretan.
 
== Saioak ==
Hainbat saioren artean, irratia oso ezaguna da [[Osasuna futbol kluba|Osasunak]] etxean jokatzen dituen futbol partidak igandero zuzenean ematen dituelako, euskaraz eta osorik horrelakorik egiten duen kate bakarra dela.