Ugal-aparatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
definizioari antropozentrismoa kentzea eta beste
antropotzentrismoa kentzea
2. lerroa:
 
== Gizakiaren ugalketa ==
{{sakontzeko|Gizakien ugaltze aparatua}}
[[Gizaki]]ok [[sexu ugalketa|sexu]] bidezko ugalketa dugu; [[emakume]]zkoek obuluak deritzen gameto emeak sortzen dituzte, eta [[gizon]]ezkoek, berriz, [[espermatozoide]]ak deritzen gameto arrak. Bi ugaltze-[[zelula]] horiek elkartzean, zigoto izeneko egitura sortzen da. Ernalketa barnekoa da; hau da, obulua eta [[espermatozoide]]a [[emakume]]aren ugaltze-[[aparatu (argipena)|aparatuaren]] barruan elkartzen dira. Izaki berriaren garapena ere [[emakume]]aren ugaltze-[[aparatu (argipena)|aparatuaren]] barruan gertatzen da, eta haurtxoa bizirik eta erabat osatuta jaiotzen da. Hau da, [[gizaki]]ok izaki bibiparoak gara.
 
10 ⟶ 11 lerroa:
* [[Ume]]a garatu egiten da. [[Sexu ugalketa|Sexu]]-[[organo]]ak garatzen zaizkio eta pertsona heldu bihurtzen da; beraz, gametoak eratzeko eta ugaltzeko gai da.
 
== Sexu-heldutasuneranzko aldaketak ==
=== Haurtzaroa. Lehen mailako [[sexu ugalketa|sexu]]-karaktereak ===
 
Jaiotzen denean, haurrak eratuta dauka jada bere ugaltze-[[aparatu (argipena)|aparatua]], bai barruko atalak, bai kanpokoak: [[zakil]]a eta eskrotoa mutilengan, eta bulba neskengan. Ugaltze-[[organo]] horiek lehen mailako [[sexu ugalketa|sexu]]-karaktereei dagozkie. Haurtzaroak jaiotzatik hamar urte inguru bete arte irauten du.
 
=== Pubertaroa. Bigarren mailako [[sexu ugalketa|sexu]]-karaktereak ===
{{sakontzeko|Karaktere sexual sekundario}}
[[Gizaki]]ak hamar eta hamalau urte dituen tarte horretan, [[sexu ugalketa|sexu]]-[[organo]]ak helduz joaten dira. Neskengan lehen hilekoa agertzen da, eta mutilak, berriz, [[espermatozoide]]ak sortzen hasten dira. Etapa horri pubertaroa deritzo. Heltzean, ugaltze-[[organo]]ak [[hormona]]k sortzen hazten dira, eta hormonek [[karaktere sexual sekundario]]ak agertzea eragiten dute. Horrek neska-mutilen arteko desberdintasun fisikoak areagotzen ditu. Neskei [[torax|bularrak]] hazten zaizkie, aldakak zabaldu, eta ilea agertzen zaie pubisean eta [[besape]]an. Mutilengan [[hezur]]ren lodiera eta [[gihar]]-masa hazi egiten dira, [[ahots]]a baxuago bihurtzen zaie, eta [[bizar]]ra agertzeaz gain, pubisean eta [[besape]]an ere azaltzen zaie ilea.
 
=== [[Nerabezaro]]a. [[Sexu ugalketa|Sexu]]-heldutasuna ===
{{Sakontzeko|Nerabezaro|Sexu heldutasun}}
[[Karaktere sexual sekundario]]ak garatu bitartean –prozesu horrek bi urtetik bost urtera bitartean irauten du– pertsonok independentzia premia sumatzen dugu, bai eta gure sentimenduak eta gorputza ezagutzekoa ere; sexu-grina agertzeaz zaigu, eta lagun taldean bilatzen dugu sostengu emozionala. Sarri askotan, gatazka-egoerak sortzen dira helduekiko harremanetan; batez ere gurasoekiko eta irakasleekiko harremanetan. Etapa horri [[nerabezaro]]a esaten zaio, eta hartara iristean, [[organismo]]a prest dago ugalketarako.
 
=== Helduaroa. Garapenaren amaiera ===
 
[[Nerabezaro]]a igarotakoan, helduaroa iristen da, hogei edo hogeita bost urte betetzen ditugunean, gutxi gorabehera.
 
 
== Emakumezkoen ugaltze-[[aparatu (argipena)|aparatua]] ==
 
* [[Obulutegi]]ak. Arbendola baten forma eta tamaina dute. Lotailu baten bidez umetokiari lotuta daude. Haietan obuluak heltzen dira.
* Falopioren tronpak. [[Obulutegi]] bakoitza umetokiarekin lotzen duten hodiak dira.
* Umetokia. [[Organo]] hutsa da, eta barrualdea [[odol]]-hodi ugariko [[epitelio]] batez, endometrioaz, estalita dago. [[Epitelio]] horretan ezartzen da obulu ernaldua. Umetoki-lepoa deritzon estugune bat du, [[bagina]]rekin lotuta.
* [[Bagina]]. Pareta [[gihar]]tsuko hodia da, eta umetokia kanpoaldearekin lotzen du. Haren beheko muturra zabaltzen da kanpoaldera.
* [[Klitori]]a. Nerbio-bukaera ugari dituen [[organo]]a da; horregatik da hain sentibera. Ezpain txikiek bat egiten duten lekuan dago.
* Ezpain handiak. Kanpoko [[sexu ugalketa|sexu]]-[[organo]]ak estaltzen dituzten larruazal-tolesak dira, eta bi [[izter]]ren artean daude.
* Ezpain txikiak. Larruazal mehe eta sentiberako tolesak dira, ezpain handiek estalita geratzen direnak.
=== Gameto emeak: obuluak ===
 
{{sakontzeko|Obulu}}
 
Jaiotzatik, neskato baten obulutegian 400.000 zelula inguru daude, unea iristean banaka-banaka heldu eta obulu bihurtzen hasteko prest. Haatik, emakumearen aro ugalkor osoan 450 obulu baino ez dira heltzen.
Obulua da gameto edo ugaltze-zelula emea. Oso zelula handia da, gutxi gorabehera 1 mm-eko diametrokoa. Obulutegiaren barruan heltze da, Graffen folikulua izeneko kapsula batean.
Folikulua zabaldu egiten da eta obulua Falopioren tronpara isurtzen du, zelula txikiagoen multzo batez -hau da, babes-estalkiaz-inguratuta. Kanporatzen duten unetik aurrera, gutxi gorabehera 24 orduz izango da ugalkorra obulua. Tarte horretan ernaldu ezean, hil egiten da.
 
== Gizonezkoen ugaltze-aparatua eta gameto arrak ==
[[Fitxategi:Male_anatomy_blank.svg|thumb|right|200px|Gizon baten ugaltze-aparatua]]
* [[Barrabil]]ak. Eskrotoan dauden [[guruin]]ak dira. [[Espermatozoide]]ak garatzen dira haietan.
* Epididimoa. Hodi luzea da, mehea eta kiribildua, [[barrabil]] bakoitzaren gainean kokatua. Haren barruan heltzen dira [[espermatozoide]]ak.
* [[Prostata]]. [[Prostata]]-likidoa eratzen du, [[espermatozoide]]ak uretrako eta baginako azidotasunetik babesteko.
* [[Uretra]]. Kanpoaldera doan hodia da.
* Hodi deferenteak. Epididimoen jarraipena dira. [[Uretra]]n amaitzen dira.
* Semen-[[besikula]]k. Semen-likidoa sortzen duten [[guruin]]ak dira (likido horretan dabiltza igerian [[espermatozoide]]ak).
* Eskrotoa. Larruazalez eta mintzez osatutako poltsa da, [[barrabil]]ak bildu eta sabelaz kanpora kokatzen dituena.
 
=== Gameto arrak: espermatozoideak ===
 
{{Sakontzeko|Espermatozoide}}
 
Espermatozoideak etengabe sortzen dira hodi seminiferoetan, eta abiada handian igeri egiteko aukera ematen dien flagelo luzea garatzen dute. Espermatozoideak [[obulu]]ak baino askoz txikiagoak dira, eta askoz ugariagoak. Egunero dozenaka milioi garatzen dira [[barrabil]]etan. [[Hazi]]-isurketaren bidez irteten dira, une horretan kanporatzen baita semena. Espermatozoideez gain, likido labaingarriz, semen-likidoz eta [[prostata]]-likidoz dago osatuta semena. Espermatozoideak, [[bagina]]ren barruan utzitakoan, hiru egunetik bost egunera bitartean irauten dute [[bizi]]rik; epe horretan gerta daiteke ernalketa.
 
== Emakumezkoen ugaltze-aparatuaren zikloak ==
[[Emakume]]zkoen [[sexu ugalketa|sexu]]-[[hormona]]k estrogenoak eta progesterona dira. Estrogenoak 28 egun inguru irauten duen ziklo batean ekoizten dira. [[Odol]]eko estrogeno-kontzentrazioa gorena denean, obulazioa gertatzen da: folikulua hautsi eta obulua Falopioren tronpara irteten da. Obulua askatu ostean, progesterona sortzen du, endometrioa haztea eta heltzea eragiten duen [[hormona]]. Endometrioa umetokia estaltzen duen ehuna da, eta bertan ezartzen da ernaldutako obulua.
 
== Ernalketa eta haurdunaldiaren hasiera ==
Obulazioa hilekoa etorri baino hamalau egun lehenago izaten da, normalean. Askatutako obuluak Falopioren tronpa zeharkatzen du eta umetokira iristen da. Astebetetik gora ematen du obuluak ibilbide hori egiten. Obulazioaren ondorengo 24 orduetan soilik ernal daiteke obulua, Falopioren tronpan zehar egiten duen bidaian. [[Sarpen (sexualitatea)|Koitoa]] edo [[sexu ugalketa|sexu]]-egintza [[zakil]]a [[bagina]]n sartzean datza. Hazia isurtzean, [[espermatozoide]]ak [[bagina]]ren barruan askatzen dira. Obulua ez bezala, [[espermatozoide]]ak oso bizkorrak dira. [[Bagina]]tik igo, umetoki-lepoa zeharkatu eta Falopioren bi tronpetara iristen dira; hori guztia, ordu gutxi batzuetan. Gainera, hiru egunetik bost egunera bitartean iraun dezakete bizirik [[emakume]]zkoen ugaltze-[[aparatu (argipena)|aparatuaren]] barruan. Beraz, [[sexu ugalketa|sexu]]-egintza obulazioaren aurreko egunetan izaten bada, haurdun geratzeko aukera asko dago. Obulua eta [[espermatozoide]]ak elkartzen ez badira, [[espermatozoide]]ek obulua inguratzen dute, baina batek baino ez du lortzen obuluaren babes-estalkia zeharkatzea eta burua barruan sartzea; ondoren, isatsa askatzen zaio. [[Espermatozoide]]aren material genetikoa eta obuluarena bateratu egiten dira, eta horrela osatzen da ernalketaren prozesua. Sortzen den zelulari zigotoa edo obozelula deritzo.
 
=== [[Haurdunaldi]]aren hasiera ===
 
Zigotoa sortzean, substantzia bat eratzen da. Beraz, progesterona ekoizten jarraitzen du, eta horrela, endometrioak bizirik eta funtzional irauten du. Endometrioa endekatzen ez denez, ez da hilekorik izaten, eta horixe hartzen da haurdun egotearen lehen sintomatzat. Zigotoa berehala hasten da zatitzen, eta berdin-berdinak diren bi [[zelula]] eratzen ditu. [[Zelula]] horiek, ordu gutxitik behin, bikoiztu egiten dira. Umetokira heltzeko behar dituzten egunetan, ehunka [[zelula]] izatera iristen dira, eta gutxi gorabehera zentimetro-erdiko diametroa duen esfera hutsa eratzen dute. [[Zelula]]-esfera hori umetokira heltzean, endometrioari itsasten zaio. Une horretatik aurrera, [[enbrioi]]a esaten zaio, eta hiru egitura garrantzitsu garatzen dira:
 
* [[Karen|Plazenta]]. Endometrioan [[karen|plazenta]] izeneko [[organo]] bat garatzen da, amaren eta [[enbrioi]]aren arteko lotura egiteko.
* Zilbor-hestea. [[Enbrioi]]a eta [[karen|plazenta]] lotzen ditu, eta barruan hiru odol-hodi dituen hodi batek osatzen du. Odol-hodi horietako bi [[arteria]]k dira eta mantenugaiak garraiatzen dituzte amarengandik [[enbrioi]]arengana. Hirugarrena, berriz, [[zain]]a da, eta hondakin-substantziak eramaten ditu [[enbrioi]]arengandik amarengana.
* Zaku amniotikoa. Likido amniotikoa deritzonaz betetako zakua da; haren barruan egoten da [[enbrioi]]a.
 
== Haurdunaldiaren garapena ==
[[Haurdunaldi]]aren prozesua ernalketarekin hasi eta [[erditze]]arekin amaitzen da. Oso aldaketa handiak izaten dira prozesu horretan. Hasieran [[zelula]] bakarra zena, zigotoa, [[enbrioi]] (umetokira iristean) bihurtzen da; gero, fetu (hiru hilabetetik aurrera), eta azkenik, erabat osatutako [[gizaki]]. Prozesua osatzeko 280 egun inguru behar izaten dira; hau da, 40 aste, hamar ilargi-hilabete edo, gutxi gorabehera, egutegiko bederatzi hilabete. Azken hilekotik hasten da egunak kontatzen.
 
== Erditzea ==
[[Erditze]]arekin amaitzen da [[haurdunaldi]]a; hau da, haurra erabat osatuta [[bagina]]n zehar irteten denean. [[Erditze]]ak hiru fase izaten ditu:
 
* Dilatazioa. Umetoki-lepoa dilatatzen hasten da, diametroz handitzen. [[Bagina]]ko [[gihar]]rak lasaitu eta dilatatu egiten dira. Umetokiko [[gihar]]rak uzkurtzen hasten dira, erritmikoki. [[Zaku amniotiko]]a apurtu eta [[likido amniotiko]]a kanpora ateratzen da; horri esaten zaio urak botatzea. Likido gardena da, eta hiru litrotik bost litrora bitartean izaten dira. Fase horrek 8-12 ordu iraun dezake ama lehenerdietan.
* Kanporatzea. Umetokiaren uzkurduraren ondorioz eta amak diafragmaz bultzaka egiten duen indarraren ondorioz, fetua kanpora ateratzen da. Une horretako, umetoki-lepoa eta [[bagina]] erabat dilatatuta daude, eta fetua haiek zeharkatuz irteten da. Fase horrek 15-30 minutu irauten du, normalean. Behin kanpoan, haurrak lehen [[arnasketa|arnasa]] hartzen du, eta zilbor-hestea mozten da. Orbainak zilborra eratuko du.
* Haurrondokoa botatzea. Kanporatu eta 5-15 minutura, [[karen|plazenta]] ateratzen da, endometrioaren hondarrekin batera.
 
=== [[Erditze]]arekin lotutako arazoak ===
 
Normalean, ez da arazorik izaten [[erditze]]an, baina zenbaitetan, konplikazioak sor daitezke, eta ezinbestekoa gertatzen da [[mediku]]ak esku hartzea.
 
* Haurraren jarrera okerra. Fetuak burua amaren [[pelbis]]ean ahokatuta ez badu, litekeena da kanporatze-fasea asko luzatzea. Fortzepsak izeneko matxarda antzeko tresna handi bat erabiltzen da: umetokian sartu, haurrari heldu eta tira egiten zaio, kontu handiz.
* Umetoki-lepoa eta [[bagina]] behar beste ez dilatatzea. Horrelakorik gerta ez dadin, amari [[oxitozina]] [[hormona]]dun seruma esaten zaio. [[Hormona]] horrek dilatazioa eta umetokiko uzkurdurak eragiten ditu.
* Zilbor-hestea estututa egotea. Zilbor-hestea zapalduta badago, amaren eta fetuaren arteko [[odol]]-fluxua eten egiten da, eta litekeena da haurrak [[oxigeno]]rik ez jasotzea. Egoera horrek bost minututik gora irauten badu, fetuak [[garun]]eko lesioak izan ditzake. Zilbor-hestea fetuaren inguruan lotuta badago, gerta daiteke estutze hori.
 
== Antzutasuna. Lagundutako ugalketa-teknikak ==
Antzutasuna seme-alabak izateko ezintasuna da. Kausa [[gizon]]arengan, [[emakume]]arengan edo biengan egon daiteke.
 
* [[Gizon]]arengan, Hauek izan daitezke antzutasunaren kausak:
** [[Espermatozoide]] gutxiegi sortzea.
** Heldu bihurtzen ez diren [[espermatozoide]]ak sortzea, edo mugikortasun urria dutenak, edo malformazioak izateagatik obulurik ernaldu ezin dutenak.
** [[Espermatozoide]]ak igarotzea galarazten duten asaldurak izatea; adibidez, hodi deferenteen hantura.
 
* [[Emakume]]arengan, hauek izaten dira antzutasunaren kausa nagusiak:
** Falopioren tronpak buxatuta izatea.
** Obulaziorik ez izatea, dela [[hormona]]-desorekagatik, dela desnutrizioagatik, dela bestelako [[osasun]]-arazo batzuengatik.
** Zigotoa endometrioari itsasteko zailtasuna izatea. Horrenbestez, ernalketa gertatu arren, [[enbrioi]]a ez da garatzen.
 
=== Lagundutako ugalketa-teknikak ===
 
Bikote batek antzutasun-arazoak dituenean, lagundutako ugalketa-tekniketara jo dezake. Hauek dira bi erabilenak:
 
* [[Hazi-jartze|Intseminazio artifiziala]]. [[Espermatozoide]]ak obulua ernaltzeko gai ez izateak antzutasuna eragiten duenean erabiltzen da. [[Gizon]]aren semena [[emakume]]aren umetokian artifizialki sartzean datza, [[emakume]]ak obulatu berri duenean.
 
* In vitro ernalketa (FIV). [[Emakume]]ak obulatzeko edo [[enbrioi]]a endometrioari itsasteko arazoak dituenean erabiltzen da, batik bat. [[Emakume]]ak [[hormona]]k hartu behar ditu, hainbat obulu sor ditzan. Obulu horiek erauzi eta [[laborategi]]an ernaltzen dira, [[gizon]]ezkoaren [[espermatozoide]]ak erabilita. Zigotoak zatitzen hasten direnean, haietako batzuk amaren umetokian ezartzen dira. Maiz gertatzen da bat baino gehiago itsastea eta, ondorioz, [[haurdunaldi]] anizkuna garatzea.
 
In vitro ernalketak eragindako [[haurdunaldi]] anizkun batetik jaiotako haurrak ez dira berdin-berdinak izaten. Aitzitik, zenbait obulutatik datozenez, edozein bi neba-arrebaren artean bezainbesteko antza izaten dute.
 
== Sexualitatea ==
{{sakontzeko|Sexu}}
[[Sexu ugalketa|Sexualitatearekin]] lotutako ohitura osasungarriak:
 
* Maiz garbitzea.
* [[Preserbatibo]]a erabiltzea.
* Promiskuitaterik ez izatea.
* Bikotekidearekiko jarrera laidogarririk ez izatea.
* Helduen artean konfiantzazko solaskide bat bilatzea.
* [[Mediku]]arengana joatea.
* Informazio gutxi edo okerra duten pertsonen aholkuei jaramon ez egitea.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Gizaki]]ak
 
[[Kategoria:Organo-sistemak]]
[[Kategoria:Giza ugalketaUgalketa]]
 
[[pl:Układ moczowo-płciowy#Układ płciowy]]