«Federico Martín Bahamontes»: berrikuspenen arteko aldeak

t
→‎Biografia: barne lotura zuzenketa: Raymond Poulidor
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (→‎Biografia: barne lotura zuzenketa: Raymond Poulidor)
Mendian espezialista, Bahamontesek [[1959ko Frantziako Tourra]] irabazi zuen, hasiera batean faboritoa ez zen arren. Alabaina, [[Pirinioak|Pirinioetan]] egin zuen ihesaldia eta [[Puy-de-Dôme]]ko kronoigoeran lortutako garaipenaren ondorioz abantaila nabarmena lortu zuen. [[Alpeak|Alpeetan]], [[Charly Gaul]]ekin elkartu zen, hau ere eskalatzailea eta aurreko edizioko garailea, eta [[Henri Anglade]]k zein [[Jacques Anquetil]]ek diferentzia jan zioten arren, ez ziren Bahamontesentzat mehatxu izan, bigarren amaitu zuen Angladeri Tour amaieran lau minutu baino gehiago atera zizkiolarik.
 
[[1963]]an 2. postuan amaitu zuen, Anquetilen ondoren, bere laugarren Tourra lortu zuena. Oso berdinduta Alpeetan eta Pirinioetan, Anketilek abantaila erlojupekoan lortuko zuen, une hartan bere laugarren Tourra zena lortuz, Bahamontes bigarren geratu zelarik, hiru minutu eta erdi baino gehiagora. Urte bete beranduago, [[1964]]an, Bahamontesek 3. amaitu zuen Tourra [[Jacques Anquetil]] eta [[Raymond PulidorPoulidor]]ren ondoren, garaileagandik lau minutu baino gehiagora.
 
Zen bezain eskalatzaile bikaina izanda, Mendiko saria bi aldiz irabazi zuen [[Espainiako Vuelta]]n, behin [[Italiako Giroa]]n eta sei aldiz [[Frantziako Tourra|Frantziako Tourrean]], non errekorra izan zuen [[Lucien Van Impe]] belgiarrarekin batera [[Richard Virenque]] frantziarra iritsi zen arte.