Maite Idirin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Bizitza: barne lotura zuzenketa: Argoitia neba-arrebak
19. lerroa:
1967an [[Atahualpa Yupanqui]] Bilbora etorri zen kantatzera. Buenos Aires, hiriko antzokirik handiena, bete zuen Yupanquik. Haren kantu sozialak txunditu egin zuen Maite Idirin (Ugao, Bizkaia, 1943). Ordurako Bilboko San Anton orfeoian hasia zen Idirin, euskal abestiak kantatzen. Eta Atahualpa Yupanquiren kontzertu hura Idirinen ibilbidea abiarazi zuen metxa izan zen nolabait. Yupanquik bezala gitarra jotzen hasi zen, eta berandu baino lehen jendaurrean hasiko zen kantuan.
 
Jendaurreko lehen emanaldia 1968ko maiatzean eskaini zuen Idirinek, Zeberion (Bizkaia), Arkulanda auzoan. «Zeberioko hartan folkloretik hartutako kantuak kantatu nituela uste dut. "Aita San Antonio", "Cuando salí de Cuba" —euskaraz, Ondarroako [[Argoitia neba-arrebak|Argoitia neba-arrebek]] euskaraz kantatzen zuten eta—, eta horrelakoren bat. Dena dela, ez dakit, zuzen, zer kantatu nuen. Kantatu eta Ares izeneko bat agertu zitzaidan disko bat grabatu behar genuela esanez».<ref>Miel Anjel ELUSTONDO: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2056/maite-idirinemeki-emeki-nire-baitan-aldatu-egin-zen-musika-egiteko-manera «Maite Idirin:"Emeki-emeki nire baitan aldatu egin zen musika egiteko manera"»], ''Argia'', 2056. zenbakia, 2006-10-01.</ref> Eta diskoa etorri zen, [[CINSA|Cinsa]] diskoetxearekin.
 
''[[Atahualpa Yupanki euskaraz]]'' diskoa 1968an argitaratu zen, [[Durangoko Azoka]]rako. Argentinarraren kantuak hartu eta [[Gabriel Aresti]]ri eta [[Paulo Iztueta]]ri euskaratzeko eskatu zien Idirinek. Iztuetak "Viento, viento" eta "Caminito del indio" itzuli zizkion, eta Arestik, "Piedra y camino" eta "Un día"; eta horrez gain, "Aitaren etxea defendituko dut" eman zion Arestik. Lehen disko hura taberna batean grabatu zuten eta Xabier Villaverdek ([[Soroak laukoa|Soroak]]) lagundu zion gitarrarekin. 1968ko abenduan, Eibarko sariketako bakarlarien artean garaile suertatu ziren Maite Idirin eta [[Estitxu]]. Sariaren publizitateari esker Hego Euskal Herri osoan emanaldiak eskaintzen hasi zen Idirin.