Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
+barne lotura: kolonia (geografia politikoa)
{{Politika aurkibidea}}
 
'''Kolonialismoa''' lurralde edo [[nazio]] baten menperaketa [[politika|politiko]] eta [[ekonomia|ekonomikoa]] atzerriko gobernu batengatik zilegitzen duen doktrinari deritzo. Antzinaroan zehar [[kultura]] askok kolonialismoa garatu zuten, urrutiko lurraldeetan '''[[kolonia (geografia politikoa)|koloniak]]''' eratuz, baina honek izaera ezberdina zuen. Kolonialismoa [[XVI. mendea]]n agertu zen Inperio [[Espainia]]r eta [[Portugal|Portugesaren]] zabalkuntzarekin. Hortik aurrera, kolonizatzaileek konkistatutako lurrak ustiatzen eta merkatuak kontrolatzen zituzten [[metropoli]]ara lehengai eta aberastasunak eramateko asmotan. Gehienetan kolonizaturiko erakunde politikoak deuseztatzen ziren eta zuzenean metropoliko gobernuagatik kontrolatutako gobernuak ezartzen ziren. Hainbatean egitura sozial eta kulturalak ere inposatzen zaizkie kolonizatuei. Oro har, herrialde boteretsu batek ahul baten gainean ezartzen duen sistema politiko, ekonomiko eta kulturala.
 
Kolonialismoa kolonizatzaileen morala eta balorea kolonizatuenak baino handiagoak ziren sinesmen etnozentristan oinarritzen zen. Uste horiek arrazakeriarekin eta [[XVIII. mendea|XVIII.]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetan]] Mendebaldean zabaldutako teoria sasi zientifikoekin lotu dituzte. Honela, [[Europa]]n aurreko [[gizarte-darwinismo|darwinismo sozial]] batera iritsi zen, zeinek gizon zuria ez-europarren nagusi "naturala" zela zioen.