Taylorismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Sorrera: barne lotura zuzenketa: Frederick winslow Taylor
Lanaren zatiketan n-a kendu
1. lerroa:
[[Fitxategi:Frederick Winslow Taylor.JPG|thumb|right|150px|Frederick W. Taylor]]
'''Taylorismoa''' edo '''Kudeaketa Zientifikoaren Eskola''' [[lan antolaketa]] eta [[kudeaketa]] modu bat da, [[Frederick Winslow Taylor]] ingeniari estatubatuarrak garatutakoa. Horren arabera, [[lanaren zatiketa]]n bultzatu behar da, eragiketa sinple eta errepikakorrak modu zientifikoan aztertuz, horien hobekuntzarako erabakia hartuz eta langileek bete ditzaten kontrol zorrotza jarriz. Langileek errendimenduaren araberako [[soldata]] jasotzea ere proposatzen da taylorismoan. Taylorrek eraginkortasun handia aurkitu zuen [[burdingintza|siderurgian]] eta bertatik eratorritako lan metodoa liburu batean argitaratu zuen: ''The Principles of Scientific Management'' ([[1911]]).
 
Antolaketa mota hau ez da [[fordismo]]arekin nahastu behar, lehen aldiz [[Henry Ford]]-ek erabilitako kate lana. Izan ere, fordismoak taylorismoa bere baitan hartu eta enpresaren hazkunderako eskaria gehitzeko estrategia ere gaineratzen du, taylorismoaren kostu-murrizketari esker produktuaren prezioa ere murriztuz.