«Grenada»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up and re-categorisation per CFD
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (clean up and re-categorisation per CFD)
{{Herrialde infotaula berria
| gentilizioa = grenadar<ref name="Euskaltzaindia"/>
| estatuaren_izenaohiko_izen = Grenada
| nongo = Grenadako
| berezko_izena ohiko_izen_luze= Grenada
| berezko_izena_hizkuntza_ofizialeanbertako_izen = Grenada
| bandera_irudiabandera_irudi = Flag of Grenada.svg
| armarri_irudiaarmarri_irudi = Grenada coat of arms.png
| lema_nazionalalema_nazional = {{lang|en|Ever conscious of God we aspire, build and advance as one people}}
| estatuaren_mapamapa_irudi = Grenada_in_its_region.svg
| hizkuntzakhizkuntza_ofizialak = [[Ingeles]]a
| ereserkiaereserki_nazional = [[Hail Grenada]]
Errege-ereserkia: ''[[God Save the Queen]]
| hiriburuahiriburu = [[Saint George's (Grenada)|Saint George's]]
| hiriburuaren_koordenatuak = 12°3′ I 61°45′ M
| gobernu_mota = [[Monarkia konstituzional|Monarkia parlamentarioa]]
| tituluak = Monarka
Gobernadorea
Lehen Ministroa
| izenak = [[Elisabet II.a Erresuma Batukoa]]
[[Cécile La Grenade]]
[[Keith Mitchell]]
| hiri_handienaren_izenahiri_handien = [[Saint George's (Grenada)|Saint George's]]
| azalera =
| azalera_zerrendan_kokapenaeremu_rankin = 203.
| azalera_zenbakiaeremu_km2 = 344
| ur_portzentaia = 1,6
| biztanleriabiztanle_zenbatespen = 109.590
| estimaketa_urteabiztanle_zenbatespen_urte = 2012
| biztanleria_zerrendan_kokapenabiztanle_zenbatespen_rankin = 185.
| erroldatutako_biztanle_zenbatespen =
| erroldatutako_biztanleria =
| biztanle_errolda_urte =
| errolda_urtea =
| dentsitateabiztanle_dentsitate_km2 = 318,58
| biztanle_dentsitate_rankin =45.
| dentsitate_zerrendan_kokapena =45.
| subiranotasun_mota = Independentzia
| subiranotasunaren_gertaerak = [[Erresuma Batua|Erresuma Batutik]]
| subiranotasun_urtea = {{data|1974|2|7}}
| txanponatxanpon = [[Karibe Ekialdeko Dolar]]ra
| txanpon_kodeatxanpon_kode = XCD
| ordu_eremuaordu_eremu = UTC
| utc_zenbakiautc_offset = -4
| DST_ordu_eremuaDST_ordu_eremu =
| utc_DST_bariazioautc_offset_DST = -4
| domeinuadomeinu = gd
| aurrizki_zenbakiaaurrezenbaki = 1-437
| oharrak=

[[Fitxategi:Grenada-CIA WFB Map.png|thumb|left|Grenada.]]
=== Ingurune naturala ===
[[Antilla Txikiak|Antilla Txikietako]] uhartedia bat da, [[Venezuela]]ren iparraldetik 160 bat kilometrora dagoena, Karibeko itsasoaren ekialdean. Uhartean medikate bat da, baso sarriez estalia. Hegoaldean ugari dira [[badia]]k, [[hondartza]]k eta portu naturalak. Bai Grenadako uhartea, bai estatua osatzen duten beste uharte txikiak [[Carriacou]] (34  km2), [[Ronde]], eta [[Petit Martinique]] (2  km2) sumendi jatorrikoak dira. Hala, Grenada uhartea sumendi kate batek zeharkatzen du iparretik hegora, eta mendi horietatik sortzen diren ibaiek oso lur emankorreko ibarrak eratzen dituzte. Sumendirik garaiena [[Saint Catherine]] da (840 m) eta itzalita dago aspaldi. Sumendi horietako krater batzuetan aintzirak eratu dira: Grand Étang eta Antoine dira handienak.

Kostaldea oso hautsia da, sartu-irten asko eta badia zabalak ditu. Horietako batean, Grand Anse izenekoan, dago hiriburua.

=== Klima ===
Sei egun geroago, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] eta [[Karibe itsasoa|Karibe itsasoko]] beste sei herrialdeetako armadak Grenada inbaditu zuten [[Premiazko amorru bizi operazioa|premiazko amorru bizia]] zeritzan operazioan. Han, iraultzaren liderrak eta [[Kuba]]ko aholkulariak preso hartu zituzten. Hurrengo urtean, hauteskundeak egin zituzten.

1983-85 urteetan Estatu Batuetako armadak utzi zuen uhartea. 1984an hauteskundeak izan ziren, eta hala gobernu demokratiko bat ezarri zen berriz Grenadan. Hauteskunde haietan Alderdi Nazional Berriko burua, [[Herbert Blaize]], atera zen lehen ministro. Blaizek ekonomiak gora egin zezan lortu zuen hurrengo urteetan, turismoan oinarrituta gehienbat. Urte haietan uharteko arazo nagusiak gazteen [[langabezia]], gaizkiletasuna eta droga trafikoa ziren. Blaize 1989an hil zen, eta Ben Jonesek (Alderdi Nazionalekoa) hartu zuen haren lekua, enpresaburuen eta lurjabe handien babesarekin.

1990eko martxoaren 13an, hauteskunde orokorrak egin ziren eta [[Nicholas Braithwaite]] atera zen garaile, Estatu Batuen begiko hautagaia. 1994ko datuen arabera, langabezia %30 ingurukoa zen eta emigrazio handia zegoen. Bananaren, kokoaren, zuraren eta intxaur muskatuaren nazioarteko prezioen gainbeherak bazuen zer ikusirik horretan. 1995eko martxoan eta apirilean grebak egin ziren ekonomiaren sektore nagusietan (hoteletan, azukre kanabera eta kakao sailetan). Turismoa, nekazaritzarekin batera, ekonomiaren oinarri nagusia bada ere, Granada ez zegoen Karibeko beste uharte batzuekin lehian aritzeko moduan.

1995eko hauteskunde orokorretan Alderdi Berri Nazionalak irabazi zion gobernuko Kongresu Nazional Demokratikoari, eta baita 2003ko hauteskundeetan ere. 1996ko maiatzean elkarren laguntzarako hitzarmenak eta estradizioenak izenpetu zituen Estatu Batuekin, droga trafikoaren kontrako kanpainaren barruan. Apirilean, Grenada eta Kuba harremanetan hasi ziren berriro, Estatu Batuen 1983ko inbasioaz geroztik etenda baitzeuden. Lehen Ministro [[Keith Mitchel]]ek bisita ofiziala egin zuen Kubara, eta elkarren laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Kubako bere kidearekin. 2004. urtean [[Ivan urakana]]k izugarrizko kalteak eragin zituen Grenadan, etxeen %90 desegin zituen; hala ere, oso bizkor berregin zen.

== Biztanleriabiztanle_zenbatespen ==
Uharteko biztanle gehienak beltzak dira, [[Afrika]]tik eraman zituzten esklaboen ondorengoak. %15 mulatoak edo mestizoak dira, eta horien bizi maila beltzena baino hobea da. Biztanle gehienak kostaldean eta hiriburuan bizi dira.

== Ekonomia ==
Ekonomiaren oinarri nagusiak [[nekazaritza]] eta [[turismo]]a dira. Batez ere [[garrazki|zitrikoak]], [[platano]]a, [[pinaburu]]a, [[azukre-kanabera|azukre kanabera]], [[kakao arbola|kakaoa]], [[kokondo|kokoa]], [[kopra]] eta [[kotoi]]a lantzen dira, [[banilla|bainila]], iltzea, intxaur muskatua eta beste bizigarri batzuez gainera.

Lehen sektorean, abeltzaintza, arrantza (soinberak eta oskoldunak) eta basogintza ez daude oso aurreratuta, eta nekazaritzak baino pisu gutxiago dute nazioaren ekonomian. Dagoen industria apurra nekazaritzako eta arrantzako gaiak eraldatzen dituen janari industria da. Ez dago mearik, ez energia sortzeko baliabiderik. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du nazio ekonomian. Baina langabetuen kopurua oso handia da (biztanleen heren bat), eta [[Nazio Produktu Gordina|NPGa]] Karibeko apalenetako bat da.

== Kultura ==
=== Hizkuntzakhizkuntza_ofizialak ===
Hizkuntza ofiziala [[ingeles]]a da, baina [[Frantziar kreolerak|frantses kreolera]] ere erabiltzen da.

== Erreferentziak ==