«Bhutan»: berrikuspenen arteko aldeak

20 bytes removed ,  Duela 5 urte
t
clean up and re-categorisation per CFD
t (clean up and re-categorisation per CFD)
{{Herrialde infotaula berria
| estatuaren_izenaohiko_izen = Bhutan
| nongo = Bhutango
| berezko_izena ohiko_izen_luze= Bhutango Erresuma
| berezko_izena_hizkuntza_ofizialeanbertako_izen = འབྲུག་ཡུལ</small><br /><small>Dru Gäkhap</small>
| bandera_irudiabandera_irudi = Flag of Bhutan.svg
| armarri_irudiaarmarri_irudi =Emblem_of_Bhutan.svg
| lema_nazionalalema_nazional = Nazio bat, Herri bat
| ereserkiaereserki_nazional = [[Druk tsendhen]]
| estatuaren_mapamapa_irudi = Bhutan in its region.svg
| hiriburuahiriburu = [[Thimphu]]
| hiriburuaren_koordenatuak = {{koord|28|28|N|89|35|E}}
| hiri_handienaren_izenahiri_handien = [[Thimphu]]
| hizkuntzakhizkuntza_ofizialak = [[Dzongkha]]
| gobernu_mota = [[Monarkia konstituzional]] [[sistema parlamentario|parlamentario]] [[Estatu unitario|unitarioa]]
| tituluak = Erregea<br />Lehen Ministroa
| subiranotasunaren_gertaerak = Wangchuk dinastia
| subiranotasun_urtea = <br />[[1907]] [[abenduaren 17]]
| azalera_zerrendan_kokapenaeremu_rankin = 163.
| azalera_zenbakiaeremu_km2 = 38.394
| ur_portzentaia = <%1
| biztanleriabiztanle_zenbatespen = 691.141
| estimaketa_urteabiztanle_zenbatespen_urte = 2009
| biztanleria_zerrendan_kokapenabiztanle_zenbatespen_rankin = 139.
| erroldatutako_biztanleriaerroldatutako_biztanle_zenbatespen = 634.982
| errolda_urteabiztanle_errolda_urte = 2005
| dentsitateabiztanle_dentsitate_km2 = 18,1
| dentsitate_zerrendan_kokapenabiztanle_dentsitate_rankin = 154.
| txanponatxanpon = [[Ngultrum]]
| txanpon_kodeatxanpon_kode = BTN
| ordu_eremuaordu_eremu = BTT
| utc_zenbakiautc_offset = +6
| DST_ordu_eremuaDST_ordu_eremu = Ez
| utc_DST_bariazioautc_offset_DST = +6
| domeinuadomeinu = bt
| aurrizki_zenbakiaaurrezenbaki = 975
| gentilizioa = bhutandar
| oharrak =
 
== Gobernua eta administrazioa ==
Herentziazko monarkia parlamentarioa da Bhutango erresuma, eta [[Jigme Khesar Namgyal Wang Chuck]] maharaja da gaur egungo estatuburua (haren aita [[Jigme Singye Wangchuck]] 2006an abdikatu ondoren). Lege-aginpidea ''Tsongdu ''edo Biltzar Nazionalaren esku dago (151 legebiltzarkidez osatua; haietatik 106 herritarrek hautatutakoak dira, eta gainerakoak maharajak izendatuak edota zeharka aukeratuak). Erregeren Aholkulari Kontseilu bat ere bada, maharajak izendatutako kontseilariez osatua. Nolanahi ere, adiskidetasun-hitzarmen iraunkor bat dute Indiarekin, eta India arduratzen da Bhutanen defentsaz eta kanpo-harremanez.
 
== Ekonomia ==
Biztanleria aktiboaren % 95 inguru nekazaritzan enplegatzen da (laboreak eta abere-hazkuntza). Garagarra, garia, artoa eta patatak ekoizten dituzte terraza eran antolatutako soro ureztatuetan (3.000 metroko altueraraino). Hegoalderago, berriz, Himalaia ertaina izeneko eskualdean, arroza da labore nagusia. Fruituak ere ekoizten dituzte (sagarrak, madariak, aranak), baina esportatzeko, batez ere.
 
Abere-hazkuntzari dagokionez, [[jak]]a da Bhutango animalia ezagunena, baina behiak, ardiak eta ahuntzak ere hazten dituzte. Industria arinen bat edo beste hasi da txertatzen (ehunak, porlana, pospoloak, alkoholdun edariak...), baina [[eskulangintza]] da oraindik nagusi (larrua, zurak, armak, metal preziatuak, etab.). Bhutango malkarrak eta haran estuak urtegiak egiteko aproposak dira, eta energia elektrikoa ekoizteko erabiltzen dituzte. Indiaren kudeaketei eta diru-laguntzei esker errepide batzuk egin dira eta Bhutanek, orain, minerala (kaltzio karburoa), basoetako zura eta elektrizitatea esportatzen ditu. Turismoa ere dibisa-iturri garrantzizkoa izango litzateke herrialde honentzat, baina agintariek mugak jartzen dizkiote 1970eko hamarraldiaz geroztik.
 
== Historia ==
[[XVII. mendea]]n lurraldea [[tibet]]ar jatorriko taldeek okupatu zuten. [[1865]]ean Bhutan [[India]]ren basailu bilakatu zen. [[1910]]ean, berriz, [[Britainiar Inperioa]]ren barruan sartu zen, protektoratu moduan. [[1949]]ean berriro Indiaren eskuetara igaro zen, protektoratu moduan berriz ere. 1968an, maharajak uko egin zion aginpide absolutuari (ordu arte, Biltzar Nazionalaren erabakiei betoa jartzeko eskubidea zuen), eta [[1971]]n eskuratu zuen Bhutanek burujabetasun osoa, nahiz eta defentsa eta kanpo-harremanak Indiaren esku dauden. Aginpide espirituala, azkenaldian, indarra galtzen ari da, baina oraindik 6.000 bontzo inguru daude ''jey khempo ''izeneko agintari erlijiosoaren esanetara.
 
Bhutango politika bi familiaren arteko tirabiretara mugatzen dela esan liteke: alde batetik, Wangchuktarrak daude, 1974an koroatua izan zen Jigme Singye maharajaren familiakoak, eta bestetik, Dorjitarrak, haien aurkariak. Bhutango politika-arazoetako bat iheslari tibetarrek sortutakoa da, han geratu baitira bizitzen txinatarrak Tibeten indarrez sartu zirenez geroztik. Bhutango erresumaren egonkortasuna, gaur egun, kolokan jarria dago hegoaldean bizi diren nepaldarren arazoa dela-eta. Agintariek, jarduera antinazionaletan aritzearen salakuntzapean, zapalkuntza-kanpainak egin dituzte [[nepal]]darren kontra, eta askok Nepalera ihes egin behar izan dute. Eraso terroristak eta giza hilketak ugaritu izanak arriskuan jarri du herrialdearen modernizatze-prozesua. Erregimenak derrigorrean bhutandartu nahi ditu gutxiengo etnikoetako kideak, hala nepaldarrak nola tibetarrak, eta bhotien janzkerak erabiltzera eta dzong-khaz mintzatzera behartzen ditu. Portaera horrek, ordea, esandako talde etnikoen sentimenduak indartu baizik ez du egiten.