«Eslovenia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
clean up and re-categorisation per CFD
t (→‎Eslaviarren kolonizazioa: Barne lotura zuzenketa: latindar alfabetoa)
t (clean up and re-categorisation per CFD)
{{Herrialde infotaula berria
| gentilizioa = [[esloveniar]]<ref name="Euskaltzaindia"/>
| estatuaren_izenaohiko_izen = Eslovenia
| nongo = Esloveniako
| berezko_izena ohiko_izen_luze= Esloveniako Errepublika
| berezko_izena_hizkuntza_ofizialeanbertako_izen = Republika Slovenija
| bandera_irudiabandera_irudi = Flag of Slovenia.svg
| armarri_irudiaarmarri_irudi = Coat of Arms of Slovenia.svg
| lema_nazionalalema_nazional =
| estatuaren_mapamapa_irudi = EU-Slovenia.svg
| hizkuntzakhizkuntza_ofizialak =[[Esloveniera]]{{sup|1}}
| ereserkiaereserki_nazional = [[Zdravljica]]</br />[[Fitxategi:Zdravljica.ogg|center|250px]]
| hiriburuahiriburu = [[Ljubljana]]
| hiriburuaren_koordenatuak = {{koord|46|03|N|14|30|E|kodea=SI|display=inline}}
| gobernu_mota = [[Errepublika]] [[parlamentu|parlamentarioa]]
| tituluak = Presidentea<br />Lehen ministroa
| izenak = [[Borut Pahor]]<br />[[Miro Cerar]]
| hiri_handienaren_izenahiri_handien = [[Ljubljana]]
| azalera =x
| azalera_zerrendan_kokapenaeremu_rankin = 153.
| azalera_zenbakiaeremu_km2 = 20.273
| ur_portzentaia = 0,6
| biztanleriabiztanle_zenbatespen = 2.054.199
| estimaketa_urteabiztanle_zenbatespen_urte = 2009
| biztanleria_zerrendan_kokapenabiztanle_zenbatespen_rankin = 144.
| erroldatutako_biztanleriaerroldatutako_biztanle_zenbatespen = 1.964.036
| errolda_urteabiztanle_errolda_urte = 2002
| dentsitateabiztanle_dentsitate_km2 = 99,6
| dentsitate_zerrendan_kokapenabiztanle_dentsitate_rankin = 80.
| subiranotasun_mota = Independentzia
| subiranotasunaren_gertaerak = -Aldarrikatua<br />- Onartua
| subiranotasun_urtea = [[Jugoslavia]]tik<br />[[1991]]ko [[ekainaren 25]]a<br />[[1992]]
| txanponatxanpon = [[Euro]]a
| txanpon_kodeatxanpon_kode = EUR
| ordu_eremuaordu_eremu = CET
| utc_zenbakiautc_offset = +1
| DST_ordu_eremuaDST_ordu_eremu = CEST
| utc_DST_bariazioautc_offset_DST = +2
| domeinuadomeinu = si
| aurrizki_zenbakiaaurrezenbaki = 386
| oharrak = {{sup|1}} Udalerri batzuetan [[italiera]] eta [[hungariera]] ofizialki onartuta daude.
}}
'''Eslovenia'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ({{lang-sl|Slovenija}} {{IPA|slɔˈʋéːnija|}} ahoskatua),<ref>{{erreferentzia|izenburua=Slovenski pravopis 2001: Slovenija|url=http://bos.zrc-sazu.si/c/SP/neva.exe?name=sp&expression=Slovenija&hs=1}}</ref> ofizialki '''Esloveniako Errepublika''' ({{lang-sl|Republika Slovenija}}), [[Europa]] Erdialdeko eta [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] estatua, [[Balkanak|Balkanetako penintsularen]] iparraldean kokatua.
 
Eslovenia [[Jugoslaviako Erresuma]]ren parte izan zen [[1945]] arte, eta [[Jugoslavia|Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako]] errepublika federatua gero, [[1991]]n independentzia lortu zuen arte. Hiriburua [[Ljubljana]] da. Beste hiri nagusiak hauek dira: [[Maribor]], [[Celje]], [[Kranj]], [[Velenje]], [[Koper]] eta [[Novo Mesto]].
 
== Geografia eta Klima ==
 
=== Natura eskualdeak ===
Europako lau eremu geografikok bat egiten dute Eslovenian: [[Alpeak|Alpeek]], [[Dinariar Alpeak|Dinariar Alpeek]], [[panoniako ordokia|zabaldi panoniarrak]] eta [[Mediterraneoa]]k. Esloveniako puntu altuena [[Triglav]] mendia da (2.864 m), eta herrialdeko batez besteko altuera 557 metro da. [[Eslovenia]]koEsloveniako berezko lurraldeaz gainera, beste lurralde hauek ere hartzen ditu barnean: [[Karniola]], [[Istria]]ko iparraldea, [[Trieste]]ko zati bat eta [[Estiria]]ko hegoaldea.
 
=== Topografia ===
Eslovenia oso lurralde menditsua da, eta goi-lautadaz betea (Esloveniako Alpeak, Kras-eko goi-lautadak). Itsasertza, berriz, laua da.
 
[[Karst]]alde garrantzitsuak daude Eslovenian: Karniola Zuria edo ''Notrajsko'' («barrengo herria») eta Dolenjsko («herri beherea»). Triesteko iparraldean daude [[Postojna]]ko leize ospetsuak, eta [[Panonia]]ko muino eta lautadak hedatzen dira.
 
Primorjeko lautadak zabaltzen dira Istriako iparraldean. Herrialdearen azaleraren erdia (10,124 &nbsp;km<sup>2</sup>) basoek hartzen dute: [[Finlandia]] eta [[Suedia]]ren ondoren, baso-portzentajeari dagokionez, Europako hirugarrena da Eslovenia.
 
=== Hidrografia ===
 
=== Babesturiko eremuak ===
Parke nazional bakarra dauka, [[Triglav Parke Nazionala]], [[Triglav|izen bereko mendiaren]] (2.864 m) ingurua hartzen du, herrialdearen ipar-mendebaldea. 880 &nbsp;km²-ko azalera du eta 1981 urtean eratu zen. Eskualde mailako parkeak ere izendatu ditu; Karniola barnekoa, Kozje parkea eta Škocjan leizeak.
 
=== Geologia ===
 
=== Klima ===
Klima submediterraneoa da kostaldean, alpetarra mendietan eta kontinentala ekialdeko lautada eta haranetan. Batez besteko tenperaturak urtarrileko -2&nbsp;°C-en eta uztaileko 21&nbsp;°C-en artean dabiltza. Prezipitazioen batez bestekoa hau da: 1.000 &nbsp;mm kostaldean, 3.500 &nbsp;mm Alpeetan, 800 &nbsp;mm hego-ekialdean eta 1.400 erdialdean.
 
== Biztanleak eta gizartea ==
1991ko abenduaren 23an onartutako konstituzioan, 18 urtez gorakoen sufragio unibertsala (16 urtetik aurrera eman daiteke botoa, enplegua izanez gero), alderdi anitzeko politika-sistema eta gainerako eskubide formalak jasota geratu ziren (erlijio-askatasuna, prentsa-askatasuna, etab.). Estatuaren burua presidentea da, bost urtetik behin hautatzen dena. Botere betearazlearen buru lehen ministroa eta ministroen kontseilua dira, parlamentuak hautatua. [[Lehen ministro]]a Biltzarrak aukeratzen du lau urteko legealdirako, eta Errepublikako lehendakaria hauteskundeetan hautatzen da bost urterako.
 
Parlamentuak bi ganbera ditu: Asanblada Nazionala (Državni Zbor) eta Kontseilu Nazionala (Državni svet). Asanblada Nazionalak 90 kide ditu, batzuk zuzenean hautatuak eta beste batzuk sistema proportzionalaren bidez (hungariar eta italiar gutxiengoentzako bi eserleku gordetzen dira). Kontseilu Nazionalak 40 eserleku ditu, eta gizarte, ekonomia, lanbide eta beste zenbait arlotako ordezkariek osatzen dute: legeak proposatzea edo Biltzarrean hartutako erabakiren bat berriro aztertzeko eskatzea beste eskumenik ez du. Biltzarreko kideak lau urtez behin hautatzen dira, eta Kontseilukoak bost urtez behin.
 
15.000 soldadu inguruko armada du, eta beste 85.000 gizon dituzte erreserban. Soldadutza nahitaezkoa da: 18 urterekin hasten da, eta zazpi hilabete irauten du. Europako Kontseiluko eta Nazio Batuetako kide da Eslovenia, eta defentsa-hitzarmenak sinatu ditu Austriarekin eta Hungariarekin.
! Zkia !! Izena !! Populazioa (2014) !! Azalera !! Hiri nagusia
|-
| 1 || [[Karniola Garaia eskualde estatistikoa|Karniola Garaia]] (''Gorenjska'') || 203.938 bizt. || 2.137 &nbsp;km² || [[Kranj]]
|-
| 2 || [[Gorizia eskualde estatistikoa|Gorizia]] (''Goriška'') || 118.374 bizt. || 2.325 &nbsp;km² || [[Nova Gorica]]
|-
| 3 || [[Hego-ekialdeko Eslovenia eskualde estatistikoa|Hego-ekialdeko Eslovenia]] (''Jugovzhodna Slovenija'') || 142.405 bizt. || 2.675 &nbsp;km² || [[Novo Mesto]]
|-
| 4 || [[Karintia eskualde estatistikoa|Karintia]] (''Koroška'') || 71.546 bizt. || 1.041 &nbsp;km² || [[Slovenj Gradec]]
|-
| 5 || [[Karniola Beherea-Kostaldea eskualde estatistikoa|Karniola Beherea-Kostaldea]] (''Primorsko-notranjska'') || 52.449 bizt. || 2.137 &nbsp;km² || [[Postojna]]
|-
| 6 || [[Kostaldea-Karst eskualde estatistikoa|Kostaldea-Karst]] (''Obalno-kraška'') || 112.848 bizt. || 1.044 &nbsp;km² || [[Koper]]
|-
| 7 || [[Erdialdeko Eslovenia eskualde estatistikoa|Erdialdeko Eslovenia]] (''Osrednjeslovenska'') || 546.314 bizt. || 2.555 &nbsp;km² || [[Ljubljana]]
|-
| 8 || [[Drava eskualde estatistikoa|Drava]] (''Podravska'') || 323.328 bizt. || 2.170 &nbsp;km² || [[Maribor]]
|-
| 9 || [[Mura eskualde estatistikoa|Mura]] (''Pomurska'') || 117.165 bizt. || 1.337 &nbsp;km² || [[Murska Sobota]]
|-
| 10 || [[Savinja eskualde estatistikoa|Savinja]] (''Savinjska'') || 259.853 bizt. || 2.384 &nbsp;km² || [[Celje]]
|-
| 11 || [[Sava Beherea eskualde estatistikoa|Sava Beherea]] (''Posavska'') || 69.958 bizt. ||885 &nbsp;km² || [[Krško]]
|-
| 12 || [[Erdialdeko Sava eskualde estatistikoa|Erdialdeko Sava]] (''Zasavska'') || 42.983 bizt. || 264 &nbsp;km² || [[Trbovlje]]
|}
 
Esloveniako ekonomia, bere testuingururako, aski aberatsa da, [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] kide berrien artean biztanleko BPGrik altuena baitu. Inflazio-tasa nahiko altua izan da azken urteotan, eta hazkunde ekonomikoak goranzko joera duela dirudi. Oro har, herrialdeak ekonomia sendoa du. [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]ean, euroa hartu zuen errepublikak.
 
Independentzia eskuratu aurretik, Eslovenia zen [[Jugoslavia]]ko errepublikarik oparoena. 1990etik hona agintean egon diren gobernuen ahaleginei, azpiegitura sendoei eta eskulan gaituari esker, Esloveniako ekonomia berehala hasi zen Bosnia-Herzegovinako gerrak eragin zizkion galerak gainditzen. Industria-ekoizpena, esate baterako, % 4,7 hazi zen 1993an eta langabezia-tasa % 7raino jaitsi zen 1997an. Esloveniako [[Barne produktu gordin|BPGaren]] % 35 industriari dagokio. Errepublikako industria garrantzizkoenak elektronika, makina elektrikoak, metalurgia eta motordun ibilgailuak dira. Kontuan hartzekoak dira, orobat, mea-aberastasunak: burdina Kranjen, [[merkurio]]a Idrijan, petrolioa Lendavan eta [[lignito]]a Trbovljen, eta baita beruna, zinka, uranioa eta zilarra ere.
 
Nekazaritzari, aldiz, BPGaren % 5 baizik ez dagokio. Behealdeko soroak laboretarako egokiak diren arren, Esloveniako nekazaritzako jarduera nagusiak (ez da ahaztu behar herrialde menditsua dela, eta lurjabe txikiak direla nekazari gehienak) abere-hazkuntza eta basogintza dira (lurraldearen erdia basoz estalita dago). Abere-hazkuntzaren barruan, esne-produkziorako eta haragitarako behi-azienda da garrantzitsuena, baina ardiak eta oiloak ere hazten dituzte. Nekazaritza-produktuei dagokienez, artoa, patata, garia, lupulua, azukre-erremolatxa eta mahatsa dira garrantzizkoenak.
 
[[Fitxategi:Lukakoper.jpg|thumb|right|300px|[[Koper]]reko kaia.]]
Esloveniak garraio-sare bikaina du. 15.000 &nbsp;km inguruko errepide-sarea ez ezik, hiri handi guztiak trenbidez komunikaturik daude. Hain zuzen ere, Esloveniaren ekonomia-eragile handienetako bat dagoen lekuan egotea izan da, Europako erdialdeko herrialdeen eta Mediterraneoaren artean baitago. Esandakoaren harira, garrantzi ikaragarria izan du eskualdearen garapenerako 1847tik abian dagoen Viena-Maribor-Ljubljana-Trieste burdinbideak. Hiru aireportu handi eta Koperreko portua ere badu, [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikoan]].
 
[[Erregimen sozialista]] izan duten herrialde gehienek ez bezala, Esloveniak hirugarren sektore modernoa eta eraginkorra garatzen jakin izan du (BPGaren 60%). 1991ko ekainaren 25ean independentzia eskuratu ostean, ekonomia-trantsizio motel baina zuhur bati ekin zion Esloveniak, eta langabezia-tasa txikiari, maila oneko soldatei eta inflazio moderatuari eusten saiatu da geroztik. Pribatizazio-legea 1993an sartu zen indarrean. Esloveniaren ingurumen-arazo nagusiak hauek dira: [[Sava|Sava ibaiaren]] kutsadura, etxeetako eta industrietako ur zikinek eragindakoa; itsasertzeko uren kutsadura, metal astunak eta ekoizkin kimiko toxikoak direla-eta; Koper inguruko basoetan [[euri azido]]ak eragindako kalteak (metalurgiak eta industria kimikoak eragindako kutsadura atmosferikoaren ondorioz).
[[Fitxategi:Slavoj Zizek in Liverpool cropped.jpg|thumb|right|220px|[[Slavoj Žižek]] esloveniar filosofoa.]]
=== Literatura ===
[[Primož Trubar]] erreformatzaile protestanteak idatzi eta 1550ean argitaratu ziren ''Catechismus'' eta “Abecedarium” dira eslovenierazko lehen argitalpenak. Bi autore nagusiak [[France Prešeren]] (1800-1849) poeta eta [[Ivan Cankar]] (1876-1918) idazleak dira.
 
[[Boris Pahor]], kontzentrazio-esparruetan izan zena, idazle ezagunenetakoa bihurtu zen, Italiako faxismoari eta Titoren komunismoari aurre egin baitzion.
Musikari dagokionez, [[Jacobus Gallus]] (1550-1591) Errenazimentuko konpositoreak Europako erdialdeko musika klasikoan eragin handia izan zuen; XX. mendean, [[Bojan Adamič]] musikagilea nabarmentzekoa da (filmetarako musika).
 
''Ljublianako udako jaialdia'' eta ''Lent jaialdia'' dira herrialdeko ekintza kultural garrantzitsuenetakoak.
 
=== Zinema ===
 
== Iruditegia ==
=== Hiriburuahiriburu ===
<gallery>
Irudi:Ljubljana Castle from Ljubljana.jpg|[[Ljubljanako gaztelua]].