Mugimendu modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: Fernando García Mercadal
43. lerroa:
Bizkaian ere bada erietxe arrazionalista bat, Gorlizkoa (Mario Camiña, 1910-1919). Baina Bizkaiko arkitekto arrazionalista nagusiak Teodoro Anasagasti eta Secundino Zuazo dira. Anasagastik teorialari gisa lan handia egin zuen, ideia berriak zabalduz, eta hormigoiaren teknika bultzatu zuen batez ere; Euskal Herritik kanpo lan asko egin zuen zuen arren, bere jaioterrian, Bermeon, San Jose ikastetxea (1909), Itsasoko eskola (1917), eta beste eraikin batzuk egin zituen.
 
Zuazok, berriz, Bilbon egin zituen lan garrantzitsuenak, Bilboko postaetxea adibidez (1927). Bermeotarrak ziren halaber Pedro de Ispizua eta Fernando Arzadún, Donostiako [[La EquitativarenEquitativa (Donostia)|La Equitativa]]ren egilea; lehenak, besteak beste, Bilboko Luis Briñas eskolak eta Bermeoko batzokia (1933) egin zituen; bigarrenak, Bermeoko “Kikunbera” etxea du ezagunena. Bilboko arrazionalismoan Luis Vallejo eta Juan de Madariaga ere aipagarriak dira; bien artean egin zuten Bilboko S.S.L.ren eraikuntza.
 
Madariagarenak dira, bestalde, Tomás Meabe eskolak (1933).
 
== Lan garrantzitsuak ==