Pepin Laburra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
14. lerroa:
| sinadura =
}}
'''Pepin Laburra'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> (Jupille?, [[715]] - [[Saint-Denisko basilika|Saint-Denis]], [[768]]ko [[irailaren 24]]a), [[frankoak|frankoen]] erregea izan zen, [[751]]-[[768]] bitartean, [[Karolingiar leinu]]ko lehenbizikoa.

== Bizitza ==
[[Karlos Martel]]en semea zen. [[Neustria]], [[Borgoina]] eta [[Proventza]]ko (714) duke izan zen, aita Karlos Martel frankoen duke, printze eta errege jauregiko etxezain zela. 741ean, aita Karlosek erretiroa hartuta, [[Karloman (Karlos Martelen semea)|Karloman]] eta Pepin semeen eskuetan utzi zuen agintea. Handik gutxira, Karlomanek agintea Pepini utzi zion (747), eta orduan [[Austrasia]] ere eskuratu zuen.
 
Pepin ez zen erregea, frankoen erregea [[Txilderiko III.a]] baitzen izenez behintzat. Aldiz, botere guztia bere eskuetan geratu zen 747az geroztik eta Pipinek [[Zakarias]] Aita Santuaren baimena lortu zuen frankoen errege izendatua izateko ([[751]]). 752an, Pipin errege koroatu zuten, Elizaren bedeinkapen osoaz, eta Txilderiko erregea, merovingiarretan azkena, kargugabetu eta monasterio batean giltzapetu zuten. Urte batzuk geroago, Erromako Elizaren eta Aita Santuaren babesle bihurtuta, Italian nagusi ziren lonbardiarrak [[Eztebe II.a]] Aita Santuari [[Ravennako exarkerria]] ematera behartu zituen ([[756]]).
20 ⟶ 23 lerroa:
[[Alemania|Aleman]], [[bavaria]]r eta [[saxoi]]tarren aurka borrokatu zen mendebaldean, eta alemanak menderatu. Germaniar herri horien kontra oldartu ondoren, ordea, hegoaldeari so jarri zen. 752an 30 urte lehenago musulmanek hispaniar godoei atzemandako [[Septimania]] eraso zuen. Luze joan zen bere egitekoa, godoak ez baitziren frankoen agintaritzarekin fio; gainera, [[Waifer Akitaniakoa|Waifer]] [[Akitania]]koak zuzendutako baskoien armadak atzetik eraso eta gauzak zaildu egin zizkion.
 
=== Akitaniako gerra ===
Godoen mesfidantzak gaindituta, Pepin 759an [[Septimania]]ko [[Narbona]]n sartu zen garaile. Gainontzeko etsaiak oinpean hartu ondoren, etsai bakarra zuen errege frankoak: Waifer buruzagi independentea eta Akitania. Artean, [[Baskoniako dukerria|Baskonia]] ez zegoen Akitania barruan baina Waifer bi lurraldeon buruzagi gorena zen: ''printzea'' (''princeps'').