Manuel Rivera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Bizitza: konstruktibismo
7. lerroa:
Espainiara itzuli zenean, espazioaren bilaketan zentratutako lanak hasi zituen, eta krisi sakon baten ondoren, margo material tradizionalak utzita, oihal metalikoa erabili zuen euskarri gisa. 1957an El Paso taldeko sortzaileetako bat izan zen, eta Sao Pauloko Biurtekoan eta Alexandriako Biurtekoan parte hartu zuen. 1958tik aurrera bastidore lodiago bat erabiltzen hasi zen, eta horrela argi- eta espazio-efektu berriak lortu zituen bi planoetan. Urte horretan bertan ''Metamorfosiak'' saila hasi zuen, [[Franz Kafka|Kafkaren]] omenez.
 
1961etik aurrera, zuri-beltza utzita, margo-gama zabalagoa erabiltzen hasi zen. Gero planteamendu [[konstruktibismo|konstruktibista]]goetara jo zuen, eta ''Ispiluak'' saila hasi zuen. Handik aurrera, alde batera utzi zuen oihal metalikoa material gisa, bitarteko gisa erabiltzeko. Bere oihal metalikoek sortzen duten dardaraldi optikoa dela-eta, ''[[op art]]''ekin eta [[arte zinetikoa]]rekin lotu nahi izan da. 1981ean Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina eman zioten, eta 1984an Espainiako Arte Ederretako Errege Akademiako kide izendatu zuten. Bere obra [[Bilboko Arte Eder Museoa]]n ikus daiteke, mundu osoko beste museo askoren artean.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}