Muda (biologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Kanpo loturak: lotura gehitu
8. lerroa:
==Artropodoetan==
{{sakontzeko|Ekdisi|Metamorfosi (biologia)}}
[[Artropodo]]ek ([[krustazeo]]ak, [[intsektu]]ak, [[araknido]]ak eta [[miriapodo]]ak, besteak beste) [[exoeskeleto]] itxia dute, eta hazi ahal izateko aldian-aldian azalberritu egin behar dira, ordura arteko exoekeletoa gainetik kenduz; ekintza horri [[ekdisi]] (artropodoen muda) esaten zaio. Dena dela artropodo askok oskol malgua dute, eta hazteko ekdisia ez lukete ezinbesteko, baina ekdisiak funtzio gehiago ere baditu, adibidez [[Metamorfosi_(biologia)#Intsektuen_metamorfosia|metamorfosi]]a intsektuen kasuan. Ekdisiaren unea heltzean, bultzatuz, exoeskeleto zaharra urratu eta oskol bigunago batekin ateratzen dira, epe labur samarrean gogortzen dena. Gogortu aurretik animaliak bere burua hanpatzen du, oskol berriak tamaina aski handia izan dezan; pausu hau behar bezala egiten ez badu eta oskol berria aski handia ez bada, ez du hazteko lekurik izango eta baliteke heldutasun sexualera ezin iritsi izatea. Oskol berria gogortu artean ahultasun egoeran aurkitzen dira, harraparien erasoen aurrean babesgabe. Bestalde, intsektuen kasuan exoeskeletoa arnasketarako erabiltzen dutenez gero, mudatzen ari direnean ezin dute arnasik hartu<ref>Azeri artikoari buruzko informazioa [http://news.sciencemag.org/climate/2014/08/insect-molting-having-your-lungs-ripped-out Sciencemag] {{en}}</ref>.
 
Zenbait krustazeok ugalketarako baliatzen dute ekdisia.