Irlanda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Uharte osoko erakundeak: barne lotura zuzenketak
t →‎Musika eta dantza: barne lotura zuzenketak
393. lerroa:
[[XX. mendea]]ren erdialdera, Irlandar gizartearen modernizatzen hasia zen, aldiz era berean musika herrikoiak gahinbehera bat pairatu zuen, bereziki hiriguneetan<ref>Luke Kelly: A Memoir. Geraghty, Des. Basement Press. 1994. 26-30 orr. ISBN = 1-85594-090-6]</ref>. [[1960ko hamarkada]]n zehar, Amerikar folk mugimenduan oinarrituta, Irlandar usadio eta ohiturenganako interesaren berpizkunde bat jazo zen. Berpizkunde honen bultzatzaile nagusiak [[Ceoltóirí Chualann]], [[The Clancy Brothers]], [[The Dubliners]], [[The Chieftains]], [[Emmet Spiceland]], [[The Wolfe Tones]], [[The Irish Rovers]], [[Sweeney's Men]] bezalako taldeak, edota [[Seán Ó Riada]] eta [[Christy Moore]] bezalako pertsonak izan ziren<ref>One Voice: My Life in Song. Moore, Christy. Hodder and Stoughton/Lir. 2000. ISBN = 0-34076-839-8</ref>.
 
Gerora [[Horslips]], [[Van Morrison]] eta [[Thin Lizzy]] bezalako talde eta musikariek irlandar musika herrikoiaren elementuak euren [[rock]] musika eta abestigintzan sartu eta berezko soinu berezi bat sortu zuten. [[1970.1970eko hamarkada|1970]] eta [[1980.1980ko hamarkada]]n zehar, folk eta rock musikarien arteko muga lausotzen hasi zen, musikari askok bi musika horien muga alde batetik zein bestetik zeharkatzen hasi baitziren. Hau [[U2]], [[Enya]], [[Flogging Molly]], [[Moya Brennan]], [[The Saw Doctors]], [[Bell X1]], [[Damien Rice]], [[Planxty]], [[The Corrs]], [[Aslan]], [[Sinéad O'Connor]], [[Clannad]], [[The Cranberries]], [[Rory Gallagher]], [[Westlife]], [[The Script]], [[B*witched]], [[BoyZone]], [[Gilbert O'Sullivan]], [[Black 47]], [[Stiff Little Fingers]], [[VNV Nation]], [[Rob Smith (musikaria)|Rob Smith]], [[Ash (taldea)|Ash]], [[The Thrills]], Stars of Heaven, Something Happens, [[A House]], [[Sharon Shannon]], [[Damien Dempsey]], Declan O' Rourke, [[The Frames]] eta [[The Pogues]] talde eta musikarien abestigintzan argi eta garbi ikus liteke.
 
[[1990.1990eko hamarkada]]n zehar Irlandan [[folk metal]] azpigeneroa gailendu zen, honen bidez [[heavy metal]] eta Irlandar eta Zeltiar musiken arteko batasuna eman zen. Azpigenero honetako aitzindariak [[Cruachan (taldea)|Cruachan]], [[Primordial (taldea)|Primordial]] eta [[Waylander (taldea)|Waylander]] taldeak izan ziren.
 
Bere jatorri edo iturburuetara itzuliaz, Irlandar musikak sekulako ospea eta entzutea bereganatu izan du. Oraindik gaur egun ere musika garaikideko talde asko nolabaiteko soinu "herrikoiari" atxikitu ohi dira, hauen artean [[Altan]], [[De Dannan]], [[Téada]], [[Danú]], [[Dervish]], [[Lúnasa]] edota [[Solas (taldea)|Solas]] aipa daitezkelarik. Beste talde batzuk kultura anitzen estilo bateraketa egin ohi dute, esate baterako [[Afro Celt Sound System]] eta [[Kíla]] taldeak.