Ordenagailu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
40. lerroa:
Konputagailu baten osagaiak hauek dira:
* Prozesatzeko Unitate Zentrala ([[Prozesatzeko unitate zentral|PUZ]], prozesatzeko unitate zentrala, edo CPU, central processing unit)): [[Kontrol unitate]]a, [[Erregistro (hardware)|erregistroak]] (exekutatzen den [[programa (argipena)|programaren]] eta [[prozesatzeko unitate zentral|prozesadorearen]] informazioa gordetzen dute) eta [[unitate aritmetiko-logiko]]ak ([[memoria (argipena)|memorian]] dauden instrukzioak deskodetze eta exekutatzen ditu) osatzen dute.
:* Unitate aritmetiko-logikoa (ALU, arithmetic and logic unit): Eragiketa [[aritmetika|aritmetikoak]] (batuketa, kenketa, biderketa…) eta [[logika|logikoak]] (konparazioak, [[and]], [[txakuror (eragile logikoa)|or]],[[not]], …) egiten ditu. Datuak [[memoria nagusi]]tik hartzen ditu.
:* Kontrol-unitatea: Konputagailuaren funtzionamendu guztia gidatu eta kontrolatzen du. Memoria nagusian dauden [[makina-instrukzio]]ak irakurtzen ditu bata bestearen ostean, beharrezko diren kontrol seinaleak sortzen ditu eta irakurritako instrukzioak exekutatzen ditu. Exekutatu behar den instrukzioa memorian zein posizioan dagoen jakiteko, programaren kontagailua erabiltzen da.
:* [[Erregistro (hardware)|Erregistroak]]: Datuak aldi baterako gordetzeko erabiltzen dira. Oso edukiera txikiko baina atzipen-abiadura izugarriko memoria antzeko elementu batzuk dira. Horrexegatik, maiz erabiltzen diren datuak erregistroetan gordetzen dira. Gehienetan erregistro berezi bat dago, [[akumuladore]]a, hemen eragiketa baten emaitzak gordetzen dira eta bere edukian eragiketa multzo bat egiten dira.