Julio Ruiz de Alda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketa: Ur-hegazkin
22. lerroa:
Silvio Ruiz de Alda eta Francisca Mikeleitz gurasoak zituen eta Lizarrako Zapatería kalean jaio zen. 15 urte besterik ez zituela, [[Espainiako Indar Armatuak|Espainiako Armadan]] sartu eta [[Segovia]]ra, [[Gasteiz]]a eta [[Tetuan]]a destinatua izan zen.
 
[[Getafe]]ko Aire Eskolan hegazkinlari bilakatu zen. Kapitaina zen pilotu titulua jaso zuenean. Horri esker hartu zuen parte, hegoaldeko ibilbidetik, [[Ozeano Atlantikoa]] airez zeharkatzeko hegaldian, ''Plus Ultra'' izeneko [[ur -hegazkin]]ean, 1926. urtean, [[Ramón Franco]]rekin, Duránekin eta Rada izeneko mekanikoarekin batera. [[Palos de la Frontera]]tik irten ziren 1926. urteko urtarrilaren 22an, eta otsailaren 10ean iritsi ziren [[Buenos Aires]]a bere hiru lagunekin batera, 10.000 kilometroko bidea eginda. Bidaiaren gorabeherak ''De Palos al Plata'' liburuan jaso zituen Julio Ruiz de Aldak (1926).{{Lur erref}}
 
1933. urtean politikan hasi zen, eta [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|Falange Española]] alderdiaren aitzindaria izan zen [[José Antonio Primo de Rivera]]rekin eta [[Antonio García Valdecasas]]ekin batera. [[Madril]]en zen [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, eta, atxilotu ondoren, fusilatu egin zuten.{{Lur erref}}