Eduardo Txillida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia eta ibilbide artistikoa: Barne lotura zuzenketak
38. lerroa:
[[1951]]an Txillidak eduki zituen zortzi seme-alabetatik lehena jaio zen, eta laster familia osoa behin betiko bueltatu zen Donostiara. Txillidak ''[[Ilarik]]'', bere lehenengo burdinazko eskultura, osatu zuen. Momentu horretatik aurrera burdina gehien erabili zuen materialetako bat izan zen.
 
Hernanin jarri zen bizitzen, baina idortasun handiazeukan barnean: urtebete egon zen ezer egin gabe. Eskulturagintzako materiala aldatu egingo du: harria utzi eta burdina hartuko du. Eta dagoeneko [[abstrakzio]]aren bidea hautatuko du. 1952-1953an egiten ditu burdinazko lehen obra handiak: ''Barrendik, Gutiziatsu, Iru, Aize Orrazia'' (urteetan zehar, eta material desberdinak erabiliz, sorta osoa eratuko du), Ozka irtena, Inguruan biribil... 1954an egin zuen bakarkako lehen erakusketa Madrilen, Clan Galerian, arrakasta gutxiz inolaz. Urte berean aurkeztu zuen bere obra [[Milango Hiru Urtekoa]]n, [[Ramón Vázquez Molezún]] arkitektoak gonbidaturik, eta Ohorezko Domina erdietsi zuen. Urte berean egingo ditu [[Arantzazuko santutegia|Arantzazuko Basilika]]rako lau ate. 1954an, beste artista batzuekin batera, Parisko 1 er Salon de l'Esculpture Abstraite-n erakusten du bere obra.
 
1954-1955ean eman zion hasiera ''Amets ingudea'' sailari (hamazazpi eskultura, 1954. eta 1966. urte artean eginak) eta ''Dardarra burdinean, Utsune soinudunak harri eta burdinean, Suaren goraipamena, Musika ixilla, Burni ikara, Txoriaren izpiritua'', etab. burdinean, sortuko ditu. Orobat, ''Mugarri Zurrumurru'' sorta egin zuen (zazpi pieza dira, bost burdinean eta bi altzairuan). Berna (1955), Madril eta Rouen (1957), Paris, New York, Chicago, Venezia eta Pittsburgh (1958), eta Madril, Kassel, Paris, New York eta Minneapoliseraino (1958) iritsiko dira bere erakusketak. 1957an Graham Foundation saria lortu zuen.
46. lerroa:
[[Fitxategi:Txillida_toki_abesti_gogorra.PNG||thumb|right|300px|Eduardo Txillidaren bi lan. Eskuinean: ''Toki''. Ezkerrean: ''Abesti gogorra''.]]
 
Erakusketak etengabe egiten ditu munduan zehar: Paris, Houstongo museoa ([[Miró]] eta [[Pablo Picasso|Picassorekin]]); bestalde, Donostiako Gaurko Artearen Erakusketan Abesti gogorra saileko lehena aurkezten du, zurezkoa. Baina garrantzirik handiena dutenak Parisko [[Maeght Galeria]]n 1961, 1964 eta 1968an egin zituenak dira. Azken horretan burdinazko, granitozko eta alabastrozko 14 eskulturen ondoan bere obra bikainenetako bat aurkeztu zuen, Utsaren inguru IV. Juan Daniel Fullaondo izan zen katalogoaren prestatzailea.Oso gaztetatik izan du Txillidak jakiteko zaletasuna, eta filosofoen irakurketak garrantzi berezia du beretzat, [[Henri Bergson|Bergson]], [[Martin Heidegger|Heidegger]], [[Theilhard de Chardin]] edo [[Gaston Bachelard|Bachelard]]enak. Hainbat intelektual bestalde hurbiltzen da bere obrara, hala nola [[Roland Penrose]], [[Gabriel Celaya]], [[Jorge Guillén]], Martin Heidegger (Artea eta Espazioa liburua apain ziezaion eskatu zion Txillidari), [[Emil Cioran|Emile Cioran]] edo Gómez Pin.1966an antolatu zuen J.J. Sweeneyk Houstongo museoan Txillidaren obraren lehen erakusketa osoa Estatu Batuetan, geroago beste zenbait museotan aurkeztuko zena. Bi urte geroago hasiko dira halako erakusketak Europan, Basilea, Zurich, Amsterdam, eta abarretan.
 
1968an eskaera garrantzitsu bat hartzen du [[UNESCO|Unescoren]] aldetik, Parisko egoitzaren sarrerarako [[altzairu]]zko eskultura bat: Aize Orrazia IV, alegia.
60. lerroa:
Bestalde, Txillidaren obra grafiko oparoa grabatuak, marrazkiak, collage-ak eskulturaren unibertso formalarekin loturik agertzen da, planoan espazio guztiz konplexua eraikitzen saiatzen baitzen. Grabatuaren alorrean, halaber, sari garrantzitsuak irabazi zituen, hala nola Rijeka-ko (Kroazia) Nazioarteko Erakusketa saria (1972), Italiako Diano Marina saria (1974), Tokioko Biurtekokoa. Orobat, zenbait libururen irudigile izan zen (M. Heidegger filosofoaren ''Die Kunst und der Raum'', 1969).
 
Eskulturagintza izan da, zalantzarik gabe, Eduardo Txillidaren lan edo egiteko nagusia. Baina irakasle ere izan da: 1971n [[HarvardekoHarvard unibertsitateaUnibertsitatea]]n irakasle gonbidatu izan zen lau hilez. Eta han ezagutu zuen gerora adiskide handia izango zuen Jorge Guillén poeta. Haren Más allá poema [[xilografia|xilografiez]] apaindu zuen (bi urte georago Maeght Galeriak argitaratuko zuen, eta lan honegatik emango zioten 1974an Diano Marina saria ere). Urte berean, [[Thyssen Fundazioa]]k eskultura handi bat eskatu zion, altzairuzkoa, Düsseldorfeko hirian jartzeko.
 
1972an zenbait gorabehera sortzen da Txillidaren inguruan, Iruñeko Topaketak zirela-eta. Hara aurkeztu zuen obra erakusketa ireki aurretxoan erretiratu egin zuen Txillidak, esanez han azaltzen ziren imitatzaileen bidez bere obra nahiko erakutsia zegoela. Lehenago [[Gaur taldea]]n parte hartua zen, baina sekula ez du nahi izan talde bizitzarik, eta ez zuen bat egin nahi izan Euskal Eskola deituarekin: indibidualtasunari aparteko garrantzia eman dio beti, eta bere bide propioa egin du. Aipagarria da, bestalde, urteetako liskarrak bertan behera utzi zituztela 1997an Eduardo Txillidaren Zabalaga baserrian Txillidak eta Oteizak, besarkada baten bidez hainbat urtetako gorabeherak alboratuta.
74. lerroa:
1977an oparitu zion Eduardo Txillidak bere sorlekuari, Donostiari, hiriko sinbolo bilakatu den eskultura ospetsua, ''[[Haizearen orrazia]]'', Torrepean, [[Txubillo]] azpian, Kontxaren ertzean, haitzetan itsatsita dagoen monumentua. [[Luis Peña Gantxegi|Peña Gantxegi]] arkitektoarekin batera proiektatua dago obra osoa, eta hiru zenbakia da egileari joko guztiak egiteko aukera eskaintzen diona: hiru elementu funtsezkoenak hantxe aurkitzen dira, eskulturaren osagai barneko bezala, ura, eguratsa eta lurra, alegia; hiru eskultura dira, bakoitzak hiru beso dituela, eta hiru haitzetan hiru loturaz itsatsiak, espazioa mugatuz eta hertsiz. Donostian beste bi obra ere baditu Txillidak: Santa Maria elizari oparitua bat, eta [[Alexander Fleming|Fleming]] doktoreari eskainia bestea.
 
1980an, [[Foru plaza (Gasteiz)|Gasteizko Foru plaza]] egin zuen, berriro ere [[Luis Peña Gantxegi]] arkitektoa lagun zuela. Bi erakusketa handi egin ziren 1980an: New Yorkeko Guggenheim Museoak antolatu zuen lehena, Txillidak 1951 eta 1980 artean egindako ehundik gora eskultura eta grafiko biltzen zituena. Madrilgo El Retiroko Kristalezko Jauregian egin zen bigarrena, eta aurrekoa bezain oparoa ez bazen ere, Txillidaren aro guztietako obrez hornitua zegoen.
 
Munduko museorik handienetan aurki daiteke Eduardo Txillidaren obra. Baina museoez aparte, Frantziako, Alemaniako, Irango, Espainiako, Suediako etaEstatu Batuetako hainbat hiritan ere jarri ditu bere monumentuak. Jaso dituen sarien zerrenda ere luzea da benetan. Lehen aipaturikoez aparte, ezin utzi aipatu gabe Arteetako Príncipe de Asturias saria (Madril, 1987), Lorenzo il Magnifico (Florentzia, 1987), Alemaniako Merezimenduzko domina (Bonn, 1987), Bartzelona hiria (1988), Grabatuen Nazioarteko Hiru urtekoa (Grenchen, 1988), eta abar luzea.