Josep Lluís Sert: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketak
t →‎Biografia: barne lotura zuzenketa
8. lerroa:
[[1928]]an graduatu eta urte bat geroago [[Paris]]era joan zen. Bertan Le Corbusierrentzat lanean ibili zen urtebetez, Bartzelonara itzuli arte. Parisen pasatako urtean Le Corbusier eta [[Bauhaus]]-en pentsamoldeak jaso zituen eta horrela bere teoria arrazionalistak eratzen joan zen.
 
Ikasketak bukatu eta handik gutxira [[GATEPACGATCPAC]] (''Grup d'Arquitectes i Tècnics Catalans per el Progrés de l'Arquitectura Contemporània'') taldea sortu zuen bere jaioterrian. Talde honen helburua pentsamendu arrazionalista eta [[arte]]en integrazioarekin lan egitea izan zen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] amaitu zenean 1939an, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]] joan eta [[New York]]-en bizitzen hasi, non “''Town Planning Associates''” eratu zuen. 1945tik aurrera [[hirigintza]] proiektu garrantzitsuak egin zituen: [[Brasil]] (''Cidade dos Molokes''), [[Peru]] (Chimbote) eta [[Kolonbia]]n ([[Medellín|Medellin]]) Lan guzti hauek [[CIAM]]en eskutik (''Congrès International d'Architecture Moderne'') irten ziren, bertako presidente Sert izan baitzen 1947-1956 urteetan.