Stanley Cup: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
'''Stanley Cup''', [[euskara]]z '''Stanley Kopa''', urtero [[NHL]] liga irabazten duen [[izotz hockey]] taldeari ematzen zaion [[garaikur]]ra da. [[Kanada]] eta [[AEB]]tan jokatzen den liga honetan mundu osoko hockeylari onenak eta talde boteretsuenak lehiatzen direnez, kirol honetako taldeen arteko garaikur garrantzitsuenatzat jo ohi da.
 
[[1892]]an Kanadako Gobernari Nagusia zen [[Frederick Stanley|Lord Frederick Stanley]]k berrogeitamar dolarren truk eskuratu zuen. [[1893]]an [[Montreal Hockey Club]] taldea lehenbiziko irabazlea izan zen. 1893-1915 artean taldeen arteko aldizkako desafio txapelketa bat izan zen.
 
[[1915]]tik aurrera urtero liga gisa ospatu ohi da.
 
Urtez-urte talde irabazle berrien eta haien hockeylarien izenak garaikurraren oinarrian grabatuz joan dira, ondorioz jatorrizko garaikurraren oinarriari urteak igaro hala maila berriak gehituz joan zaizkio.
 
[[NBA]] eta [[NFL]] ligetan bezala talde irabazlearen jokalariei eraztun oroigarri bana eman ohi zaie. Eraztun gehien bereganatu dituen hockeylaria [[Montreal Canadiens]] taldeko [[Henri Richard]] jokalaria da, denera 11.
 
== Irabazleak ==