Azido desoxirribonukleiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
51. lerroa:
== DNAren egitura ==
[[Fitxategi:DNA_orbit_animated.gif|frame|right|DNAren egitura tridimentsionala]]
DNA antiparaleloak diren bi desoxirribonukleotido-kateez osatuta dago. Kate hauen osagaiak, lehen aipatu bezala, azukre talde bat ([[desoxirribosa]]), fosfato talde bat eta base nitrogenatu bat ([[adenina]] (A), [[guanina]] (G), [[zitosina]] (C) edo [[timina]] (T)) dira. Bere egitura molekularrak bi kateek eratutako helize bikoitz baten forma hartzen du, base nitrogenatuak aurrez aurre kokaturik dituela, non A baten aurrean T bat kokatzen den beti, eta G baten aurrean C bat. Base puriko bat (tamaina handiagokoa) base pirimidiniko baten (tamaina txikiagokoa) aurrean geratzen denez beti, katea bikoitzaren zabalera konstantea mantentzen da.
 
Fenomeno horri [[base-parekatze]]a deritzo eta hari esker bi kateak osagarriak dira, hau da, kate baten baseen sekuentzia ezagutzen bada, bestearena ondoriozta daiteke. Osagarritasun honi esker, DNAk gordetzen duen informazioa bi kateetan agertuko da, hau da, bikoiztuta dago. Hau funtsezkoa izango da [[DNAren erreplikazio]] prozesuan.