Madison Square Garden: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
4. lerroa:
 
== Egungo operazioak ==
Egungo kantxa [[New York Knicks]] (gizonezkoen [[saskibaloi]]a), [[New York Rangers]] ([[izotz hockey]]a) eta [[New York Liberty]] ([[emakumezkoen saskibaloia]]) taldeek euren etxeko partidak jokatzen duten tokia da. "Barnum anaien zirkua" ere hartzen du New Yorken ezartzen denean, Saint John unibertsitateko "Red Storm" saskibaloi taldearen partidak eta pertsona kopuru handia egotea eskatzen duen beste edozein gertakari, [[2004]]ko Errepublikar Konbentzioa kasu.
 
MSGk [[boxeo]] borrokak ere hartzen ditu. Historiako borrokarik garrantzitsuenetako asko Madison Square Gardenen ospatu ziren. [[Don King]] eta [[Bob Arum]] promotoreek boxeoa [[Nevada]]ko [[Las Vegas]] hirira eraman aurretik, Madison Square Garden zen ''boxeoaren meka''. [[WWE, Inc.|WWEk]] ditu estadio honetan borroka libre profesionaleko borrokak antolatzeko eskubidea.