Mendeurrenaren plaza (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

t
Barne lotura zuzenketa: Arrano etxea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: Arrano etxea
1. lerroa:
'''Mendeurrenaren plaza''' [[Donostia]]ko ([[Gipuzkoa]]) plaza bat da, [[Urbieta kalea (Donostia)]] eta [[Prim kalea (Donostia)|Prim]] kaleen amaieran zabaltzen dena, [[Araba parkea]]ren ondo-ondoan. Urbieta kalearen amaieratik [[Antso Jakitunaren hiribidea|Antso Jakitunaren hiribide]]raino luzatzen den errepideak erdibitzen du. Bi monumentu daude plazan: [[Maria Kristina Austriakoaren monumentua (Mendeurrenaren plaza, Donostia)|Maria Kristina Austriakoaren monumentua]] (1918) eta [[Rikardo Ugarte]]ren [[Estela (eskultura)|Estela]] eskultura (1970). Eraikin nabarmenak ere baditu bere inguruan, hala nola [[Arrano Etxeaetxea]] (6 zenbakia), non [[Aitzol]] idazlea bizi izan zen, eta 1 zenbakidun eraikina, non [[Julio Urkixo]] bizi izan zen.
 
Izena [[1916]]ko apirilaren 5ean udalbatzak egin zuen bilkuran jarri zitzaion, eta era honetan, hiriaren berreraikuntza hasi eta ehun urtera hiria bertaraino iritsi zela adierazteko etorkizunerako datu historiko gisa balio izan zela bilatzen zuten.<ref>[http://www.donostia.eus/callejero/default.htm?lang=eu Donostiako Kaletegia] Donostiako Udalaren webunetik, CC-By-Sa lizentziapean.</ref>.