Genetika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
42. lerroa:
Morganek garrantzi handiko beste ekarpen bat egin zuen genetikarako, [[1910]]ean, ezaugarrien herentzian sexu-gorabeherak atzeman zituenean. [[Sexu ugalketa|Sexua]] kromosoma-bikote baten jarduerak zehazten du. Sistema endokrinoaren anomaliek edo beste gorabehera batzuek aldaketak eragin ditzakete bigarren mailako sexu-ezaugarrien adierazpenean, baina nekez irauliko dute erabat sexua. Emakume batek, adibidez, 23 kromosoma-pare ditu, eta pare bakoitzaren osagaiak oso berdintsuak dira. Hala ere, gizonezkoak 22 pare berdin ditu eta bestea neurri eta egitura desberdineko bi kromosomaz osatua. Gizon eta emakumeen 22 kromosoma-pare berdintsu horiek autosomak dira. Gainerako kromosomei, sexu bietan, sexu-kromosoma esaten zaie. Emakumezkoen sexu-kromosoma berdin biei X kromosoma esaten zaie. Gizonezkoengan, sexu kromosometako bati ere X kromosoma esaten zaio, baina besteari, txikiagoa baita, Y kromosoma esaten zaio.
 
Gametoak eratzen direnean, emakumeak sortutako obuluak [[X kromosoma]] bat dauka, baina gizonak sortutako espermatozoideak daraman kromosoma X edo Y izan daiteke. Obulu baten eta X kromosoma duen espermatozoide baten elkarketak bi X dituen zigotoa sortzen du: ondorengo emea, alegia. Obulu baten eta [[Y kromosoma]] duen espermatozoide baten elkarketak ondorengo arra sortzen du. Mekanismo hori desberdina da zenbait landare eta animaliatan. Y kromosomaren batez besteko luzera X kromosomaren herena da gutxi gorabehera, eta sexuaren artasuna zehaztea beste eraginik ez du. Horregatik, X kromosomaren gene gehienek ez dute lagunik Y kromosoman. Gene horiek [[Sexuari loturiko herentzia|sexuari loturik]] daudela esaten da, eta herentziazko patroi jakin bat dute. Adibidez, [[hemofilia]] deitutako eritasuna sexuari lotutako gene ezkutuko edo nagusi ez den batek ''(h)'' sortzen du. ''HH'' edo ''Hh''-duen emakume bat normala da; emakume ''hh''-dun batek hemofilia du. Gizon bat sekula ez da heterozigotikoa gene horretarako, ez baitu heredatzen X kromosomaren genea besterik. Gizonezko ''H''-dun bat normala da; ''h''-dun bat hemofilikoa da. Gizonezko normal batek ''(H)'' eta emakume heterozigotiko batek ''(Hh)'' seme-alabak dituztenean, neskak normalak dira, nahiz eta erdiek ''h'' genea izan (hau da, haietako inor ez da ''hh'', baina erdiek ''Hh'' genotipoa izango dute). Haurrek ''H'' edo ''h'' baizik ez dute heredatzen; beraz, haietako erdiak hemofilikoak izango dira. Hori dela eta, baldintza normaletan, hemofilia duen emakume batek eritasuna transmitituko die bere semeen erdiei eta ''h'' gene ezkutukoa alaben erdiei; alabak hemofiliadunak izango dira.
 
{{biologiaren adarrak}}
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}