Filipe II.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Frantzia: Barne lotura zuzenketa: Elisabet Klara Eugenia Austriakoa
→‎Herbehereetako auzia: Barne lotura zuzenketa: Elisabet Klara Eugenia
103. lerroa:
Joan Austriakoa hil zenean, Filipek [[Alexandro Farnese (1545-1592)|Alexandro Farnese]] jarri zuen Herbehereetan buru. Alexandro oso diplomatiko ona zen, eta jeneral handia. Hark izan zituen garaipen militarrek ia konpondu zuten arazoa ([[1585]]ean Anberes menderatu zuen). Alexandro gaur egungo [[Belgika]]ren sortzailetzat hartzen da. Baina lorpen haiek ez zuten behar adina arreta izan, Filipe II.ak [[Ingalaterra]] menderatzeko zuen proiektua eta [[Frantzia]]rekin izan zituen gatazkak zirela eta.
 
[[1593]]an, Farnese hil ondoren, Herbehereetako arazoa konponezina zen. Horregatik, Filipe II.ak, hil aurretik, uko egin zien herrialde haiei eta bere alaba [[Elisabet Klara Eugenia Austriakoa|Elisabet Klara Eugenia]]ri utzi zizkion. Elisabet Alberto artxidukearekin ezkondu zen. Filipek itxaropena zuen errege-erregina berriek mendekoen begirunea izango zutela eta dinastia burujabe bat sortuko zutela, Espainiarekin ahaidetasun loturak izango zituena. Hala ere, klausula baten arabera, ondorengotzarik ez bazen, Espainiako erregearengana itzuliko ziren Herbehereak.
 
=== Ingalaterraren kontrako borroka ===