Ignacio Aldekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketa: Salamankako Unibertsitatea
3. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Gasteiz]]ko familia burges baten baitan jaio zen eta maristen ikastetxean ikasi zuen batxilergoa. [[1942]]an Filosifia eta letrak ikastera joan zen [[Salamankako Unibertsitatea|Salamankako Unibertsitate]]ra. Klase askotara huts egin zuen eta unibertsitateko tunan aritu zen. Azkenik aprobatzea lortu eta [[1945]]rako burutuak zituen bere ikasketak. Orduan, Cafe Gijón izenekotik gertu zegoen ostatu batera joan zen bizitzen. Bertan, Jesús Fernández Santos, Rafael Sánchez Ferlosio, José María de Quinto eta Alfonso Sastre ezagutu zituen. Horrez gain, bere emazte izango zen [[Josefina Aldekoa]] ezagutu zuen bertan.
 
[[1952]]. urtean [[Josefina Aldekoa]]rekin ezkondu zen. Aldekcoaren lehen ipuinak ''La Hora, Juventud, Haz y Alcalá'' aldizkarian argitaratu zituen. Bere lehen eleberria ''El fulgor y la sangre'', [[1954]]. urtean argitaratua, [[Planeta sari]]aren finalista izan zen. Ondoren [[1960ko hamarkada]]n unibertsitateko ikasleen tertulietan hartu zuen parte. Antonio Rodríguez Moñinok sorturiko ''Revista Española'' sortzen lagun zuen. [[1969]]an hil zen, zaintzen ez zuen ultzera odoltsu batengatik.