Gernika-Lumo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
26. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Gernika-Lumo''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] erdialdeko [[udalerri]] bat da, [[Busturialdea]]n kokatua, {{Bizkaiko udalerrien biztanleria|urtea}}. urtean {{formatnum:{{Bizkaiko udalerrien biztanleria|Gernika-Lumo}}}} biztanle zituena. Gernika izan da hainbat mendez Bizkaiko herrien batzarleku, eta gaur egun ere hantxe daude [[Bizkaiko Batzar Nagusiak]]. Izan ere, herri hartan dago [[Gernikako Arbola|Gernikako arbola]], Gernikako haritza. Batzarretxea eta Gernikako haritza Euskal Herriaren kondairaren ikur biziak dira, gaur egun, ekitaldi berezietarako erabiliak. Konparazio batera, Euskal Autonomia Erkidegoko [[lehendakari]]ak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak Gernikako haritzaren aurrean egiten diote zin karguari.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]]z geroztik, Gernika mundu osoan da ospetsua, [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren aurka matxinatutako faxisten zerbitzura ziharduen [[Kondor Legioa]]k han egin baitzuen [[Gernikako bonbardaketa]], [[1937]]ko apirilaren 26an. Espainiar faxistak sarraskiaren ardura besteri leporatzen ahalegindu ziren: errepublikanoen erasoa izan zela zioten. [[Pablo Picasso]] margolariak, bere ''[[Gernika (margolana)|Gernika]]'' izeneko margolanarekin, sarraskiaren lazgarria mundu osoan zabaldu zuen, eta egia historikoa ezagutarazten lagundu.