Dunkeld etxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
1058an Duncan I.aren seme [[Malcolm III.a Eskoziakoa|Malcolmek]] eskuratu zuen erregetza eta Dunkledeko dinastia nagusitu zen berruiz Eskozian hurrengo bi mendetarako. Malcolm III.a [[Santa Margarita Eskoziakoa|Margarita Wessexkoarekin]] ezkondu zen eta ordutik aurrera Ingalaterrarekiko loturak nagusitu ziren. Beren seigarren semea zen [[Dabid I.a Eskoziakoa|Dabidek]] iraultza handia ekarri zuen eskoziara, Europako estandarretara bihurtuz. [[Gregorio VII.a|Erreforma gregorianoa]] ezarri zuen, Frantzia eta Flandriako zaldunak ekarri zituen eta feudalismo militarra sortu zen eta bereziki aipagarria da errege burgoak sortu izana. Planifikaturiko herriak ziren, muga definituak zituzten eta merkatal eskubide bereziak. Hauek izan ziren Eskoziako herrien jatorria. Dabiden egoitza izan ziren hiru ''errege burgh''-ak [[Edinburgh]], [[Stirling]] eta [[Dunfermline]] izan ziren.
 
[[Alexandro III.a Eskoziakoa|Alexandro III.a]] ondorengorik gabe hil zenean bukatu zen Dunkeldeko etxearen dinastia. Hiru urtetako biloba bat gelditu zitzaion, [[Margarita Eskoziakoa|Margarita]], [[Erik II.a Norvegiakoa]]ren alaba, eta lau urte beranduag hil zen. Zalantzazkoa da inoiz Eskoziako erregina izendatua izan zen, izan ere Norvegiarren eraginaren beldur izanik Eskoziako nobleek [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa]]ri laguntza eskatu zioten eta gerra zibila sortu zen.
 
== Dunkeld etxeko Eskoziako erregeak ==