The Crying Game: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
26. lerroa:
 
== Argumentua ==
{{argumeentuaargumentua}}
[[Ipar Irlanda]]. Fergus ([[Stephen Rea]]) [[Irlandako Armada Errepublikarra|IRAko]] bolondres bat da eta Jude eta Maguire ([[Miranda Richardson]] eta [[Adrian Dunbar]]) irakideekin batera Jody ([[Forest Whitaker]]) izeneko britainiar gudarosteko gudari baten bahiketan parte hartzen du. Hura zaintzen daudela, Fergus presoarekin adiskidetu eta hura hilko balitz, bere neskalagunarengana joan eta ongi dagoela ikusiko duelako zina egingo dio. Jody erreskatatzera zihoazen britainiar gudariek ustekabean autoz jo eta hil ostean, Fergusek [[Londres]]era ihes egin eta Jody zenaren Dil neskalaguna ([[Jaye Davidson]]) joan ohi den ileapaindegira zuzenduko da, neskalaguna tabernetan noizbehinkako abeslaria delarik.
 
Fergusek Dil misteriotsu eta errakargarriarekin adiskidetasuna trabatuko du, azkenean maitemindu egiten direlarik. Dilen sekretua argitara atera, Jude agertu eta Fergusek nahi eta nahi ez bere antzinako IRAko kidearen errola berreskuratzen duenean istoriak ezusteko jira-birak izango ditu.
 
==Aktoreak==